150117: Antua,
Iñaki, Gotzon, Oier.
Atxabrin
(Aulestia). Antuanek astelehenian topau zeban lezihau. Artadi eder batian
zabaltzen da, argi eta garbixa, eta 10 bat metrora allegau zan bera. Hortik
aurrera, estuasunak baiña jarraipen argixa. Lehelengo bide ebidentienetik
jaitsi dira (ni ez nintzan kabitzen), baiña ez dabe jarraitzeko modurik topau.
Gero beste jaitsiera paralelo batetik: lehelengo estuasun bat pasau eta gero, Gotzonek
egin dau lehelengo saiakeria; ez zan sartzen, eta pizkat nasaittu eta gero (lur
soltia kenduta) katazulo baten geratu da, potzu haundi baten kabezeran. Gorako
maniobria errezteko espatula kolpe bat emonda, Antuan jaitsi da aurretik
instalatzen, eta gero danok atzetik. Potzu ikusgarri eta sakona, zabala eta
dana koladaz eta formaziñoz tapizauta; ahal danik eta gitxien zikintzen saiatu
gara, danak leku beretik pasauta. Errekatxo bat daka barrenian, gaur 0,5 l/s
inguru zerabixana. Sedimentuen itxuriangaittik, tarteka barren hori urez
betetzen da eta hónek sedimentuak meandruan jarraipena blokeau dabe. Jarraipen
posible bi identifikau doguz, espatula biharra eskatuko dabenak. Bertan lekuan
grabedade tranpa bat ipiñi dot, fruta zatitxuekin.
Sarrerako
gelatxuan hazur asko ikusi doguz, ganadu edo zaldixenak itxuraz; halan be, ez
apurtzeko baztartzen saiatu gara. Handik behera be ikusten ziran, sarreratik
jausitta itxuraz. Jakitunak, leziau Lezate gaiñian gelditzen dala esan dabe,
azken sifoian inguruan. Gaurko topuan KMZ-ak ikusitta, ederto ikusten da hori
eta lekuan interesa biderkatu egitten da.
Bio lagin
bakarrak sarrerako gelatxuan bakarrik hartu dittudaz, handik behera ez dot ezer
ikusi eta: Meta menardi 1, 3 masma ipurdihaundi txiki, Trichoniscoides 1, marraskillo
ertain 2, marraskillo txiki 1.
No hay comentarios:
Publicar un comentario