2020/02/13

ABITTAGANE


Partaideak: Antua, Xabi, Idurre, Oskar eta Urtzi.

Aurreko astean Bolunburu baserriko  Rafak Urtziri, beraiek umeak zirela askotan sartzen ziren kobazuloa erakutzi eta otsailak 1ean  esandako 5ak sartu gimen.sarreratik 15metrora estutasun batetik lurra errez kendu eta zutik jartzen garen gela antzeko batera heldu gara, bertan kobak 2 norabide hartzen ditu, guk eskumakoa hartu eta beste 30metro eginda belaunak arte kubritzen duen 2 putzura heldu gara, beraiek pasatu eta koba handitu egiten da, horman Rafak eta lagunak egiñiko grabatu batzuk aurkitzen ditugu .Koba zikin samarra bada ere inguru batzuetan estalaktita eszentriko izugarri politak aurkitzen ditugu. Toki pilla bat geratzen da begiratzeko, dudarik gabe bueltatu behar gara.


2020/02/10

UB-063: neguko saguzarren azken laginketia

200209: Ibon, Oskar F, Oier.

UB-063ra, saguzarren neguko laginketara. 

Lau meatze-galerixak ikuskatu doguz, ixi-ixilik, eta saguzar moltzorik haundiña igazko leku berian topau dogu: 70-80 ale, euretatik 10-15 esna eta hegan. Beste galerixetan ale bakarti batzuk, baiña igaz baiño gitxiago.

Aittatzeko moduko gauzia: IE galerixan ertzian (kanporutz doiana), derrunbe haundixan ostian, derrunbe barrixa dago. Lehen hor zeguan paso txikixa, haize korrienteduna (esplorau ez genduana, luizi arriskuangaittik) guztiz blokeauta geratu da. Puntan ez dago haize korrienterik, baiña galerixian zihar bai; seguraski bloke artetik datorrena.

Gorakuan, lezian sarreran Artibai Mendi Taldeko jardunaldixetan emondako diruakin egindako plakatxua ipiñi dogu, bisittarixak arduraz jokatzeko. Pegatzeko produktua Ibonek ekarri dau (eskatu dirua Marianori).


Azkenik, Igotz basarriko terrenuetara juan gara. Han Baskaran gaztaigilliak zelaixan agertutako zulo barrixa erakutsi desku: azpibertikala, bistan 6 bat metroko sakoneria eta ez da hondua ikusten; haize korrienterik ez; materialakin jaitsi biharko da. Ibonen arabera, hidrologikoki zulo hau Aranbarrenako kabezeran egongo litzake.



2020/02/08

IS-004, Lekeitio


200208: Tomas, Oier.

IS-004, neguko saguzarren laginketia.

Lehelengo tramuan 7 bakarti; danak ferra-saguzarrak, itxuraz ferrumequinum eta hipposideros. Zeharkako tramuan 1. Gela haundixian 4. Azken tramuan 1. Danak bakartixak. Batzuk hibernaziñotik urtenda (gure presentziarekingo sensibliak, eta bueltatzian lekuz aldatuta).

Guano moltzo baten bio lagin batzuk jasota: 5-6 Quaestus, Lithobius 1, txitxara bat.

Goizian Xabi eta Antuanekin juntau gara. Hidenao japoniar euskalduna ezagutu eta gero (Xabiren liburu bat Yokohamara eruango dau), hárek Abittara ingurura juan dira zulo barriren bat topografiatzera. INFORMAUKO DABE. Bestalde, oker ez banago, gutarren hirugarren talde bat be juan da Argatxara, zeozertan. INFORMAUKO DABE HÁREK BEBAI kontizu.