Argazkiak.org | Osolo 1º buceo © cc-by-sa: ades
140105: Laurent, Eusebio, Mikel eta bere aitta (Osolo basarriko familiakuak), Niko, Tomax, Oier.
11.00etan geratu gara Kai tabernan
Laurent eta bixok. Bertara agertu jaku Eusebio informatzaille fiña be. Osolora
juan gara zuzenian, sifoian ikustaldi bat egittera; esan bihar da ez genkala
esperantza askorik, galerixian formiangaittik. Haitzuluan sarreran genguazela,
han agertu jakuz Osolo basarriko aitta-semiak; aitta gaztetan sifoiraiñok
sartutakua da, eta semia sekulan bez; barruraiñok lagundu gaittue, Eusebiokin
batera, eta han ibilli dira Laurenten materixala karriatzen (eskerrak: nik
nahikua bihar nekan Niko eta Tomax jagoten...). Aittan esanetan, lehen
galerixia altuagua zan, ezagun da oin sedimento gehixago dagozela; gaiñera,
euri sasoietan nahikua korrientia ei da goiko sarrera honetatik urak urtetzia.
Harixa ipiñi eta han sartu da
Laurent. Hasierako inpresiñua txarra izan da: sifoiak sonda haundirik ez
(gerriraiñok-edo), eta jarraibide bakarra, estua eta txikixa. Handik pasatzeko
aletak erantsi bihar izan dittu, eta halako baten... desagertu. Ordu erdi
bat-edo pasau dogu, argittasunen bat somatzen genduala baiña gehixenetan sifoia
illuna; luze xamar eritxitta, puspilluak eta hantxe agertu jaku barriro
Laurent. Hauxe izan da bere kontakizuna: sifoia bera 40 bat zentimetrotakua
dala, edozeiñek errez pasatzekua (hobe botilla txiki batekin, badaezpada) eta
gero segiduan galeria aereuan sartu dala; erreka aktibo batekin, eta sifoi
aurreko tramuan dimentsiño hirukotxekua (10 m altu, 8 m zabal beraz).
Progresiño erreza egin dau zati baten, eta seguridadiangaittik atzera egin
dabela.
Ahozabalik geratu gara emaitziakin.
Ez genduan iñundik iñora halakorik espero (Osolotarrak, gitxiago). Oin
pendiente geratzen da ikustaldi hobia egittia lagun batzun artian, gero topo eta
bestelako biharrak preparau ahal izateko.
Toponimia: Nahiz eta jatorriz
seguraski “Olasolo” dan, Mikelen aittari galdetuta, basarrixan eskritturetan be
“Osolo” formia agertzen da antxiñatik. Beraz, “Osolo” formia lehenetsi bihar
dogula dirudi. Bestalde, haitzuluari berari “Osoloko kobaue” esaten detsela
diño; “urbegixa” ez behintzat.
Etnografia: ez dabe sekulan kobiari
buruzko kondairarik entzun; halan be ondiok aittitta bizi jake, eta galdetuko
detse.
(...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario