2015/01/11

Olabarri: Putzuak, Harriak, Lokatza, Sonbreroaren teknika eta Meditación trascendental (-127m, No coment...)

URTARRILAK 10, Gotzon, Antua, Oier, Idoia, Josu, Martín eta Iñaki.



Jende asko agian leza batera joateko ez? batek esan duen moduan, pasaden astean Argin Zulorako ez ziren hainbeste "boluntario" egon.

Eguna ongi hasteko, "buri"-a etxean ahaztu dut, beraz forro polar batez eta kantzontzilo hutsekin bajatu dot lezia.

10:30-11:00ak inguru sartu gara. Potzu ikusgarrixa sarrerakua, baina hurrengoan hobeto jarri beharko dugu inbentoa, lokatz bloke batzuk erortzen zirelako, eta 67 metro izatean, ba akojonatzen du.

Behin behean....
(No coment...)

Bi magoen lan ikusgarri baten ondoren -127 metrotara utzi dugu topoa, estuasun batean haize ugarirekin. Eta denok lezio asko ikasi ditugu, nik adibidez, sonbreroaren teknika, Gotzoni nire espeleobizitza osoan zehar eskertuko diodana. Eskerrik asko.

21:30etan heldu gara kotxeetara bizirik, hori ere eskertzekoa da.

****************************



150110: Gotzon, Idoia, Antua, Iñaki, Martin, Josu, Oier.

Olabarriko lezan. Lehelengo Olentzero potzuan argazkixak egittia tokau da: Gotzonek behetik gora kamariakin, Idoiak esegitta eta nik goittik behera flashakin egin doguz, eta bestiak puntara aurreratu dira. Potzu barreneko estuasuna pasau, eta meandro-katazulotik aurrera eginda, Gotzon hankaz aurrera pasau zeban potzua instalau eta hortik aurrera esploratzera juan dirazela uste dot. Izan be, Olentzeron bertan zeguan hildako ugaratxo baten inguruko kokuak hartzen entretenidu egin naiz, eta konturatu naizenerako Gotzon eta Idoia aurreregi zeguazen; estuasuna pasatzen saiatu naiz, baiña toraxak ez zestan emoten eta ez naiz ausartu aurrera egittera.

Horretara, gaur egun kontenplatibua tokau jata: lehelengo orduan koko billaketan jarduteko aprobetxau dot, bai ondo aprobetxau be! Gero zehaztuko dot harrapautako guztia. Bigarren orduan, gorputza pizkat berotzeko potzua igo eta jaisten ibilli naiz, bide batez sokorroko kontrapesuan aparatu aldaketa bizkorra praktikauaz. Hirugarren orduan, pizkat aspertzen hasi naiz: zeozer jan eta erdi-lo-erdi-esna egon naiz lurrian jarritta. Potzua igo ta jaisten barriro hasi naizenian, bestiak etortzen sentidu dittudaz.

Kanpora allegau naizenian, kontenplaziñotik konbertsaziñora pasau gara, bestiak urten ahala. Banan banan, eta jausten ziran harrixak sahiestu biharraz, operaziñua asko luzatu da eta beste hiru bat ordu pasau dira Martin desinstalatzen urten arte. Aittu dotenangaittik, terminusetik aurrera meandro bat nasaitzen jardun dabe (5 espatula kolpiak, maillukadak eta korputzak tatarrazian entzun dittudaz) Josuk eta Antuak txandaka, postura eskasian biharrian; gero oso nekatuta urten dabe. Antza danez, katazulo txiki baten atarixan geldittu dira, haize korrientiakin, postura errezian nasaitzeko modukua. Guztira, 25 metro gehixago plantan eta -15 altzaduan.

Bio: ugaratxuan gorpuan inguruan Quaestus (10-15); har zuri txikixak, seguraski euli larbak (2); pareteko txokuetan masma txikixak (6-8); Meta menardi (1); Meta bourneti (1); Lithobius (5-6); Elona (1); har haundixa (1); opilioi bakartixa (1); intsektu baltz txikixa (1); intsektu zuri txiki saltokarixa (1); miriapodo zuri txikixa (1).

2 comentarios:

Comba dijo...

Yo aprendí la técnica de los hierros en el petate, la recomiendo

pedrolo dijo...

Yo aprendi a subir por la cuerda en medio de una lluvia de escombros. Os lo recomiendo. Tengo el hombro izquierdo offline.