2018/05/26

Txepetxabixeko Optimismoa

Part: Martin I., Santi, Unai

Gaur Juniran gosaltzen geundenean, jende bila ibili naiz Txepetxabixeko Zuloan desobstruitzen jarraitzen laguntzeko. Burua erotzeko moduko airea bait dauka, edo nirea erotzen du behintzat. Baina egia esan, gauza hauekin nire burua erotzea ez da oso zaila.

Gaur Santi eta Martin I. niri laguntzeko engainatzea lortu dut. Gosaltzen zeudenean, kaskoak, arnesak eta buzoak prest, espeleologia potente egun eder bat eskeini diet, esplorazioa eta gloria!

"Gaur, Txepetxabixeko Sistemako ateak zabaltzen direnean, egun baten esango dozue: yo estuve allí, la primera vez que se abrío..."

Eta horrela engainatu ditut. Baina hori ilusio bat da bakarrik, espeleologoa erraz engainatzen uzten da halako tontakeriak egin behar direnean... jejeje

Aurreko sarreran 6 bat metroko leza-artifizial bat eginda geneukan, aireak gidatuta. Harriak kentzen geunden oraindik Ibonen kapazoarekin, gora eta behera. "Tracción! Gora! Stop! Neure!"

Superfiziean, gure eromena eta tontakeria kuestionatzen hasita geunden. Zer gaude hemen egiten baldearekin mendian zulo bat egiten? Aire hori sentitzen duenean, edozein espeleologok ulertuko du zertan gabiltzan.

Gudari 2 


Baina gaur beste egun bat izan da:

Kanpoan, euria zegoen.

Eta orduan Martinek harri bat kendu du ezkerreko horman.

Eta kobazulo zatitxo bat agertu da.

Eta kristoren aire korrontea egin da. Eta oso hotza.

Eta kanpoan orduan eguraldi ona jarri da eta epeldu egin du. "Cambio Climatico"-a sortu al dogu?

Baina barruan oraindik harriak kentzen jarraitu behar da. Baina orain zuloak izango ditu 10 bat metro?

Parajeko terrenoen jabea ezagutu dugu. Txakurrarekin zebilen paseatzen. Zer egiten gauden azaldu diogu, eta ez du inolako pegarik jarri jarraitzeko. Oso abegikor agertu da. Eta lekuaren izen originala esan digu: leku hori Gaztañadi deitzen da.

Martin paso estuan burrukan zegoen bitartean, gu ezin ginen geratu koba barruan berari begira geldirik. Hotz gehiegi zegoen. Kanpoko belarrak mugitzen zeuden, Lezandiperen sarreran bageunde bezala.

Eta horregatik orain Txepetxabixeko Zulora joateko bentajak eta desbentajak aipatuko ditut, zuek animatzeko!

Desbentajak:😢

  • Harriak kentzen jarraitu behar da.
  • Zabaldu beharreko paso estu bat dago.
  • Harri guztiak buru gainera erori behar direla ematen du leku baten. Peligroso dago eta konpondu egin behar da.

Bentajak:😊😊😊😊😊😊😊😊😊😊😊😊

  • Baserritarra ezagutu dugu. Oso majoa da eta txakur bat dauka.
  • Kobazuloan bertan Kokakolak freskatu daitezke
  • Kanpoko Macro-Terraplenean (Inaugurazioa laster, canapés gratis!) merendero bat jarriko dugu eta bertan Idoiak refreskoak eta txorizoa jarriko digu jateko.
  • Kotxetik hurbil dago.
  • 10 metro bakarrik sartu behar da lur barruan.
  • Jende gutxi pasatzen da handik eta horregatik inork ez dau zoroetxera deituko gu eramateko.
  • Kanpoan Gaztaina Arbolak daude eta udazkenean gaztainak ahalgo ditugu jan. Idoiak Terraplenean prestatuko dizkigu.
  • Gure geologiaren ezagupenak handitu egingo dira: Especialidad: Derrubios Clásticos.
  • Haizea entzun egiten da eta aurpegian ematen du. Begiak ixten badituzu itsasoan zaudela ahal da imaginatu. Relajantea da.

Ikusten dozuen bezala, bentajak gehiago dira desbentajak baino!!

Animau!!!

1 comentario:

Martín I. dijo...

Zelako optimismoa... Inbidiagarria!