Jende asko agian leza batera joateko ez? batek esan duen moduan, pasaden astean Argin Zulorako ez ziren hainbeste "boluntario" egon.
Eguna ongi hasteko, "buri"-a etxean ahaztu dut, beraz forro polar batez eta kantzontzilo hutsekin bajatu dot lezia.
10:30-11:00ak inguru sartu gara. Potzu ikusgarrixa sarrerakua, baina hurrengoan hobeto jarri beharko dugu inbentoa, lokatz bloke batzuk erortzen zirelako, eta 67 metro izatean, ba akojonatzen du.
Behin behean....
(No coment...)
Bi magoen lan ikusgarri baten ondoren -127 metrotara utzi dugu topoa, estuasun batean haize ugarirekin. Eta denok lezio asko ikasi ditugu, nik adibidez, sonbreroaren teknika, Gotzoni nire espeleobizitza osoan zehar eskertuko diodana. Eskerrik asko.
21:30etan heldu gara kotxeetara bizirik, hori ere eskertzekoa da.
****************************
150110:
Gotzon, Idoia, Antua, Iñaki, Martin, Josu, Oier.
Olabarriko
lezan. Lehelengo Olentzero potzuan argazkixak egittia tokau da: Gotzonek
behetik gora kamariakin, Idoiak esegitta eta nik goittik behera flashakin egin
doguz, eta bestiak puntara aurreratu dira. Potzu barreneko estuasuna pasau, eta
meandro-katazulotik aurrera eginda, Gotzon hankaz aurrera pasau zeban potzua
instalau eta hortik aurrera esploratzera juan dirazela uste dot. Izan be,
Olentzeron bertan zeguan hildako ugaratxo baten inguruko kokuak hartzen
entretenidu egin naiz, eta konturatu naizenerako Gotzon eta Idoia aurreregi
zeguazen; estuasuna pasatzen saiatu naiz, baiña toraxak ez zestan emoten eta ez
naiz ausartu aurrera egittera.
Horretara,
gaur egun kontenplatibua tokau jata: lehelengo orduan koko billaketan jarduteko
aprobetxau dot, bai ondo aprobetxau be! Gero zehaztuko dot harrapautako guztia.
Bigarren orduan, gorputza pizkat berotzeko potzua igo eta jaisten ibilli naiz,
bide batez sokorroko kontrapesuan aparatu aldaketa bizkorra praktikauaz.
Hirugarren orduan, pizkat aspertzen hasi naiz: zeozer jan eta erdi-lo-erdi-esna
egon naiz lurrian jarritta. Potzua igo ta jaisten barriro hasi naizenian,
bestiak etortzen sentidu dittudaz.
Kanpora
allegau naizenian, kontenplaziñotik konbertsaziñora pasau gara, bestiak urten
ahala. Banan banan, eta jausten ziran harrixak sahiestu biharraz, operaziñua
asko luzatu da eta beste hiru bat ordu pasau dira Martin desinstalatzen urten
arte. Aittu dotenangaittik, terminusetik aurrera meandro bat nasaitzen jardun
dabe (5 espatula kolpiak, maillukadak eta korputzak tatarrazian entzun
dittudaz) Josuk eta Antuak txandaka, postura eskasian biharrian; gero oso
nekatuta urten dabe. Antza danez, katazulo txiki baten atarixan geldittu dira,
haize korrientiakin, postura errezian nasaitzeko modukua. Guztira, 25 metro
gehixago plantan eta -15 altzaduan.
Bio:
ugaratxuan gorpuan inguruan Quaestus (10-15); har zuri txikixak, seguraski euli
larbak (2); pareteko txokuetan masma txikixak (6-8); Meta menardi (1); Meta
bourneti (1); Lithobius (5-6); Elona (1); har haundixa (1); opilioi bakartixa
(1); intsektu baltz txikixa (1); intsektu zuri txiki saltokarixa (1); miriapodo
zuri txikixa (1).
2 comentarios:
Yo aprendí la técnica de los hierros en el petate, la recomiendo
Yo aprendi a subir por la cuerda en medio de una lluvia de escombros. Os lo recomiendo. Tengo el hombro izquierdo offline.
Publicar un comentario