2010/08/15

Bizkarreko lezia, lokalizauta

10-VIII-15: Ane, Niko, Oier.


22.00 eguneraketia: Ritxarri deittuta jakin dittudaz albiste bikaiñak. Lezia lokalizau dabe, baitta 75 metro jaitsi be. Galerixetako batzu tamaño haundikuak. Materixal faltangaittik ezin izan dabe jarraittu. 25 metro gehixago jaitsi leikez, barrena, eta haize korrientia somatzen da. ¡Zorionak! Astian zihar juango diraz topografiau eta hondoraiñok allegatzera, ni neu ezingo naiz juan, beraz... ¡albistien zain geratu bihar!



Argazkiak.org | Iturrizarreko kobia © cc-by-sa: ades


15.00: Iturrizarrera juan gara barriro. Oin dala 4 bat urte Ane eta ni koba hau ikustera sartu giñanian, ura gaiñezka zetorren eta ezin izan giñan sartu ezta metro erdi be; atzoko ekittaldixakin berotuta, Aneri kuriosidadia piztu eta Okamikara juan gara domeka goizez.


Atzoko beroaldixak ez zeskuan guri bakarrik eragin, antza; bertan Antuanen furgonetia topau dogu, eta goiko basuan orruak entzutzen ziran. ¿Basarriko gizonakin igoko ete ziran? Ez dakigu, guk 12.30ak aldian juan garanian ondiokan bueltau barik egon diraz. Ia barri onak ekartzen deskuezen.


Datu gehigarri bat: hango gizon nagusixa topau dogu, eta leza horren izen zehatza galdetuta ez dau jakin esaten, baiña bai aldapa osuari “Lezabizkarra” esaten detsela. Beraz, izen bat aukeratzekotan nere ustez “Bizkarreko lezia” izango litzake.

No hay comentarios: