2018/05/05

Sabin eta Txepetxabixe



180505: Aitor, Antua, Gotzon, Ibon, Unai, Santi, Oier.

Goizian, UB-004 Sabin lezan (Aulestia), bide baztarrian egindako obren eragiñez zabaldutako pausuan aurrera egittera. Kontau destenangaittik, susto ederra hartu dabe: 6 bat metroko sakoneran, arrakala baten enpotrauta, perretxiko pozoitsua topau dabe (...).

Arratsaldian, Txepetxabixe ingurura(Markina-Xemein), Lauzirikako gaztaiñadiko zulora (UB-070?). 141123-tik zulua ikusi barik nekan, Unaien desobstrukziñuan hasieratik, eta asko “hazi” da benetan. Eguardixan allegau naizenerako 4 bat metroko sakoneria zekan, eta arratsalde amaieran amaittu dogunian 6 bat metro, eta jarraipen argirik ez. Gaur 2.500 kg inguru etarako genduzen, eta ondiok bloke asko eta asko mobidu biharko dira hor ezer lortzeko. Bio aldetik, bloke artian Ischyropsalis bi jaso dittudaz. 

Pareko beste zuluan be harrixak kentzen ibilli gara, baiña blokiak azpixan harrapatzeko arrisku larregi dago. Momentuz ez dabela merezi pentsau dogu. Antuanek be, gorago, beste zulo bat topau ei dau, baiña nik ez dot ikusi.

No hay comentarios: