180520: Gotzon, Antua, Oier.
UB-004 Sabin. Lehelengo Barbaiolako emakumiakin
berbetan egon gara. Aspaldi nekan gogua bertakuei GEV-ek jasotako kantutxo
haren barri galdetzeko (“Alperdon bada kobie, Barbaixolan lezie...”), Salbidegoitiak
Kobie aldizkariko Salbidegoitian artikulokua. Ez dau kantu horren barririk sekula
izan. Bide batez, konfirmau desku “Alperdo” izen xelebre hori ubegixen toponimo
propiua dala; berak be ez daki nundik etorri leiken. Umetan hara juaten ziran
olgetara, eta edateko ura ekartzera. Bestalde, gure exploraziñuan edateko 3
botilla ur emon deskuz, eta arkeo eta hidro kontuen gaiñian barriketan izan
gara; uste dot bere inguruari buruz perspektiba desbardiñak emon detsaguzela,
eta bide batez beti dago ondo auzotarrekin harreman ona mantentzia
Gero Sabiñen lezara (izen hau ondoko
monolituangaittik emoten detsagu: Sabin Jaio gaztian omenez). Badira aste
batzuk Aulestiko Udalak egindako bide-konponketen barri izan gelduala, eta
lezian sarreria nasaittu eta arketa bat egin zetsela ikusi genduala. Beraz, 2010ian
lagatako esploraziñuari berrekitteko aukeria ikusi genduan (artian, bide
baztarreko zulua nasaitziari arriskutsuegixa eritxi gentsan). Baiña... sartu
eta segiduan, sorpresia: 10 bat metroko sakoneran, lezian jarraipeneko
arrakalan trabauta, mortero-granada bat topau genduan, seguraski 1936xan
Markina-Xemein aldetik botatakua, gero baso-lanetan agertuta, eta basarrittarrak
zulora botata. Beraz, danak kanpora, eta ohiko protokolua segiduta, Aulestiko
Udalari (kortesiaz) eta Ertzaintzari (eskumenez) parte emon gentsan; oin dala
egun batzuk jaso dogu abisua, TEDAX-ak granadia kendu eta deuseztatuta, bidia
libre dakagula.
Lezan behera segidu dogu, beraz, Alperdorutz. Lehelengo biharra
blokiak kentzia izan da, eta pare bat metro behera espatulako biharrakin hasi gara.
Lezian norabide naturala blokez itxitta egon da (tartian goiko enkofrauan ohol
zatixak); kontrako norabidian, ostera (errepide azpirutz) arrakala baten
jarraittu dau. Taladruakin arazuak izan doguz, eta beraz maillu eta zintzelez
jarraittu bihar izan dogu. Nik eguardirako urten dot; beste bixak arratsaldian
segidu dabe; ulertu dotenangaittik, metro gitxi batzuk aurreratu dira. Estuasunez
estuasun, biharlekua badago hor... eta haize korrientia.
Kuriosidade modura, bloke artian 100320ko
saiakera epiko hartako bengalia topau dogu; zabor poltsan kanpora juan da.
Azkenik, sarrerako gelan bertan
hainbeste bio lagin hartu dittudaz: Ischyropsalis, Cryptaceca, Meta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario