2013/04/14

OSIÑAGAKO SIFOIAN

130413: Ritxar, Iñaki, Unai, Josu, Gotzon, Antua, Oier.

Osiñara, azken sifoian dzapart-ikusketarako. Antuanek egin dau, eta sifoia haundixa izanda hiru-lau lekutan saiatu dau aurrera egittia. Momentu batzutan bere argittasuna be bistatik galdu dogu... ez dot entzun bere deskribapena, laster juan bihar nintzalako lagiñetan ibiltzera. Bai entzun dot hurrengo Damien urpekarixari erakusteko modukua dala.

Grabedade tranpan oso ale gitxi jausi jataz, edo bapez; halan be, karnata inguruan mobimendu haundixa zeguan, eta ale batzu harrapau dittudaz: 3 pseudosinella? (saltoka zebizen, kostau jata harrapatzia), 15 quaestus, eta intsektu pterigota 1. Hortaz gain, handik kanporako bidian marmita haundixen lekuan nasia ipiñi dot, “ganbax” karnata barri esperimentalakin.

Sarrera barrittik egin dogu sartu-urtena; gora gentozela Atxarte II izan dogu buruan batek baiño gehixagok, gogortasun eta lokatzangaittik. Urtetzerakuan sarrerako sokia kendu dogu, garbitzeko (txapak horman geratu dira).

---

Batzuk ahaztuta geunden buzeo-botilaz betetako petateek lepoan egiten duen sentsazio ederraz, baina ez dago Osiñako koba, Argatxa Handiaren uren sarrera, bezalakorik hori gogorarazteko. Gotzonen Leize-Pintxazo berri honekin, alkantarila hura aurreztu dugu, baina, dena egia esan dadin, bat baino gehiago "Penuriña II" deitzeko puntuan egon gara, "denok" dakigun leize "harekin" konparatuz. Baina bromak kanpora, Osinagako urzuloaren errekaren galeriak oso Ederrak dira, eta sifoia ikusgarria da!

Antuak ez du norabidea bat ere argi ikusi, sifoi ikusgarri honetan bainatu zaigunean, ura lur partikulaz oso zikina bait zegoen. Hariak jarri ditugu eskuineko horman, gero ezkerrekoan, eta ahal duen guztia miatu du, zuloz zulo, ertzez ertz, baina momentuz gauza luzatu egingo zaigu.

Oierrek bere bio-lana egiten zebilen bitartean, jada atzera buelta eginda koba erdia edo, berak zeukan tranpa batzutan, bere alboan Balentziano batzuk petateak deskantsatzen ebizen, baja forman edo?. Lekeitiarren bat ere une batez, eta atzean zuen turista, galdu egin dira, baina dena lapsus bat izan da, kobaren sektore berriak esploratzen geunden!. Expert-ak atzetik etorri dira, baina ez denbora askorako, eta rehabilitazioan zegoen Shangaitik etorritako txinon bat "kabroneeees!" ka ere jarri da leize berrian gora.

Eibartar eta Txino batek "Agur Zuberoa" kantatzeari ere ekin diote, leize berriaren inguruan, ez dakigu terapia sikologikoak funtzionatu duen.

Beti bezala buzoen koloreak desberdinak genituen sarreran, baina irteeran denok genituen berdin : marroiak.

Osinako ur-sarrera originalaren sarrerako errekondoa arduratu da hori konpontzeaz, ekipamentu guztia garbitu bait dugu eguzki ederretan, kotxera igo aurretik.

Eskalada bat ere falta da oraindik, ez ahaztu!

No hay comentarios: