2013/04/21

Osiña, Oraingoan Goitik!

Part: Idoia, Ritxar, Antua, Zeberiotarrak

Ahalegindu ginen behetik pasatzen Osina (oraindik beste buzeadaren bat egin beharko den arren), eta oraingoan goitik ahalegindu gara. Osinako sifoiaren gainaldean eskuinetara joanda (uste dut!) dagoen gela ikusgarri hortan eskalatu dugu, sokak amaitu diren arte. Gure eskalatzaileen expertoen arabera, eskaladak "promete!".

Cast: Intentamos pasar Osiña por abajo (aún habrá que hacer alguna que otra buceada), y esta vez lo hemos intentado por arriba. Sobre el sifón de Osiña, yendo hacia la derecha (creo!), hay una sala espectacular, y allí hemos escalado, hasta que se nos han acabado las cuerdas. Según nuestros expertos escaladores, la escalada promete!

Goizean euria egiten zuen, baina tabernan gosaltzen amaitu dugunerako atertzen hasia zegoen. Kezkatzen hasia geunden batzuk Osiña II-ko Leizan kristoren basatzada sortuko ote zen, baina azkenean falsa alarma.

Oraingoan kolektorean zehar lasai lasai joan gara, eta kobazuloa disfrutatu dugu, disfrutatzekoa da eta. Pare bat pasu ekipatu egin dira. Bata, IVko eskalada "desplomatu" bat dirudien pasu hori, eta bestea gours-kalderoa bordeatzeko pasamanos bat. Amaitzeko, estalaktita artean pasa behar den paso-aereo hari (denok dakigu zein den...) goitik beste bide seguruago bat aurkitu diogu. Zati batean pasadan astean Iñakik eta Unaiek egin genuena!

Pasamanos ikusgarri bat pasata, eta arrastaka une batez joanda, bapatean gela erraldoi hori agertzen da. Ez da espero halako leku estu batetik halako gelatzarra agertzea, geologiaren misterioak!

Idoia, Unai eta Josuk vivac-manta termiko bat egin dugun bitartean, Antuak eskalada egin du Ritxarrek aseguratuta. Rampa deskonpuesto bat da hasieran, aseguratzeko leku gutxi, eta gero hobetu da harria.

"Gotzon lo hubiera hecho en libre", "hemos llegado a Argatxa o ke!", "todavia ahi?" eta halakoak entzun behar izan dituzte eskalatzaile gizajoek. Frakzionamenduak egin behar izan dituzte, eta largoka eskalatu. Hormara begiratuta, eskumatara, segi egiten omen du, haizea badago eta gorantza doa, eta gainera huts handia ikusten omen da! Gauza txar bakarra dauka honek, sifoia ezkerretara dagoela...

Bestela betiko martxan, txorradak entzun dira estalaktitak beste, eta leiza berriaren "garbikea prozesua" jarraitu dugu. Badirudi sekula ez dela amaitzen garbitzen!

Unaiek desekipatu dut. Ia dena desekipatuta zegoela, gorengoko frakzionamenduan, potrotatik zintzilik dagoen kordinoaren korapiloa soltatu eta petatea leizan behera erori da. Berriro ekipatu behar izan dut petateraino (ia behean zegoen) eta berriro desekipatu. Gauza bat argi, leizea behintzat oso ondo esploratuta geratu da!

Nahiko espeleo izan da egun baterako...


No hay comentarios: