Arrupe Ilustratuak (hor inguruan dagoen baserriaren jabeak) esan omen zion Gotzoni kotxe bide ertzean dagoen "de libro"-ko dolina harek ez zeukala kobazulorik. Errepideak buelta egiten du dolina bordeatzeko, eta dolinaren hondoan, leizea egotea tokatzen den lekuan, leizea zegoen. 40m sakonera sartu gara beherantz behintzat. 2 putzu 15m ingurukoak, eta beren artean gela zabal bat, eta arrakala garbi ikusgarri bat. Haizea ere igartzen da, eta arrakala nagusiaren esplorazioa oraindik ez da amaitu! Ez da gutxi kobarik izan behar ez zuen dolinarentzako.
Cast: Arrupe el Ilustrado (el propietario del caserío de la zona) le debió de decir a Gotzon que esa dolina "de libro" que está al lado de la pista de coches no tenía cueva. La carretera bordea la dolina, y en su fondo, donde toca haber sima, había sima. Ya hemos entrado al menos 40m. 2 pozos cada uno de 15m aprox, entre ellos una ancha sala, y una impresionante fractura vertical. También se nota aire, y la exploración de la fractura vertical aún no ha acabado! No es poco para una dolina que se suponía que no tenía cueva.
Ilegalean, ostegun arratsaldeko 3etan, han batu gara Gotzon eta Unai dolinaren alboan. Unairentzako ekipatze ikastaroa zen. Lehenengo paraboltak, eta ez direnak izango azkenak. Baita ere lehenengo kagadak korapiloetan. Gerrian jesukristoren katxarreriaz egindako gona, leizan edonon ataskatzen zena.
"Si ahí no hay cueva dejo la espeleo" esan zuen Gotzonek leiza topatu aurretik. Gaur desobstruitu egin behar izan dugu, harri batzuk kendu, lurra garbitu eta gainean (nahita jarrita) zegoen harritzar batek izerdia atera erazi digu.
Unai bajatu naiz eta pare bat parabolt sartu ditut ( denboraz baina ganoraz sartutakoak) Gotzonen laguntzarekin. Kabezeraz aparte, frakzionamendu bat eta desbiadore bat. Eta leiza garbi bat gela zabal baten sabaitik bajatu arazten zaituena.
Gotzon goian zegoen bitartean buzorik gabe, nik leizea miatu dut, eta laister agertu da arrakala bertikal handia, eta haren behera bajatzeko 15m inguruko putzua. Garbi garbia.
Gotzon kotxera joan da soka gehiagoren bila, buzoaren bila eta topo-ko ekipoaren bila. Eta putzua jeitsi dut Unaiek eta arakatu, Gotzonek topoa egiten zuen bitartean. Arrakalaren amaieran estutu egiten da, baina arnesa kendu ezkero pasa daiteke. Berriz etorri behar da.
Argazki batzuk atera eta kanpora, apurka apurka desekipatzen. Parabolten esparragoak geratu dira bakarrik koban. Berriz ere erabiliko ditugu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario