180424: Oier.
Antzorizera (Lekeitio). ADES-en jardunaldi tipikua izan dala
esan leike: A eta B kueben billa juan, eta harek barik, C eta D barrixak topau.
Eguardixan pare bat orduko juan-etorrixa egitteko asmua
nekan, geoteknikuen katalogoko 1 eta 2 erreferentziak behingoz lokalizatzeko
(Santa Catalina III y II izendatutakuak). Ziurtzat nekan euretako bat paret
artifizialez itxittako zulua izan bihar zala; geoteknikuen mapa topografikuak
be leku hori markatzen dau... baiña bertara juan, eta han ez dagoz zulo bi,
hormaz itxittako bakarra baiño. Haren onduan ezebez, bistan behintzat.
Arraixua! Paretak zulo bixak estali ete dittu? Sedimentuak eta txariak beste
sarreria tapau ete dau? Ez dakitt.
Zeozer egittiarren, lurmuturran zihar pixkat begiratzia
pentsau dot. Lehelengo, (...), kueba txiki bat
topau dot:
- Koordenadak (...)
- Sarrerako argazkixa hartuta.
- Krokisa eginda.
Zulo karstikua da, nahiz eta gatxa izan inguruak ikustia
(sasi trinko eta altuan erdixan dago). Sarreriak leihatilla formia daka, 0,5 m
zabal eta 0,7 altu; 3 metro inguru barneratzen da, 285º norabidian (sarreria,
beraz, SE aldera begira dago), eta amaieran arrakala estu batek jarraitzen dau.
Haize korrienterik ez. Zorua guztiz horizontala da, lur soltez estalitta, itsas
txorixen habixen arrastuekin, hegazti itxurako hazur barri batzukin; hormak garbi,
ixa espeleotema barik; arkeo aztarnarik ez, begibistan behintzat. Zalantzia
euki dot, katalogau edo XX moduan laga; baiña, kontuan hartuta presuntziño
arkeologikoko zonan gabizela, eta geoteknikoko “galdutako” zuluak be ez
dirazela asko be haundixaguak, ba baietz erabagi dot. Beraz, hau Antzoriz V
izango da (IS-114? Unaiek konfirmatzeko)
Aurrera segidu dot, goiko (...); ez
dot malabarismo askorik egin nahi izan, bakarrik egonda. Goiko (...) sigi-saga batzuk egin dittudaz (baiña esandakua:
sasixa hain da trinkua eze, zulo baten ondo-ondotik pasau zeinkiala enterau
barik), (...) handik 7 bat metro beherago, katazulo gorakari
xelebre bat topau dot, zalantza barik katalogatzekua.
- Koordenadak (...)
- Sarrerako argazkixa hartuta.
- Krokisa eginda.
Sarreria 230º norabidian, baiña segiduan ixa 90º eskumara
egitten dau, goraka. Zilindro ixa perfektua da, 0,8 mtako diametroduna, eta
lehelengo 1,5 metruetatik aurrera sedimentoz gero eta betiago, harik eta 3 bat
metrora eskarpe bat egin arte, laminadore tipoko estuasuna eginda; hortik,
burua sartuta, gela biribil, zabal eta zapal bat dago (3 mtako diametroa, 1,5
altu). Ezkerrera jarraitzen dau, baiña angulo bisualetik kanpo geratzen da. Ez
dirudi haundixa (haize korrienterik ez, oihartzunik ez) baiña sartzia eta
begiratzia mereziko dau, igual Nikok lagunduta. Gela biribil honen zorua lur zapalezkua da, eta ez dot aztarna berezirik
ikusi, ezta hormetan be. Hau Antzoriz VI izendatuko dogu (IS-115? Unaiek
konfirmatzeko).
No hay comentarios:
Publicar un comentario