2008/08/31

Webgunea martxan

Azkenean, serbidoragaz euki doguzan arazoak konpondu doguz eta webgunea atzera dekogu martxan .
Aldaketa txiki batzuk egin dodaz baina eguneratzea falta da. Ia prestatzen deustazuen materiala, urtea aurrera doa eta.
Edu

2008/08/30

IS-26 eta Abittagan




08-VIII-30: Santi, X jauna, Bikain, Urtza, Oier.

Goizeko lehelengo orduan, IS-26 lezia ikuskatzera sartu gara. Lehelengo lau metruak hondakin askokin (gaur egunian be legez kanpoko vertedero legez darabixe), sartu eta segiduan metro pare bateko desbideraketa horizontal bati esker tximinixa vertical batera pasatzen gara, nahikua garbi. Honen honduan, bloke txikixak eta haize korrientia somatzen da behetik gora. Metro ta erdiko zulo bat egin dogu blokiak kentzen, baiña ez dogu topau haize horren jatorririk. Merezi dau segitziak.

Gero, Abittagara sartu gara programa multipliakin. “Casteret” gela azpixan Trakamañekin kontaktua billau; hamen eta “Negarren gelan” argazkixak etara; honetatik urtetzen daben galerixa laterala bertopografiau. Lehelengo helburutik aparte, bestiak bete doguz.

2008/08/24

Exploración en Cantabria

Ha sido todo un honor compartir una jornada de exploración con los espeleólogos Patrick y Sandrine Degouve. Estos espeleólogos franceses que están marcando toda una época de la espeleología moderna acaban de descubrir una cavidad (otra más) en el macizo del Asón y han querido compartir con nosotros la exploración. Desde aquí nuestro agradecimiento. Ellos están convencidos que se encuentran ante el inicio de lo que puede ser una nueva gran cavidad de Cantabria. Lo sorprendente del día de hoy se encuentra en el hecho de que el kilómetro de galería recorrido se abre paso a través de un sustrato de arenisca pura y muy poco dura (es que en Cantabria las cuevas se abren hasta en este innoble material). Toda una experiencia el recorrer conductos de paredes y bloques de arena. La exploración se deja en la cabecera de un pozo de 40 metros.

2008/08/19

Lekittoko sahiesbideko obretan

08-VIII-19: Tana, Oier.

Lekittoko sahiesbidian agertutako haitzulo bi ikuskatzera juan gara.

Zatika auzuan bat: marga harri-lurrezko terrenuan lubakixa eginda, kareharrizko “hagin” bat agertu da, meandro formako zulo batekin. Bertara burua sartuta, 500 bat kilo harri-lurrezko tapoi bat dago, eta korrienterik ez.

San Antolinetik Gardatarutz doian bide zaharretik urten eta 40 bat metrora, lehen ortuak zeguazen lekuan relleno bat egitten dihardue. Han agertutako haitzulua tapau egin dabe guk ikuskatu ahal izan aurretik. GPS koordenadak rejistrauta geratu dira.

2008/08/16

Inzuntza I-ian praktikak

08-VIII-16: Oier.

Inzuntza I haitzuluan topografia praktikak. 080502-ian markautako erreferentziak kontuan hartuta, zabalerak, alturak eta korte transversalak marraztu dittudaz. Oin plano bat marrazteko asmua dakat, XaraXtreme programia erabiltzen ikasitta. Ondiok neurtzeko pendiente geratu dira sartu eta eskuman beherutz doian laminadoria, eta azken gelatik gora doian katazulo eta goiko repisia.

2008/08/10

Koba hau ez ete dok sekula amaittuko, edo...?


08-VIII-9: X jauna, Urtza, Oier.

Trakamañera, esploraziño puntan jarraitzera. Azken entradan ikusittakua konfirmau dogu: Abittako “Negarren” eta “Solidarixuen” gelen arteko tramuan gabiz, baiña beheko pisotik. Gaur desobstrukziño bat egittera juan bagara be, azken momentuan ez dogu ezer apurtu bihar izan “Maillu faltsuan pausuan”. Handik aurrera, 150 metro barri agertu dira lokatzezko tuneletan, eta haize korrientezko punto bittan geratu gara: goiko maillara doian gela bat, bloke artian haizia ++ datorrena, eta galerixa nagusixa arrakala estu bihurtzen danekua (+, deobstruiblia). Lokatzan ezaugarrixengaittik sektore honetan ibiltzia eroso xamarra bada be, bertora allegatzeko bidia latza da eta hurrengo Abittatik saiatuko gara barriro enpalmia egitten.


Pertsonalki: oso gratifikantia izan da Trakamañera lehelen sartzia. Oso ondo sentitzen nok pausu hori gainditzen doten bakotxian. Sarreran ritmo oso altua eruan dogu Txorixan Gelaraiñok (Urtza harrigarriki ondo dabil) eta gaurkuan neri emon jestak flakia. Koban zihar lehelen juatiak ur gardena ikusteko aukeria emon jestak, eta orduantxe ikusi dot, lehelengo esploraziñuan, Gotzon Aranzabalek ez zebala hainbeste merittu izan (fondua ikusi egitten dok, eta ittotzeko arriskurik ez dagola). X jaunari esango detsat, hari esateko.

2008/08/06

ULLAKO TXALUPA


X JAUNA ETA BIOK

Gaur abuztuak 6, Ullara joan gara ea ezer berririk zegoen ikustera. Belaustegi baserri paretik (Ereño) 5 minututan iritsi gara ur depositora eta hortik minutu baten kobazuloan geunden. Iritsi aurretik susmo txarra hartu dugu, izan ere, ur jauziak, sasoi honetarako ur dexente zeraman eta beraz pentsatzekoa zen koba barruk sifoia ere antzera aurkituko genuela. Sartu bezain pronto entzuten zen kanpoko "moto bonba" eta jarraian konturatu gara baietz, uraren maila metro bat edo jeitsi dela, baina hala ere ez da nahikoa sifoia pasatzeko. kobak merezi du ikustearren bakarrik oso polita delako. argazki bat ateratzea otu zaigu eta................plastikozko txalupa txikitxoa puztu dugu, sifoian barrena sartzeko. kostata baina puztu dugu (du) eta han sartu naiz erortzeko beldurrez. gauza guztiek bezala koba barruko sifoi edo lakuetan txalupa txikitxo batekin ibiltzeak bere amarruak ditu eta gaur ikasi ditut horietako batzuk. lehenengo legea lasai egotea da, bestela, kirioekin eta bustitzeko beldurrarekin bakarrik txalupatxoa gehiegi mugitzen da. bigarren eta azken legea (eskarmentuz ikasia) ormak bakean uztea da, ez ikutzea alegia, bestela.............koskabiloak freskatzeko aukera paregabea izango duzu (edo bakoitzak daukana).
ba horixe, egun pasa behintzat egin dugula. bueno, ura oso garbi zegoen eta urpekaritza egiteko aukera ezin hobea zen, izan ere ondo baino hobeto ikusten zen urak berak ikusten uzten zuen guztia. Koba horretan ez dago beste aukerarik, aire konprimitu boteilarekin eta ur hotzetan sartzeko gogoarekin joatea baino. haizerik nabarmentzen ez den arren, galeria interesgarriak egon daitezkeenaren susmoa dugu, sifoiaren bestaldetik. Beraz, ba...............Ullan txalupek ez dute balio, busti egin behar da!!

2008/08/03

Zulo barriak

x jauna eta biok

Lekittotik Gizaburu bitarteko mendian zehar ibili gara. Sasi eta ota tartean ibiltzeko prest, batek makila luzea eskuan eta besteak eskuko sega txikia. bat bestea baino hobeto prestatuta, baina bion artean "pak" ona egin dugu azkenean, eta uzta emankorra jaso dugu gainera. hurrengorako, badakigu, bota handiak, eskularruak, praka eta niki zahar baina gogor bezain luzeak, neurri ezberdineko mapak, Bizkaiko koben katalogoa, ipar-orratza, margoa, koba edo lezeak katalogatzeko eta deskribatzeko orriak, GPS-a, linterna (kaskoan bada hobeto) eta batez ere sasi nazkagarri artean ibiltzeko gogoak. eta noski eguneko momentu hoberena eskaini dizkiguten ogitarteko eta freskagarriak. miseriatik miseriarako tartea izan da hoberena, ordu erdiz belarretan etzanda ogitartekoa eta sagarra jaten. hori bai zerua!
aurreko egunean X Jaunak 3 zulo aurkitu zituen eta haiek birbegiratu ditugu lehenik. IS26, IS27 eta IS28 kolore gorriz margotu eta katalogatu egin ditugu, argazki eta guzti. lehenengo zulora joatea oso erraza da eta garbigune bat dirudien arren, ez du itxura txarrik. basoko bide zabaletik 20 bat metrotara aurkitu dugu eta 4-5 metro sakon behintzat badu, gero badirudi arrakala bat edo dagoela. hurrengoan buzo eta guzti ongi begiratu beharreko zuloa. eta agian sarrerako txarrikeriak (kristalak ere bai) kentzea komeni ebaki itsusirik egiteko arriskurik egon ez dadin.
IS 27 ko zuloak ez dirudi gauza askotarako emango duenik, nahiz eta hasieran ematen zuen baino sakonagoa izan. hor ere, badaezpada, buzoarekin begiratu egin daiteke. IS 28an ez dugu haizerik antzeman baina harriak gutxienez 30 metro egiten du beherantz, arrakala estu estu batetik. dagoen bezala ez gara sartzen baina ez dirudi zaila zuloa zabaltzea. IS 29 kriston pena izan da, izugarrizko leizea baita, 10 bat metroko sakonera bai behintzat eta bi metro baino diametro handiagoa du. ikusten da katozulo perfektua izan dela baina lurjauzi baten ondorioz lezea bihurtu dela. pena dena zera da; lurrak dena duela estalita eta ez dagoela zirrikiturik txikiena ere. agian lurra kendu eta kenduz aurkitu daiteke zerbait, baina ez duela merezi iritzi diogu, gaur ez behintzat eta gainera ikusita ingurua zelakoa den leze eta koba zulo gehiago egon behar direlakoan gaude, ziur oraindik asko geratzen dela ikusteko, kareharriz inguratutako inguru zoragarria delako. pena da dena pinu, eukalipto eta tartean sortu diren sasi zein garo eta ota zikinez kokoteraino egotea, baina zuloei dagokionez, badugu lanik etorkizunean inguruotan.
Ondoren poto baterantz abiatu garelarik, beste dexenteko zulo bat aurkitu dugu. hau ere lurjauzi handi batek estaltzen du eta ez dugu markatu ere egin izan ere momentuz ez dago ezta zulorik. makilarekin zirrikitu txiki eta benetan estu bat aurkitu dugu eta konturatu gara gutxienez makilak dituen metro eta erdiak gainditzen dituela. gainera eta hau da berri onena, haizea dator zulotik kanpora. harri txikienik ere ez da sartzen eta beraz egunen baten nahi bada desobstruzio lanetarako gune egokia da. izan ere sumatzen den haizea sumatzea izugarria da dagoen zulo nimiñorako. Ispaster eta Gizaburu mugatzen dituen mugarriaren ondo ondoan dago eta interesgarria izan daiteke.
azkenik, eta eguna ondo amaitzeko poto izugarrira joan gara, ikustera ea inguru motibagarrik badagoen. potoa izugarri handia da eta kare harria denean dago presente. potoan bakarrik, kriston lana dugu eta seguru merezi duela inguruotan ehiza txakur lana egitea. buelta eman, tontorrera igo eta 10 minututan kotxean ginen berriz. egun polita eta probetxugarria izan da. apuntatuta geratzen da eta lan asko eta nekeza geratzen da bertan egiteko.


IS 26