

10-VIII-28: Oscar, Gotzon, Antua, Ritxar, Oier.
Bizkarreko lezan, puntara goiaz. Eskala batekin, Pseudolamiñen pausua errez-errez geratu da. Txupinazuan gelian tamañua ikusgarrixa da. Gotzon ta Oscar errekan behera juan dira, eta badirudi estuasunen artian segidu leikiala, Iturrizarreko ubegirutz. Errekan gora, ostera, Antuanek eta nik ez dogu topau arrakala puzkari pare bat baiño, eta eurak Pseudolamiñen gaiñian dagon beste arrakala puzkarixa baiño indar gitxiagokuak; hantxe segidu biharko dogu begiratzen.
Sarreran, Zulo Puzkarixan, Urpekarixen Arrakalan eta Pseudolamiñetan instalakuntzia hobeto ipiñi dabe Gotzon eta Oscarrek. Nik erretratuak etaratzeko aprobetxau dot, lokatzakin burruketan.
10-VIII-15: Ane, Niko, Oier.
22.00 eguneraketia: Ritxarri deittuta jakin dittudaz albiste bikaiñak. Lezia lokalizau dabe, baitta
Argazkiak.org | Iturrizarreko kobia © cc-by-sa: ades
15.00: Iturrizarrera juan gara barriro. Oin dala 4 bat urte Ane eta ni koba hau ikustera sartu giñanian, ura gaiñezka zetorren eta ezin izan giñan sartu ezta metro erdi be; atzoko ekittaldixakin berotuta, Aneri kuriosidadia piztu eta Okamikara juan gara domeka goizez.
Atzoko beroaldixak ez zeskuan guri bakarrik eragin, antza; bertan Antuanen furgonetia topau dogu, eta goiko basuan orruak entzutzen ziran. ¿Basarriko gizonakin igoko ete ziran? Ez dakigu, guk 12.30ak aldian juan garanian ondiokan bueltau barik egon diraz. Ia barri onak ekartzen deskuezen.
Datu gehigarri bat: hango gizon nagusixa topau dogu, eta leza horren izen zehatza galdetuta ez dau jakin esaten, baiña bai aldapa osuari “Lezabizkarra” esaten detsela. Beraz, izen bat aukeratzekotan nere ustez “Bizkarreko lezia” izango litzake.
PD: ahaztu barik, Elizburukuak komentautako gauza batzu:
Leza hau “Elizburuko” nahiz “Zubitxutako” lezia izenez ezagutzen dabe, basarrixan nahiz paraje horren izenengaittik, hain zuzen be.
Basarri pareko zelaixan depresiño bat seiñalau deskue: antza danez, urtiak daroie ha bete nahixan eta alperrik, beti egitten da zulua.
Haranian bertan beste sumidero bat dagola diñue, nahiz eta eurak ez diran sekulan egon. Baiña euren esanetan horko izena ez da “Kurutzerreka” (hori mendixan bestekaldian dagola diñue). ¿Toponimixia errebisau biharko dogu?
10-VIII-7: Silvi, Oier.
Elizburuko lezara juan gara. Helburuak: hondoko sifoia ikuskatzia, eta argazkixak etaratzia. Lehelengo helburua bete dogu: aurreko aldixan baiño 50 bat zm beherago zeguan ura, eta pasua ikusten zan. Borondate haundixakin sartu gara, narrasian, eta orru ta alarauen ostian sorpresa atsegiña: pasu bajuan ostian tente ipintzeko modua dago, urez bularreraiñok hori bai; galerixiak 7 bat metro egitten dittu norabide berian, eta sifoi sakonaguan galtzen da (beheia ez da hankekin ikutzen). Parte txarra: hondakin guztiak hantxe dagoz pillauta, Bolunzulo estiluan, eta urpian enbor eta adarrak dagoz. Buzeatzeko ez oso atsegiña behintzat.
Instalaziñua egitterakuan, gure memorixa eskasari esker materixal larregi eruan dogu; 10 bat mosketoi/plaka eta
15 metrotako soka bi.
6 plaka torlojodunak (spit).
6 mosketoi.
Harrittuta geratu naiz nik neuk egindako instalaziñuakin. Bigarren potzuan pasamanua spit bakarrian hasten zan, eta kabezera aereo hori ¿¿¿handik txintxilizk egin neban??? Beste spit bat ipiñi dogu, jakiña. Kokapenak alzado topografikuan dagoz.
Elizburu basarrikuekin barriro egon gara, sartu aurretik. Azkenengoz etorri giñanetik ez da ezer berezirik gertatu urakin; 83ko ufalena ezagutu izan dabe bakarrik, aurreragokuan kontautakua (harana urez bete zan eta bapatian zulua librau eta dana tragau zeban). Halako baten zaiñ egon biharko gara, barriro saiatzeko. Etxeko aittittak kontau desku be bera barruan ibillittakua zala. Itxuria, 20 bat urte zittuala aittari paittia jausi jakon barrura, eta haren billa juan zan eskillara batekin. Topografixia erakutsi detsegu eta kuriosidade haundiz begiratu dabe; hurrengo baten kopixa bat ekartzeko geratu gara, argazki batzukin ahal ba da.
Izan be, ez dakitt nik ezer ganorazkorik urtengo dan. ¡Hau da hau, beti zeozer gertatu biharra! 35 bat erretratu hartuko genduzen, Silvin estoizismuari esker. Baiña hara nun, kanpora urten eta azken erretratua egittera noiala, objetibuan kristala zihero enpañauta dagola konturatzen naizen. ¡Artaburu halakua, ez dok behiñ bez garbittu objetibua! ¿¿¿¿Noiz enpañauko zan???? Suertia badago, argazkixen erdixa enpañau aurretik egingo genduzen, eta zeozer agertuko zan; beste erdixa, ostera, iñuxentekeri horrengaittik alperrik galduko ziran seguro. ¡¡¡Enkuadre onenak gaiñera!!! Tira ba, hobe humorez hartzia.