2013/01/27
2013/01/26
Lamiñen errekaren bidearen misterioa
Part: Unai, Iñaki, Bikain, Oier, Gotzon, Petrus eta Idoia Doktore eta Doktorak.
Gutxi geratzen zaigu misterioa argitzeko.....PUTETXEKRATZIA.....
Gutxi geratzen zaigu misterioa argitzeko.....PUTETXEKRATZIA.....
Leizan gorantza hasi dira Bikain eta Iñaki. Gotzon oraindik zintzilik dago, eta ez leku oso erosoan. Eta orduan beste Bentana bat ikusi du. Eta soka bertan utzi dugu! Berezixeko Leizera (la de Garay) ote doa?
Gorantza gindoazela, lur siku euria. Gotzon leizan gora gure buru gainetik hasi da, txanda-paso eginda. Nola egin duen ez dugu ikusi, hegan egiten daki agian?
Mereludi azpian errekak zoratuta daude. Penurijo Forever!
Mereludi azpian errekak zoratuta daude. Penurijo Forever!
Cast: Hemos vuelto a la sima de Kurubijo AKA penurijo a realizar un experimento. Hemos ido a la sima a acabar la escalada que inició Gotzon el año pasado, y mirar todo lo que pudieramos. El alto nivel del río, por culpa de las precipitaciones de los últimos días, ha impedido avanzar nada mas que unos pocos metros río arriba, y la escalada, parece haber puesto esperanzas en encontrar niveles fosiles relacionadas con Atxurra, pero por ahora son esperanzas. Lo que si parece estar quedando cada vez mas claro, es que en Mereludi se diferencian dos grandes sistemas independientes entre sí:
Por un lado Lamiñas, y por el otro, Atxurra.
2013/01/19
Shanghai Pasu - Mugiko Zuluk segitzen dau!
Part: Idoia, Leire, Gotzon, Oier, Unai, Antua, Ritxar
Azkenengo Gotzonek eta Josuk egin zuten Mugiko Zulurako sarreran argi geratu zan fraktura eder hori behera eta behera zihoala. 30 metro putzu eder jeitsi eta gero, leku baten "estutu" egiten omen zan. Han joan gara Magoak Varita Magikoarekin hori konpontzera. Ederra sorpresa hartu dugu, konturatu garenean ez zegoela desobstruitu beharrik, eta nahiko erraz pasa garela danok!
Shanghai Pasu.
Eguraldi txarra gure gainean, lur azpiko erreka guztiak kargan, baina han joan gara Ondarruko Gozikara, Orubixeko lur azpiko erreka ezkutuaren bila. Alozako Zuluk ez digu erraz sartzen uzten, baina Mugiko Zulutik ahaleginduko gara aber mendia uzten dan.
Ciclogénesis Explosiva emanda dago, eta Gorozikako bidean baserritarrak lurra eta bedarra kentzen daude. Bertara auzora heldu aurretik, bide bazter baten laga ditugu kotxeak. Hasi da Unai Ondarruko eta Berritxuko espeleo-historia eta geologiari buruz berbetan. Hasi da Antua baso eta belar artean "zulu"ak bilatzen. Hasi dira beste batzuk "tipin" gora eta "tipin" behera.
Eta gero danok zulun behera!
Hasierako kabezerako putzuari "trukoa" hartu behar zaio, eta kontuz ibili behar da harririk bota gabe behera. Unai (zein bestelan ba?) estreinatu da horretan, emozioaren emozioz barrura bala bat bezala sartu denean.
Baine putzu guzi tantaka eta tantaka da. Erreka txikixak edonun. Tantakako Zulu.
Arrakala ederrak, ezkerretara eta eskuinetara, "explorame" esaten dau.
Shanghai Pasu pasa eta gero, beste 10 bat metro putzu! Behean, hormak fosilez beteta daude. Ezagutzen ditugun Rudistez (txirla itxurakoak) aparte, ostra itxurakoak, eta Ermitaño itxurako maskorrak ere badaude. Fosil kursillo bat egiteko sobran ere badago. Hurrengoan, agertzen diren krustazeo mota guztiak apuntatu beharko ditugu.
Beste 5 bat metro putzu, buru gainean Katarata Bete Ur-ekin. Behean, hurrengo putzurako pasoa meandro estu bat da. Posiblea magiarekin, baina buru gainetik dutxarekin, ez da plana. Mendi barrua urez saturatuta dago. Zeberiotarra, azkenengo putzuaren kabezeran zintzilik, behean dauden Gotzon, Ritxar eta Antua-ren Meandro-Komeriei bista kendu gabe dabil. Moralez ere goian dabil, petateak beste batzuk ekarri dituzte eta...
Gora!
Bidean topoa egin da. Garrantzitsua, gehienbat jakiteko arrakala Alozako Zulu-ra doan, eta beste norantzan basoko OndiokanTopaBarikoZuloOstixa-ra doan jakiteko.
Putzu kabezeran Perretxiko bat ere topatu dugu.
Gero Orubixe baserriaren iturrira joan gara, uraren kaudala ikustera. Benetan KARGAN dago, sekulako uxolak urteten dau. Iturriko drenajeak nahiko ez du ematen mendi guztia urez husteko.
Berritxura joan gara gero, eta Urepel Tabernan (surgentzia horri ere helduko diogu) bakoitzak Barra Bete Bokadilo jan dogu.
Hurrengoan ahal bada sikua dagoenean sartzen ahaleginduko gara.
Aupa Ondarru.
*************
130119: Leire, Idoia, Unai, Gotzon, Antua, Ritxar, Oier.
M-25era, probisionalki Mugiko Zulu izentau doguna (mendixari Mugi
esaten detselako), harik eta parajiak izen zihetzagua dakan jakin arte.
Banekan gogua Gorozikako ustebako karst barri hau ezagutzeko.
Ondarru eta Berritxun artian banatuta dago, gaurko lezia bigarren udalerrixan.
Lezia harrigarrixa begittandu jata, arrazoi askongaittik: hain
bertikala; hain aktibua (gaur dutxa saio luzia izan dogu, leku baten baiño
gehixagotan; hain pareta latzak –buzua eta burixa zulatu dittudaz-; hainbeste
fosil (hiru-lau klase molusko bai bereiztu doguz)...
Ekipuan espatulak eruan badoguz be, ez doguz erabilli: esploraziño
puntia ikuskatzera sartu eta bigarren minutuan, makurtu, eta Josuri iges egindako
katazulua ikusi dot, errekara zuzenian sartzen zana; “Shangaiko paso” honetatik
pasau gara danok, Ritxarrek instalau eta gero. Hortik behera, beste 20 bat
metro egin doguz, eta... beste horrenbesteko potzu baten kabezeran geratu gara
gehixenak; Ritxar, Gotzon eta Antua, baiña, jaitsi dira eta –hor bai-
desobstruidu biharreko meandro baten atarixan geratu dira, konplikaziño
haundirik ez ei zekana, baiña ur gitxiagoko egun baten saiatzekua.
Argazki lan majua dakan lezia da M-25, horretarako bakarrik
etortzia mereziko dau. Dana dala Gotzonek ale batzu hartu dittu.
Ikusketa bioespeleologikuan be ibilli naiz, potiak prest; baiña ez
dot interesekorik ikusi (Elona quimperiana, Meta bourneti, Tegenaria
inermis...). Hori bai, urtetzeruzkuan sorpresia: perretxiko OSO POZOITSUA
identifikau dogu lezian sarreran bertan, lehelengo repisan; sokian bertikalak
gaiñe-gaiñian hartzen dau, beraz, kontuz ibilli zaittie hurrenguan jaistian, ez
zapaltzeko edo mobitzeko. Gaur egunian protesis onak egitten dittuez, baiña
hobe norbere hanka naturala mantentzia...
2013/01/16
M-9 kargan
MG-009 kobia kargan from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.
2012-I-15: Oier.
Atzo ta gaurko euritzetan, ezin izan detsat eutsi gure ubegitxuei begiradia botatzia.
Trakamall parera juan naiz lehelengo. Kotxetik bajatu barik be, urjauzi haundixa ederto ikusten zan gure “trop plein” faboritotik urtetzen. Nere meandro estu maitagarri hori ¿zelan egongo da? Urez goraiñok igual. Brrrr....
Gero, Atxurratik behera M-9rutz egin dot. Kamiño nagusittik be ura darixola ikusten zan han, urriñian. Bertaraiñok juan eta 15-20 litro segunduko kalkulau dot ojimetruan. Ez, ezingo gara hamen sartu euri arriskuko egualdixakin.
¿SurKa sarerako balekuak izango ete diraz ubegixok? Ez dakitt.
2013/01/13
Ispasteren inguruan lanean
Aurkitu dugu leize bi eta koba bat iIspasterren inguruan. Leizeak, hamar eta hamahiru metrokoak eta koba hogei metrokoa.
Iruditzen dau gutxi dela, baina lan hona izan da.
2013/01/05
Oinizen, eskaladia hasten
2012-I-5: Antua, Petrus, Oskar, Gotzon (prospektatzen) Ritxar, Bikain, Idoia, Oier (barruko ekipua).
Elbarrixen taldia kanpotik zihar ibilli da; gero esan dabenez, emaitza gitxikin (tartian ADES-ek in illo tempore I-1 siglez markautako leza bat).
Barruko taldekuon helburuak apalak ziran: Gotzonek lagatako leihatillia begiratu, 1º tranpa gaiñeko eskaladiakin hasi, eta koko asuntua.
Lehelengo, Ritxar konbalezientiak leihatillarako bidia pertsonendako moduan instalau dau (aurretik Gotzonendako moduan zeguan). Laurok gora, espatula kolpe bakarrakin zabaldu dogu pasua, estalaktita zurixen kortiñia hondatu barik hori bai (argazki baterako leku ona). Halan be, leihatillia pasauta 4-5 metrotako jarraipena baiño ez dau topau Ritxarrek, harik eta koladiak berak bidia arrakala estu eta inpenetrable bihurtu arte. Egixa esanda, gaur kanpuan be ez zeguan haizerik eta instalauta laga dogu, haizia dagoneko portaeria ikusi ahal izateko.
1º koko-tranpan emaitza pozgarrixa topau dot: lithobius tipoko bat, eta Trichoniscoides itxurako bi, zuri-zurixak, pare bat milimetrotakuak. Bixar egun argiz argazkittan hartzen saiatuko naiz, baiña bildur naiz ez ete jatazen galduko. Tranpia erretirau dot.
Bertan lekuan, eskaladiari ekin detsa Ritxarrek, Bikain aseguratzen ikasteko aprobetxauta. Ordu erdi bat egon gara bertan, eta montixak amaittu diranerako pareta erdira allegau dala kalkulatzen dogu; goraiñok beste horrenbeste geratzen da, barrena.
Espelta eta txorixozko paleo-barrita energetikuak janda, eskaladia amaittu baiño lehen kanporutz egin dot, 2º tranpia instalatzeko leku egokixan billa. Sarrerako potzu osteko meandruan ipiñi dot, bertikaletik hamabost bat metrora, plastikuakin señalizauta. Aurreragokuan lez, lurrian rasiautako potia da: oinguan alkohola antikonjelantiakin doia, gitxiago lurruntzeko. Tranpia ipintzen neguala koko batek iges egin desta (Quaestus, uste dot) baiña Cryptazeca tipoko marraskillo zurixa hartu dot, bizirik. Baitta “gauza” baltz biribil bat, milimetro batekua; ezin izan dot bereiztu izakixa ala harrixa zan, eta potian sartu dot.
Bestiak ez dira oso pozik geratu emaitziakin, baiña nik behintzat eguna bete dot: ¡desobstrukziño maniobra tekniko ona eta ehiza hobia!
Bestiak ez dira oso pozik geratu emaitziakin, baiña nik behintzat eguna bete dot: ¡desobstrukziño maniobra tekniko ona eta ehiza hobia!
2013/01/04
Urte berri on!! Mugiko zulu
Esan eta egin. Hasiera batean arraka, gero akaso kaltzetin bat. Baina Mugi basoko arrakalak zer gehiago esan bazuen. Orain aste bat Unai eta Josuk Mugiko kobazuloaren berria eman zuten blog-ean. Gaurkoan, ADES berriro bueltatu da ikustera kaltzetin hori non bukatzen zen.
J.: 3 soka? Joe, optimizta etorri zaz.
G.: Bueno behar badira hor daz.
Ba bai, behar izan dira, eta ekarritako 7 monti ere. Topoan ikusten den bezala, 3 metroko sarrera putzua, bentana bat pasa eta 5-7 metro inguruko ranpa bat. Benetan kolada oso inklinatu bat. Eta ertz-ertzean 15metro sakon eta 6 bat metro zabalerako arrakala bat.
Halako batean, fondoraino heldu garenean. Arrakalaren punta bakoitzea, bazegoen zer ikusi, baina bereziki alderdi batean, beste 10metrotako putzua berriro. Eta hemen berriro ere, arrakala inpenetrable bat hasten zen. Baina bestaldean ur-zarata garbia!!! Alozako errekastoa ote? Ez dakigu baina bueltatu beharra dago zabaltzera.
Harri batzuk ere bota ditugu arrakalan behera, eta Gotzonen esanetan beste 20 metro inguru erortzen da harria.
1.- Gaurko kobak jarraitzen du eta berriro bueltatu behar gara. Anillak instalatuta utzi dugu, baina soka kendu egin dugu.
2.- Azkenean Gorozikak zer esan emango du martxa honetan.
3.- Mereludiko karstaren itxura antzekoa duen kareharria. Alperdo ere gogora arazten du zenbait lekutan karst-ak. Arrakala asko edonon. Oso higatutako kobazuloa. Eta sedimentu gutxikoa.
4.- Josu-ren ekarpen pertsonala: ekipatzen ez duenak ez daki benetan zer irabazten duen… bakarrik ekipatzen hasten denean konturatzen da.
5.- Unai, zorionak. Emandako peñazu eta gero, lortuzu.
ADES taldeak badu zer gehiago esploratu. Gorozikako baserritarraren arabera, inguruan beste arrakalaren bat ere badago.
Horrelakoa izan behar bada urtea, benetan arrakastatsua izango da.
Urte berri on!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)