Gaur desobstrukziñuakin jarraitzera, gure mutxatxuak perretxiko garbiketia egin eta gero, eta egunotan euri gitxi egin dabela aprobetxauta (atzo truxalak bota zittuan, baiña ondiokan ez da leza barruko ur dinamikan igarri). Espatula kolpe majistralak emon dittuez Gotzonek eta Josuk, baiña halan be taladruan baterixak uste baiño gitxiago iraun detse. Proba tekniko batzu egin biharko diraz...
Unai, Idoia eta ni Shangai paso azpixan zain genguazela, argazki speleosujerente batzu egitteko aprobetxau dot. Koko troglobiuen arrastorik be ez dot ikusi. Unaiek fosil nahikotxo identifikau dittu; argazkittara gatozenian kontuan hartu,primer plano batzuk etaratzeko.
---------
SHANGHAIKO MAGOAK
Ondarrutarren batek oraindik asunto "korapilatsu" bat dauka esku artean konpondu beharra, hori argi dago, ekipatzeko orduan. Asuntu elektrikoan ere ez gara txarto ibili, baina ez da nahikoa izan.
Perretxikoen sasoia ere badirudi amaitu zaigula Mugin, Ertzaintzak egin du bere lana. Basoko jabeak ere egin du bere lana dirudienez, heldu garenean pinu pilo bat botata aurkitu bait ditugu Mugiko Zulurako sarrera oztopatzen.
Berez 7 magia truko egin behar omen genituen, eta 4rekin etxera joan behar izan gara, oraindik Mugiko Zulu ez baitzaigu uzten sartzen. Malefizioren bat bota omen digu etorri ezin izan den LIDAR-Lari batek? Eta atzean gela bat ikusten da, gelatxo ederra. Hurakanik ez, baina haizetxoa bai. Iñeritze bezala hoberenean itxi egingo al zaigu? Orubixeko errekan "bainatu" ahal izango ote gara inoiz? Hurrengo kapituluan... El Desenlace!