2011/04/30

Goikoetxe ta Bolunzulo

Goikoetxeko estudioa aurrera segitzen du. Gaur lagundu diogu Karlos Prieto, Ana I. Camacho ta Carlos Puchi mostrak batzuk hartzera. Egun polita, disfrutatu genuen lagun bereziekin. Eskerrik asko gurekin konpartitzeagaitik zuen jakitsu ta pasioa aktibitate lotura honengaitik.

Ana; Carolo y Carlos, muchas gracias por compartir con nosotros vuestros conocimientos y vuestra pasión por esta actividad que nos une. Un placer haber podido pasar esta jornada de investigación en vuestra amena e instructiva compañia. ¡Ojalá nos veamos pronto en similares circunstancias!









Bolunzulon, lehengo kronikia esaten du nolako eguna izan zan. Hemen, bakarrik nola amaitu zan "istripu txikia". Animo Simoneta, laster pasatuko da.

Eskalada artifiziala





Praktikatzen dugu eskalada artifiziala Ereñoko kanteran. Eman digun denbora ere bai praktikatzeko berikalan instalazio maniobra ez berdinak.

ADES vs. GAES


2011-IV-30: Idoia, Ritxar, Igor, Antua, Gotzon, Oskar, Petrus, Unai, Oier (Maite, Simone eta bere igeltsua kanpuan geratu diraz).

Lezaten, aurreko eguneko urpekaldixa jarraitzera batetik; eta bestetik, bertan gaiñian eskalatzera goiko paso baten billa. Beraz, GAES-eko urpekarixak ADES ekipo lokalan kontra, zeiñek lehenago pasau Illuntzarko “Grande Galerie”-ra. ¡Desafiuekin gustorago esploratzen dalako.

Talde bittan banatu gara: Antua eta Ritxar urpekua egitteko, eta Oskar, Igor eta Oier eskaladiana. Bueno, egixa esan, hirugarrengo talde bat be egon da, hondarrian apoyoko egitura logistiko-gastronomikua osatzen.

Beheko pisokuak 17 metro bakarrik aurreratu dira, baiña ez oztoporik topau dabelako, ezpada be eze, hari-gidarixan nahaste bat konpontzen denpora nahikua pasau bihar izan dirazelako, haize nahikua gastauta eta ura zikinduta... eta nahiz eta jarraipena bistan izan, gure ugaratxuak ez diraz ez, zoruak (¡biba zuek!) eta bueltia egin dabe. Bide batez, aurreko eguneko estimaziño euforikua zuzendu dabe: 100 metro barik, 87 dira irabazi dirazenak (gaurkua barne).

20 bat metro gorago (literalki; guk botatako harritxuak gaiñe-gaiñera jausten jaken) Oskar, Igor eta ni egon gara (Petrusek izena ipiñitta detsa onezkero “La vía del Caprichito”, Oskarren burutaziño zorua baiño ez dala egotzitta). Oskarrek berak egin dau gora, Igor aseguratzen lehelengo, eta hipotermia zorixan zeguala (aurretik uretara jausitta zeguan) neuk hartu detsat txandia. Ibillaldi bigurri baten ostian (ia zeiñek desinstalatzen daben hori, gero), galerixa-moroko batera allegau ei da, hare sedimentoduna, eta jarraitzeko bide posible bat baiño gehixagokin (nahiz eta bere norabidiak ez dau esperantzarako aukera asko emoten).

Edozelan be, hor dagoz aukera bixak, zabalik ondiok. ¡Eta gu, bertara bueltatzeko gogoz!

2011/04/29

galeria fosil barrixak Bolunzulon



Petrus, Simone, Martin, Iñaki

Bolunzulora jun gara Martin ta neu, Gotzonek esandako leihoak begiratzera.
Beranduago heldu dira Petrus ta Simone, baina ez dira luzaro egon koban, Simonek istripu txiki bat euki ta kanpora urten biar izan dabelako.

Martin ta neuk aurrera egin dogu, ta errekaren albo batera ateratzen ziren tubo batetik gora egin dogu (ez da izan Gotzonek esandakoa, nahiko arinago baizik).
hasieran ezer ez zegoela ematen zuen arren, gora jarraitu dogu, ta Galeria berriak, formazioz betetako gela handiak eta hainbat maila desberdinetan banatutako bideak ikusi doguz.
Guztia ikusteko denborarik ez genuela ikusita, atzera egitea erabaki dogu, baina lan polita aurkitu dogu beste egun baterako.

2011/04/26

Lezate, prest

Aste Santuko oporretako azken eguna aprobetxatxen dugu Lezatera joateko pauso batzuk ekipatzera, ze egun honeetan pisu asko mugitzen gaude ta oso arriskutsuak dira. Kobako, lau puntu zihurtatzen duguz. Zihur datorren larunbatan berriro joango gara sifoia exploratzera.

2011/04/24

Argatxako eskola

Gaur, igandeko eguna denbora txarra irten duenez aprobetxatu dugu Argatxako sarrera prestatzeko "teknika bertikala ikasteko". Pozik gelditu gara egindako lanagaz. Hemendik aurrera beste leku eder bat daukagu ikasteko eta praktikatzeko, euria denean.




Sierra Sálvada

Sierra Salvadara joan giñen azto larunbata 23an, eguna pasatzera GEA-ko lagunekin. Talde bat SI-44 lehenengo galeriak joan ziren ikustera. Beste batzuk aprobetxatu genuan teknika bertikalak ikasteko, eta besteok GEA´ko taldeekin desobstruziozko praktikak egitera joan giñen leize batera, ahal dagoena lotuta SI-44gaz. Egun zoragarria amaitu zana merendola on batekin GEA-ko txaletean.







2011/04/22

Lezaten berriro

Gaur berriro Lezatera joan gara. Egun honetan sifoian 100 m. buzeatu dugu ta oraindik segitzen du... Buzeadorak usten dute irteera daukala. Datorren astean berriro bueltatuko gara.


2011/04/21

Cave Diving in Lezate





Atzo Lezatera joan giñan azken sifoia exploratzera. Antua ta Ritxar, espeleobuzeadoreak oso gustora gelditu dira. Sifoi handia, ura oso garbi eta asmoak positiboak dira. Lezate orain eta 30 urte paseta explorazioa segitzen du.

Easter holiday has begun and after a good while away from Lezate due to ongoing exploration of other caves, we have now decided to have another go at it by trying to find an underwater passage.
Today was mainly dedicated to carrying all the diving equipment necessary for the next few days, and having a first look at the siphon.
Early reports from another diver in the Bermeo area had already suggested that the water could be clear, and this was later confirmed by Antua upon entering the siphon, saying it had very good visibility. Other attempts had been made in this siphon before but the dives abandoned due to bad visibility.
In the next couple of days, depending on weather and water conditions, Antua and Ritxar should be diving again.


To wash off the sweat of carrying 10 loaded tackle sacks into the cave, some decided to make their way back through the river. Quite a beautiful stretch, punctuated with small cascades, if somewhat wet and cold. Small people should expect an almost neck deep and literally breathtaking experience.


A side note here with a thumbs up for the carbide light that has kept us warm inside the cave while we were all soaking wet waiting for our cave-diving mates.

2011/04/18

Lezandipian eta Jornosen

Larunbatan exploratzera joan zan talde bat Lezandipera beste inkognita bat amaitzen dena segitu gabe. Beste taldea, Lezandipeko ingurutik prospektatzen joan ziren ezer ere ez aurkitu gabe. Larunbateko huts-egina ikusita, igandean Jornos leizera joan giñen eguna pasatzera. Pasamanosa pasatu eta 100 metrotara bajati giñan. Argazkiak atera gendun eta inportanteena, oso ondo pasatu genuen, bai leize barruan eta bai kanpoan, eguraldia ere oso gustokoa zen.




2011/04/13

Josu Estiezko gelan

Josu Granjarekin berriz Goikoetxera. Gaur argazkiak ateratzea tokatu jaku "Estiezko Kristalen" gela. Berriz, Josuk eman digu aholku on bat lurpeetako argazki buruz.



2011/04/11

Prospekziñuan eta artxibuan


Argazkiak.org | 110409 orrazketia © cc-by-sa: ades

2011-IV-10: Oier

Atzo, prospekziñuan Ispasterren. Izan be, Lekeitio-Gernika bidian hiru lekutan gitxienez matarrasak egin dittuez:

1. Hirukurutzetako kruzian, kamiñuan behekaldian.

2. Hortik kilometro batera-edo, kamiñuan goiko aldian.

2. 44,5 kilometruan kamiñuan behera, Ulla inguruan.

Ni lehelengora juan naiz. Lau puntu hónen arteko gunia nahikua ondo begiratu dot, eta ez dago ezer (ED50 koordenadak):

o 080 (matarrasian esk gorengo aldia, errepidetik behera begiratuta) 538116 4800513 e:7

o 081 (matarrasian ezk gorengo aldia) 538347 4800686 e:8

o 082 (ezk beherengo aldia) 538328 4800632 e:8

o 083 (esk beherengo aldia) 538227 4800520 e:8

Beste erreferentzia bi:

o 079 (suhiltzaillien pista hasieria) 538198 4800726 e:7

o 084 (behetik gorako pistiak kamiñuakin bat egitten daben lekua) 537908 4800314 e:?

Pare bat ordu honetan pasau eta gero, ordubeteko pasiua egin dot uvalan hondora, erdiko lautadatik zihar Kanpanireko pareteraiñok, eta gero, SE aldetik igota, kamiñora urtenda Basobarri inguruan. Ez naiz arakatzera sartu, baiña leku interesgarrixa diruri: basua garbi xamarra, 3 bat metroko monolitoz osatutako lapiaz itxurako sail interesgarri batekin... Halan be, hori baiño lehen beste matarrasa-guniak begiratzia hobe, sasi barrixa urtetzen hasitta dago-eta.


Argazkiak.org | Udabarriko sasixa © cc-by-sa: ades

Gaur domekia, Gurutze Gorriko lokalian egon naiz artxibuan inbentarixuakin. Liburu danak apuntau dittudaz, eta aldizkari asko bebai (baiña danak ez). Ohar batzu:

o Hartu dittudaz nere linternia, Karaitza 18 bat neretako eta beste hiru Lekeitio-Ondarru-Markiñako liburutegixetara eruateko, eta Karaitza 10 bat neretako.

o Hau hartu dot etxian kontsultatzeko: Kobie aldizkarixan 1, 3, 4, 5, 6, 7 eta 9 zenbakixak; “25 años del GEA” liburua; eta “Espeleologia en el País Vasco” (separata de la Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco).

2011/04/10

Praktikak

Atzo, zapatua 9an, teknika bertikalak praktikatu genuen Arketasen. Egun oso osokoa ta ondo pasatu geunden, aprobetxatxen ikastea ta dibertsioa.



Hitzaldi Gernika

Gernikako Bake Leku eta Kultur Etxe alkarteak antolatuta, aurkeztu genuen "Urdaibaiko Leize eta kobeen Katalogoa" gernikako ezaguneei. Ehun pertsonen aurrean, aktoa ordu bat eta erdikoa zen, audiobisualak proiektatu ta gero eztabaida. Gero gonbidatu geunden afari batera 43 pertsonekin. Eskerrik asko danori.

2011/04/03

Goikoetxen berriro



Gaur Karlos Prieto-ri laguntzen diogu mostra batzuk hartzen koban bizi diren. Beti da experientzi positiboa honetako pertsona jakintsuarekin parte hartzea exploraketan. Josu Granja berriro ustegabe egiten gaitu bere argazkieekin.



2011/04/02

Iñubija I koban aspaldiko partez

2011-IV-2: Petrus, Gotzon, Idoia, Bikain, Mariano, Simone, Antua, Ritxar, Raul, Maria, Edurne, Oier. Jente kopurua aprobetxatziarren, Iñubijara goiaz Sevillako eskaladak behingoz egittera. Behiñ hantxe, jentia hiru taldetan banatuta laga dogu (eskalada bi eta argazkixak egitteko), eta Idoia, Mariano eta ni kanpora juan gara. 18.30etarako kanpuan genguazen, baiña pentsatzekua da bestiak gaberarte luzatuko dirazela. Kontauko dabe zeozer kanpora urtendakuan.

Beno... Eskalada bat tetxua ikutzen denean amaitzen da, ezin denean segi. Beste eskalada prestatuta isten da; oraindik posibilitate bat gelditzen da igotzea kolada batetik. Be bai, gelditzen da ikusteko potzu bat 35m.koa, aire korrontea pasatzen dena.


Berriro etorriko gara!