2019/06/24

Sorosletza une kritikoetan

 
 
190623: Santi, Zutoia, Martin U, Aitor, Mariano, Javi, Gotzon, Antua, Simone, Gerardo, Oskar F, Oier.

Ereñon, "Lehen Arreta" tailertxoa, Iruñean egin berri den batzarretik etorritako jakituria freskoarekin. Halako gauzak ikastea beti da interesgarria, baina aldea dago kanpoko kurtso batean egitea, edo norbere speleo taldekideekin. Ziur nago ni ez naizela bakarra horrelakoetan kontzentrazio (eta zirrada) berezia izaten duena, konsziente delako ikasten ari den hori gure artean erabiltzeko dela: edonon, edonoiz, gutako edozein izan daitekeela larrialdian dena, eta bizitza/heriotza lehenengo une horietan jokatzen dela (talde medikoa ailegatzen denerako, zoria erabakita egon ohi da). Javik esandako gauza batek inpresio handia egin dit: hau ikastea soroslearen mesedetan ere badela. Alegia: zauritua hil arren, eginahal guztiak egin dituzula jakiteak nolabaiteko lasaitasuna ekartzen dizula; kontrako egoera, psikologikoki demoledorea izaten omen da. Jardunaldi baliotsua izan da beraz; eta bigarren zati bat ere egitea hitzartu dugu, immobilizazioei eta mobilizazioei monografikoki eskainia. Eskerrikasko Javi, zorte handia dugu ADESen, zu bezalako kide bat izatean!

Extra bezala, (...)
























   

Zaurituarengana ailegatutakoan, lehen baloraziorako 2-3 minutu hartu.



 Pelbisaren hezur-eraztuna osorik dago, ala hautsita? 
Toraxa zulatua dago; balbula adhesiboa (haizea atera bai, atzera sartu ez). 

Airiketako edemarengatik arnasestua dagoenean, arnasa errazago hartzeko postura.
Manta erreflexiboak baino, burka tipokoak hobe. 
Jamalaja, jamalaji! Let me walk hot, and let the people laugh.
 Sorbaldeko luxazio arruntaren erredukzioa. 
 Talde medikoari igortzeko partea.
 
Zaurituaren jarraipen errejistroa.
Biriketako arazoen azalpena.
Pannini, tortellini, birra e madalini!
 Gizon Man is watching. 
Plazerra izan da Javi!

2019/06/22

Balentin Atxurkuluren aztarnen bila Alperdon


2019-6-22 Zutoia, Santi

XX. mende hasierako kronika espeleologiko zahar batetan agertzen denez, Balentin Atxurkulu pioneroa 1880ko urteetan galdu egin zen Arleziako axpea bakarrik esploratzen ari zela. Inork ez zuen izan haren berririk gehiago. Kronikan aipatzen denez, Balentin kobalaria kandela-kriseilua eta ardo zahatoa hartuta joaten zen bere esplorazioetara. Urte asko geroago, ADES taldeak zahato baten hondakinak aurkitu zituen Urgitxiko kobako urbegian. Nekez baina oraindik irakur zitekeen zahatoak aldean zeraman izena:  La Pamplonica.
ADES taldeak ikerketa sakona burutu zuen hondakin haien inguruan, eta hura ezin zela Balentinen ardo-bota izan atera zuen ondoriotzat. Izan ere, La Pamplonica konpainia ez zen agertu 1923ra arte eta, beraz, Balentinek zeraman zahatoa beste marka batekoa izan behar zen. Uste da, adibidez, XIX. mende amaieran Bilbon fabrikatzen zuten Los tres vizcainos izena eraman zezakeela.
Beste aldetik, beharbada, kronikan esaten dena orain arte ez da ondo interpretatu, eta Arleziako koban galdu zela ulertzen izan bada ere, beharbada aipatzen den izena Bedarlezia izan liteke, Bedartzandi mendiko harpe bat. Horrela balitz, Balentin Atxurkulu paraje oso desberdina esploratzen ibiliko zen, Bedarlezia- Alperdo bitartean hain zuzen. Ideia hauek buruan, zapatu honetan Zutoiak eta biok Alperdoko kobara joatea pentsatu dugu, hango bazterrak beste begirada batez arakatzeko.



Alperdoko koba leku aproposa da eskeletoa mugitzeko. Ezagutzen den bere kilometroa luzeran ez daude 10 metro lasai joateko. Denbora osoan gora, behera, arrastaka, horma tarte estu eta zorurik gabekoetan ekin behar da. Kobak nekez uzten du aurrera joaten, amaigabeko korapiloan bueltaka ibiltzea bezalakoa da.
Azken zatian errekara heltzen da. Hantxe ekin diogu uretan gora, harik eta sifoi txiki batera heldu arte. Ibili ote zen Balentin Atxurkulu bazter haietan? Hango korapiloaren lekuren batean galdu ote zen?
Ibili gara apur bat hegal haiek miatzen, eta une batean uste izan dugu horman letra bi ikusi ditugula: BA. Hain zuzen pionero haren inizialak. Baina, hobeto begiratzen hasi garenean gure imajinazioak sortutako joko bat zela pentsatu dugu.
Hala ere, zalantzaz geratu gara: ez ote da izan gero pioneroak utzitako aztarna bat, urteetan urak ia guztiz ezabatu duena?


2019/06/10

Solope


190609: Ibon, Simone, Gotzon, Maite, Antua, Xabi, Ane, Tomas, Oier.

Solope (Lekeitio). Aurreko astietan gaiñetik ikusittakuan sakondu, eta desob leku bixetan biharrian hasi. Jardun intentsua, batez be beheko tapoian; batzuk "base de maquillaje" ederra ipiñi dabe arpegixan. Laminadoria nasaitzen beste eguntxo bat biharko da gitxienez, eta ikusiko da bestekaldian zer dagon; haize korriente granorik be ez dago, beraz galeria haundirik ez dogu espero; baiña dana begiratu eta jaso biharko da topografian, eta datu bilketa arruntian.
 

Ondoko beste zulo bat be ikustera sartu gara (Solope II edo), eta desfonde majo batzuk dittuala eta, instalau biharko da dana ondo begiratzeko. Badirudi Ibarran Bañerako senadara emoten dabela (argittasuna be ikustera allegau gara), baiña beste adarrik ete dagon-eta begiratu biharko da. Goiko piso baten (meandro oso altua da) goiko soluen azpiko alderako azkonar-zulo batera allegau gara (harriz artifizialki blokeauta, seguraski) eta hamen be argittasuna.

Solope I-ian koko bilketan jardun dot nik: lehelengo, ehiza librian, bicho-boliforme buztan-antena luzedun 1; miriapodo luze 1; baiña gero amama topau dot! Gorotz montoi eder bat, eskeletito baten inguruan (saguzarra, txorixa?) eta han inguruan aken 1, txitxara txikixak, 4-5 quaestus, mm 1eko 3-4 bitxo zuri-txiki jaso dittudaz.

Amaittu dogunian, momentu baten (...) arkeologuak berrebaluatu nahi dittuan sarrerako betegarri arkeologikuak barrutik kanpora erretratatzeko.
 

2019/06/02

Osinaga


190601: Mariano, Antua, Gotzon, Martin U, Martin I, Oskar E, Oier.

Osinaga (Gautegiz-Arteaga). Helburua, erdi maillako galerixak hobeto begiratzia. Askotan gertatzen dan legez, koba honetan exploraziño-indar gehixenak puntan gastau dira, eta erdi maillan hainbeste inkognita dagoz begiratu barik; sorpresa bat topau nahixan, hara abixau gara; goiko sarreratik 200 bat metrora dagon sektorera, marmita fosillen goiko aldian.

Ni neu bestiak baiño astirago juan naiz, poliki eta kokuak harrapatzen; gaurkuan Marianok eta Martin U-k lagundu nabe, eta lagin asko jaso doguz. Hauxe da gogoratzen dotena:
  • 1 potua, sarrerako sektoria: Ischyropsalis, masmak, sorginorratz kumia?, Elona, Gyas titanus.
  • 2 potua: masma txiki asko, Neobisium, diptero bat, Quaestus, Lithobius.
  • 3 potua: Zospeum, Neobisium, Masma txiki 1, Lithobius.

5-6 ordu egin doguz barruan; kanporakuan danak bat egin dogu, eta komentau destenez, hainbeste trepada artian 42 metro luzeko katazulo haizetsu bat nabarmendu da. Bestalde, gaur danok erreparau detsegu (kontizu, begiradia entrenautxuago dakagu, azkenengotz sartu giñanetik) marmiten sektorian horma armintxiformetan dagozen hartz-erpekadei. Ikusgarrixak, eta harrigarrixa hain goixan egotia! (galdutako paleo-zoru bat egon zala dirudi).