Gaur Juniran armosau ostian, ze plan egin erabakitzen ibili gara: Gotzon, Martín eta hirurok legalak izan gara Iñaki Bonberorekin eta ez gara Unairen lezara joan ;-)
Omara bajatu gara, Goikolea ingurura ta hasiera batean Laurenteri lagundu dotzagu materiala porteaten, Bolunako ubegixa exploratzeko... zoritxarrez, ura oso nahasia zegoen eta ezin izan du buzeatu. Idoia be handik bueltaka ibili da bitartean.
Horren ostean Eurtenerrotara joan gara, kobazulo txikia baina oso polita. Gotzonek lehenengo topografia egin eban koba honetan, metro barik ez ezebe, baina erreka batera heltzean bertan utzi zuten explorazioa.
Hala ere, sarrerako ikurrak (siglek) zioen bezala, kobazuloa ez zegoen guztiz exploratuta, eta Martín aurretik joanda, errekan gora egitea lortu dugu, meandroaren goiko aldetik. Tamalez ikusi dugu ez garela lehenak izan hemendik ibiltzen... lehenik GUM eta ostean GEVen siglak ikusi ditugu hormetan karburoz eginak, baina tira, Gotzon konformatu egin da beraiek ibili ez ziran jarraipena topatu dogulako.
Gero topoan ikusi dogu zuzenean goazela Boluneta eta Zazpilezetara. Jarraituko du? haizeak hori dio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario