PD 130518: Zuzenketia. Gotzonek diñuanez, eurak bueltan etortzian
barriro egon ziran Garteiz Goikuekin. Oinguan 60 bat urteko gizon bat zeguan
(Hilarion siestatik jaikitta?) eta eurekin berba eginda, gu egon garan lekua BA
DALA Uneko Potua diñue.
130511: Josu, Nerea, Iban, Gotzon, Antua, Mikel, Oier.
Atxarren, Garteiz auzuan gorako poto haundixian (kraterrian) lokalizautako lezak jaistera. Mikel Natxiondo kazetarixak lagundu gaittu, Euskadi Irratirako erreportajia egitteko.
Barrixei progresiño bertikala erakustia etorri da lehelengo, zugaitzetik txintxilizk. Bittartian, lehelengo lezia jaisteko preparatibuetan hasi gara, potoko hegixan dagona. Mikelek bere galderak egitten zittuan bittartian. 4 bat metrotako jaitsierian ostian bloke dezimetrikoz betetako ranpa baten behera egin dot, tamaiñu oneko galerixa ¿freatikuan? zihar. 15 bat metro aurrerago, galerixian hormak jaitsiera bertikala erakusten dabe, sedimentuzko tapoi batekin blokeauta. Topo eta argazkixak egin doguz, eta hiru barrixak progresiño bertikala praktikau dabe bertan.
Gero, txara barrura sartu gara bigarren lezaraiñok (Nereak badaki hurrengo ez dala fraka motzetan etorri biharko; hori sarraskixa...). 12 metrotako potzu bertikala, ranpa baten erdixan amaitzen dana; ranpan gora salatxo batera allegatzen gara, ugaztun txikixen kraneo batzu bertan (argazkixak eginda). Ranpan behera tetxu bajuko paso baten ostian sala haundixa dago, eta aldapan gora juanda azken salatxo baten amaitzen da, hazur batzukin (kalkaneua, vertebria, hazur luziak... argazkixak eginda). Topo egin dogu.
Potuan bazkaldu eta gero, batzu progresiño bertikala praktikatzen geratu gara eta beste batzu hirugarren koba bat ikuskatzera juan dira (hiru sarrera dittuana). Aztarnategi arrastorik ez dabe ikusi.
Beste guztiak laugarren leku bat ikustera juan diranian, Mikel eta bixok alde egin dogu. Garteiz Goikua basarriko ama-semiekin egon gara, toponimia gauzak galdetzen. Zera argittu dogu:
· Uneko Potua ez da gu gaur egon garana. Uneko Potua gu gaur egon garan potora allegau aurretik dago, eta txikixagua da. Eurak dakixela Uneko Potuan ez dago kobarik.
· Gu egon garan poto horren izenik ez dakixe. Halan be, euren osaba Hilarionek (momentu horretan siestan zeguana) jakingo dabela diñue. Gaiñera, inguruko beste pare bat kobaren referentziak emon deskuez.
2 comentarios:
eeeeeeeeeeeeee!!!! barrixak!!! oso ondo!!! zaharrakin ez ahaztu e????entera orduko bagatozela. hori bai. gatozeneako...........prepara e?? txorradak albo batea laga eta benetako espeleo. ez oin zabizen turismo hori!!!!
ANIMOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO!
Eee... Zer egiten dau Euskadi Irratia-kuk nire buzo zaharra jantzitxe?
Publicar un comentario