Argazkiak.org | Zatika © cc-by-sa: ades
130710: Oier.
Zatika auzora, Iker “Gorritxo”k esandako lau kobak lokalizatzeko
asmotan. Baiña... basicamente, egin dotena, auzuan zihar pasiatzia izan da.
Tira; hurrenguan terrenua ezagututa juateko balixoko al desta behintzat...
Gauzak prestatzen nagola (...) (auzotarrei buruzko datuak) (...):
·
Katalogoko izenak
errezitauta, ezagunak bai egin jakez, baiña gehixenak nun dagozen jakin ez.
·
Zuzenketak be egin dittudaz: “Astuazurize”
(GEV-301) Astozuri moduan ezagutzen dabe; “Aldosa” (GEV-718) ez dabe sekulan
entzun, baiña “Aldasa” esaten detsen bedar motia señalau deste (han inguruan
kobarik dagon ez dakixe).
·
Angelesek Kobondo/Bizkartegi
lezako parajia señalau desta, kobia dagola badakixe (izenik ez, baiña argi dago
bera dala). Bera gaztetan sartuta dago, eskillarekin-eta, arriskutsua zalako.
Mapan begiratuta, hau Ikerrek señalautakuetatik bat izan leike.
·
Andra bixak Lamiñotegi
aittatu dabe, eta bertara juateko bidia azaldu deste. Igaz gazte bat be bialdu
zebela hara (Iñaki, seguraski).
·
Victoriak Lamiñotegin gora
bidian segiduta, eskumaldian dagon “atxeri” bat aittatu dau, kobaren bat ete
dagon-edo.
Auzuan gora dagon arta haundi azpixan nenguala, Angel etorri jata
atzetik, hiru lekutara laguntzeko: Lamiñotegi, atxerixia eta harrizko ur-asken
gaiñian dagon beste bat.
Lamiñotegi segiduan topau dogu, GEV-ekuen marka baltzakin.
Sarrerian argazkixa eginda, GPS-akin hartuta (...). Barrura 20 bat metro egin dittudaz: sarreria leza forman, 2-3 metro jaitsitta (zabor
asko), gero norabide horizontala hartzen dau. Erdiko bidia bloke eta estuasun
artian doia, formaziño rekonstruktibuak, 45ºtako buzamientua dakan estratuan norabidian
zabalduta; eskumaldian, goittik, galeria sekundario paralelua dago;
ezkerraldian, behetik, beste galeria sekundario paralelo bat (goiko estratua
lurrian sartzen da eta hobi funtziñua egitten dau, sedimentuz blokeauta).
Erdiko bidiak katazulo formia hartzen dau amaieran, eta progresiñua segidu
leike, ur-aporte txiki batetik gora. Haize korriente gitxi. Krokisa egin dot,
baiña ondo exploratziak eta topo osua egittiak mereziko leuke. Hau be Ikerrek
señalautakuetatik bat izan leike. IS-50 referentzia emon detsat.
Lamiñotegittik SW norabidian, Atxerixa horretara allegau gara
(bidian harrizko “hatzapar” bat pasau eta 10 bat metrotara, eskuman). Goittik
behera datorren mendi hegixa da, kare harrixa bistan. Inguru interesantia da;
bide ondoko partia gaiñetik begiratu dot eta garrantzi bako arrakalaren bat
kenduta (igual Victoriak hau ziñuan? edo ez?) ez dot ezer ikusi. Hobeto
begiratu biharreko parajia da, halan be.
Gero atzera bueltau gara, Zatikaraiñok. Etxietatik NW norabideko
bedar motan gorengo ertzian, harrizko ur-asken gaiñian (Ikerrek esandako
parajetik aparte, beraz), pareta bat agertzen da. Horren barrenian, aterpe
estiloko bat, iñoiz igual libre egondakua (Angelek lehen leku gehixago zekala
diño, baiña ez dakitt ba), baiña gaur egunian lurrez beteta, 30-40 bat zmtako
alturia baiño ez daka, 1,5 m
sakon, 10m luze. Katalogatzeko modukua begittandu jata, hori bai. (...). Argazkixa hartuta bebai, eta krokisa eginda. IS-51
referentzia ipiñi detsat.
Bakarrik geratu naiz, eta zalantzia izan dot: Ikerrek esandako
3garren zuluan billa juatia (Kobondo / Bizkartegi S aldekua) ala 4garrenan
billa (Otoioko Jentilkobia). Azken hau aukeratu dot, eta allegau allegau naiz
kaza-postuen linearaiñok. 4 identifikau dittudaz, bidian eskuma-esker, baiña ez
dot jakin nun hasi billatzen (háretako baten inguruan dago). Kriston berua
zeguala alde batetik, eta etxera juateko ordua nekala... retiradia egittia
erabagi dot.
Azken ohar bat: Angelen esanetan, badira pertsona bi hurrengorako
informatzaille modura onak izan leikiazenak: (...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario