210313: Antua, Mariano, Xabi, Oier.
IS zonan, katalogo lanak: inforen bat faltan daken hainbeste erreferentzia errepasatzen.
Lehelengua, poligono sarrerako "belarri" formako hori, bere garaian ikuskatu genduana. Topo falta zan. Sorpresia egon da; Bikainekin-eta jaitsi giñaneko puntura allegauta, zabor organiko artian (adarra) sartzen dan urak bidia zabaldu dau, eta jarraitzen daben putzu baten kabezeria ikusi dogu; zabaldu, sartu, eta beste 8 bat m jaitsi gara, resalte pare baten, puntu garbi xamar baten sedimentoz betetako gune bateraiñok, desob egin barik jarraittu eziñezkua. Bistan da ur asko tragatzen daben lezia dala.
Hortik kanpuan, ondoko etxeko gizonakin berbetan egon gara (...); honek baieztatu desku paraje honek -eta bere etxiak- Gazeta toponimua dakela, beraz lezia holaxen izentau dogu. Eta ez hori bakarrik: bere terreno barruko etxola baten, atzekaldian, zulo bat dagola kontau desku: euren aittak 20-30 urte dala arketa eta zarradura batekin prestauta, auzoko urak bertatik biderazeko. Eta ia ikusi nahi dogun. Galdetzia be!! Hara juan gara, eta leihatilla txukun batetik (ai etxian kuebia daken guztiak horixe egingo balebe! hobeto ibilliko giñake bai) arketa horretara allegau, eta handik behera, 2 bat mtako sakoneran, gune horizontal batera allegau gara. Xabi jaitsi da, eta 8 bat metrotan estimau dau gune horren desarrollua, sedimentoz betetako lurra, eta lapekin. Lapei buruzko zalantzak geratu jakuz: kontsumo prehistorikua? Ongarri modura berriki ekarrittakua? Zalantza barik, etxola honetan dabillen ura eta "belarri" formako beste zuluanak errelazionauta dagoz, harri moltzo bereko alderdi bixetan.
Ostian, Eska ingurura juan gara ("Eskia", Juanjoren esanetan. "Askia" berbian aldaera bat ete?). Han, bere garaian katalogautako zulua berlokalizau dogu, topo linea bat hartuta KMZ bat etara ahal izateko. Ez nintzan gogoratzen zuluan hondua pareta artifizial batekin estalitta zeguanik; ez dogu lortu jakitzia zertarako dan.
Gero, Eska itturriko aldera pasau gara (kamiñuan bestekaldian) eta hango hobi nagusixa katalogatzera (gps, eta dana). Izan be, badirudi bere sasoian ez genduala erreferentziarik hartu, seguraski ez gendualako jakin dagozen ur-galtze puntu guztien artian nagusixa zein zan bereizten. Gaurkuan itturrixan aztarnak be topau doguz, bere garaian ikusi ez genduana.
Gero, industria aldian sartu gara, eta erdi bidian dagon harri moltzoko tunela, eta bere inguruko zulo pare bat miatu eta topografiau doguz. Esan bihar da, ixa dana Antuak egin dabela; bestiak probatzen ibilli gara, topo egin behar izaten ez danian, espeleologia dibertigarrixa be izan leikiala! Gune honetan, zabaldu barri dan beste leza baten sartu gara; hau da, zulatu ostian lurrez bete, eta atzera reexkabatzen dagona. Badirudi Elizaldeko paraje honetako ezaugarri bat dala hori.
Azkenik, suebakixan gora juanda, gours baxuetako zulora allegau gara; Antua eta Xabi ibilli dira barrutik. Ni neu, gorputza katazuluan sartuta eta estuasunan "yuyua" igartzeko saiua baiño ez dot egin. Halan bai ondo! Nahi dotenian urtenda.
Hor amaittu da gaurkua. Sorginzulua eta besteren bat geratu jakuz, baiña denporia amaittu jaku eta hurrengo baten segiduko dogu. Egun produktibua beraz; baiña oiñ Antuanek kabinete-lan mordua!
No hay comentarios:
Publicar un comentario