2014/05/31

Karamelo Sektorea - Argin-era Berriro!


Argazkiak.org | Argin Urzuloa, Karamelo sektoria © cc-by-sa: ades

Part: Unai, Josu, Oier

Aste guztian zehar Karamelo bat den putzu bat han utzi dugula eta abar tabarra ematen ibili eta gero, azkenean ezin agoantaturik berriro Ritxar eta Unaiek egindako eskaladaren goian zeuden tuboetara joan gara, han zegoen putzu "karamelo" bat bajatzera.

ADESen tradizio bihurtzen ari den ohitura oso arraigatu bati jarraituz, urzulo edo sumidero baten sartu gara kanpoan kristoren euri zaparrada botatzen zegoen bitartean. Josuk barre egiten zuen Unaiek "uraren igoeren beldurrak" ateratzen zituen bitartean. Galarregik Gizonnak egiten ditu. Galarregi hace hombres. Edo "hombrecitos"...

Argin-erako basoko bideak koba barruak baino ur eta lokatz gehiago zeukan. Argin-eko 50eko putzuaren baseko gelak tantaka zeuden, buzo guztia kalatzen duten tanta lodi horiekin, hauek kolkora eta betaurrekoetara erortzen ziren bitartean, al mas puro estilo MugiZulu. Baina bueno, badirudi ez dugula ikasten...

Unaiek esan zuen 15 metroko putzu haundi ederra, 9 metroko meandroaren desfonde bat da, eta behean itxi egiten da estuaren estuz. Ezker eta eskuin arrakala bertikalak metro erdikoak, "paso de hombres"-ak. Agur gure Karameloa!

"Karamelo Sektorea", ordea, sikua da, eta estalaktitak ere baditu (3-4 eee, pasatu gabe!). Baina nahikoa da hori uretan arrastratzen ibili diren speleo koitxadu batzuentzako. Orain putzuaren gainean dagoen eskalada bat geratzen da egiteko. Ebidentea, ez oso zaila, eta zabala. Batzuk diote hori kanpora doala, Unaiek ordea ez du hori sinistu nahi...

Topoa egin dugu, han ikusiko da.

Uyuyuyu-ak busti behar ditugun pasuak, 4 cm ur gehiago zeukan. Kantuan ibili gara koba guztian zehar, baina Irrintziak ere bota ditugu pasu hortan.

Eskaladako sokaren "roce"a konponduta geratu da. Orain berriro eskalatzea falta da, edo nahi duenak errekan gora magia egitea.

Gu hemen genbiltzan bitartean Iñaki eta Martin Galarregira joan dira ur abituallamientua egitera. Horiek ere entrenatu nahi dute euren kontura, eta bere barren marroietatik irtetzen dutenerako "Casi medio hombres"tik "Hombrecitos" izatera pasako dira...

Argazkiak.org | Argin Urzuloa © cc-by-sa: ades

2014/05/25

Errekan behera nahiago dugu - Argineko Urzuloan Eskalatzen!

Part: Ritxar, Unai

Errekan behera doan (edo uste dugu behintzat) meandroaren goiko aldean gaude. Gotzonen Disto Topo disparoak konfirmatu zuen bezala, eskalada norabide onean dago.

Han goian, eskalada amaituta; Ritxar katxarro, arnes, soka, estribo eta abarren artean dabil dena organizatzen. Unai, galeria zati berrian aurrera, erdi-oposizioan dago inestableak ematen duten bloke batzuen gainean. Hanka artean behean, putzua, meandroaren desfondea. Han utzi dugu karameloa bajatzeko. Eta airea dago. Eta goitik beste tubo bat etortzen da airearekin. Superfizieko aporte bat? Beste bypass bat?

Eskalada honen aurkikuntzak badu pare bat asteburuko istoria. Antua, Josu, Ritxar eta Unai Argineko zati hau esploratzen zeudenean, Antua eta Josu beheko gateretatik bustitzen ibili ziren. Unai, ur-temarekin akojonatu egin zen, eta Ritxarrek bustitzeko gogo gutxi zuen. Horrela, pentsatu genuen: "eta hor goian sabaian gora joanda bypassen bat ez da egongo ezta?"

Gero konfirmatu zen gatera errekan gora zihoala. Eta gero konfirmatu zuen Gotzonek eskalada errekan behera zihoala. Eta kantuak esaten duen bezala, "errekan gooora, errekan beheeeera, errekan goora pertzona, ai ai ai ai! Hau dek, hau dek umoria,..."

Hori bai, goiko aldea garbiago eta sikuago dago. Asko eskertzen da! Eta 3-4 estalaktita dauzka. Baina lasai, efekto optiko bat da, berriro jeitsiko bait gara beheko pisura, eta berriro hasiko dira penuriak...

Momentu berdinean, Los Hombres de Barrelson Galarregiko barrenak esploratzen daude erdi hilda. Ez gaude gu, hemen Argin-en, kexatzeko moduan...

Castellano:
https://docs.google.com/document/d/1vJLp7AkqnZ2O3SXXRYaSFWLuhAx7Yw3wIEkozDljUKE/edit?usp=sharing

La Gran Galerei






Part. Gotzon, Antua eta Josu

Haize asko dago, bost minututan dardarka hasteko bezelakoa. Erdi bustita gaude, lokatz eta norbere izerdiarekin. Gotzon dagoeneko 5.garren magia kolpea sartzekotan da. "Ea behingoz zabaltzen den..." 5m-tara gaude Antua eta ni. 2x4x2-ko gelatxo batean. Giroa lehorra da. Dagoeneko badaramagu 2 ordu inguru, eta ura eta janaria fondoko gela handian utzi ditugu.

Bigarren eztuasuna gaude zabaltzen, eta hau izango da azkena, bigarren bateria ere behera egiten hasi da eta. Magia egin, eta zabaldu da eztuasuna. "2m y se estrecha 1.5m y luego parece que se abre...". Gotzon irten eta Josu sartzen da. Gutxienez bi eguneko lana dago aurretik ageri den fraktura hori zabaltzen.

Normalean, ez genuke indarrik galduko horrelako zulo batekin, baina haize honekin, eskularruak ere lehortzen hasi dira.

Gauzak batu ditugu, eta topoa egiten hasi gara puntako leku horretan. Nekea nabarmentzen hasi da, orduak aurrera doaz nonbait, eta ez gara gelditu. Bueltan, fondoko gela printzipalera heldu gara, eta soka igo eta "gela polita/oasis-ra" goaz. Hau da, Galarregiko leku politenetako bat. Hemen ere badago zer esploratu. Antuanek mailua hartu eta etzanda sartu da zulo batean. Eztuasun bat dago nonbait begiratzeke. Atzetik doa Josu. Bitartean Gotzon, toporako materiala ateratzen hasi da. Antua-k "No paso, pero Gotzon tu si", azkenean ni pasatu naiz. Zerbait aldatzen hasi da, ez dago lokatzik, dena da garbia, eta espeleo temaz beterik dago. Dena den, eztua da. Gotzon beste nonbaitetik goraka hasi da, eta ixil une luze baten ondoren... "La Gran Galleri!" dio Gotzonek.

2 minututan igo gara harri artetik Antua eta ni. Eztua da bai, baina ez dio axola, berba horiek entzunda! "La Gran Galerei" aurkitu berri dugu. Gela handia, estalaktitak, banderak, eszentrikak. Izkina guztiak miatu, topoa egin eta, putzu bat geratu da pendiente jeisteko. Soka eraman beharko da.

Buruan baina, pentsamendu bakarra dugu: "210m-tara gaude, eta irteera osoa geratzen da aurretik, Zona C barne".

Oasisera bueltatu, ura edan, fondoko gelara jeitsi, eta Gotzon hasi da igotzen lehenengo. Jarraian ni noa, eta Antua azken. Putzuen kabezerek estutu egin direla dirudite. Pendulu biak lokatzez beterik daude, baina goraka goaz. Zona C-ko eztuasunera heldu gara jada. Ze nekea. Eztuasun batean enpotratuta geratu naiz, eta nekeak logurea ematen dit. Garrasiak entzuten ditut. Gotzoni, aurrerago petatea ataskatuta geratu zaio, eta nekearekin amore eman du. Atzetik datorrenak askatuko diote. Azkenean berak askatu du.

Bi, hiru, lau, bost, sei, ez dakit zenbat eztuasun dauden baina amaigabea ematen du. Halako batean iturrira heldu naiz. Gotzon etzanda dago zerbait jaten. Ez dut hitz egiten, eta nik ezin dut hitzegin. Azkenean "no merece la pena..." esaten dut. "Como alguien se desfonde ahí, la hemos liado..." erantzuten du Gotzonek. Eta arrazoi du, ez da asko behar desfondatzeko leku horretan.

Antua ere heldu iturrira, jan, edan, eta jan eta edan berriro. Materiala garbitu eta goraka goaz. Erritmo on eta konstante batean hirurok kanpora irten gara. "Ze ordu izango ote da?" galdetu diot Gotzoni bi putzuren faltan. "4rak? 5ak?" dio.

Iluntzea da kanpoan. Mendian behera Unai dago nire zain. "9:30ak dira".

Gotzonek, "Galarregi nos está llevando al limite...", Antuanek, "Yo a la punta de hoy no vuelvo.", Josuk, "pero, sí volveremos a la Gran Galerei".

Konputu totalean, bi petate, rodillera bat, eta paparreko arnes bat apurtu dira. Gu ez garenean apurtu...



2014/05/18

Argin Urzuloko Kaosa

Part. Antua, Iñaki, Gotzon, Idoia, Mariano, Unai eta Josu.



"Hombre Mariano, me llena de orgullo y satisfacción verte..." esan zuen Josuk heldu bezain laster Argineko aparkalekura. Atzo helburu askorekin sartu ginen kobazuloan, batzuk fondoan dagoen esplorazioa jarraitzera, Unai, pendiente dagoen eskalada begiratzera, Idoia eta Gotzon, topoa egitera.

Baina laister konturatu ginen, Argineko barrenean dagoen laberinto kaotiko hura baina, gu geu kaotikoagoak izan ginela. Batzuk goiz alde egin behar eta beste batzuk urarengandik babesteko materiale falta dela eta, ez genuen lan oso fina egin. Sikieran, kobazuloaren topoa oso osorik egin genuen. Eta gaur goizean Gotzonek kobazuloaren topoa bidali digunean posta elektronikoz, galdera bat baino gehiagok izan dute erantzuna. Lehenik eta behin kobazuloaren jarraipenerako puntu klabea, Unaien ditxozozko eskalada da, errekan behera beintzat. Errekan gora aldiz, puntako gelan errekarekin berriro konektatzea lortu dugu berriro, baina magia toke bat beharko da, errekaren galerietara pasatzeko. Beste aukera bat, eskalada egitea puntako gelan, errekara goiko aldetik pasatzeko.

Edonola ere, badago zer egin Arginen, eta esplorazioa bizirik dirau.

Otoio "orrazten"





140517: Niko, Tomax, Oier.

Bixarko prospekziñora begira, Zatikara eta Gardatara (Ispaster) juan naiz umiekin ia informaziño gehixago  lortzen neban. Ez dot gauza haundirik argittu.

(...)




140518: Oier.

GEV-en kataloguari begira, Zatikan (Ispaster) kokatuta, lau sektoretan saiatu geinke:
·         NW: Astozuri, Pepeleza, Landarra (Otoio tontorretik hurre).
·         N: Lezartxu.
·         NE: Sorgin Gaztaña.
·         W: Aldasa.

Gaur Zatikatik urten eta NW norabidian zuzen Otoioko tontorreraiñok juan naiz, txaran zihar. Hara allegautakuan, 50 bat metro W desbideratu naiz, eta SE norabidian atzera jaitsi naiz, bide paralelua eginda, Zatikara allegau arte. Lapiaz haundi bat da dana, baiña ez dot zulo katalogablerik ikusi. Honekin, jakiña, ezin da esan ez dagonik: jakiña danez, nahikua da metro erdi hara edo hona mobitzia gauzak ikusteko edo ezkutuan gelditzeko...

Basuan zihar nindoiala, punto esanguratsu batzuen erreferentziak hartu dittudaz (datum WGS84):
·         (...)

Bestalde, susmua dakat ia GEV-717 (Landarra) ez ete dan gure IS-40 (Otoio Antena) izango. Deskripziñuangaittik, esango neuke GEV-ekuak ez zebela esplorau, eta Antonio Atxabalen (Zatika Nausi) lekukotasuna jasotzia baiño ez zebela egin 1963an, ez pistarik ez antenarik ez zeguan sasoian. Halan be, intuiziño hutsa da; tontor ingurua ondo prospektatzen dogunian argittuko dana.

Asko eskertu dot brujulia; izan be, ez da bardiña sasi artian noraezian ibiltzia, edo norabide klaruan juatia. Halan, 4 ordu pasau dittudaz practicamente geldittu barik.
 

Urratxara Quaestus ehizian




140511: Takomano (9 lagun), Satorrak (Arturo), Carlos Prieto, Jon Fernandez, Oier.

Zastegi ibarrera (Orozko), Urratxako haitzuluetan lagin biologikuak hartzera.

Gaurko urteera honen billakaeria kontatzeko modukua da. Oin dala hille batzu, arrazoi desbardiñengaittik Bilbon hiru belaunaldittako espeleologuak batu giñan: Nestor Goikoetxea (GEV), Carlos Prieto (Beti Goruntz) eta ni neu, Oier (ADES). Han ibilli giñan barriketan, eta bestiak beste Nestorrek dato bat emon zeskuan: bere aktibidade sasoian (1960 hamarkadan), Urratxako zuluetan Quaestus bat jaso zebela. Michel Cabidoche bioespeleologoak, ha ikusitta, espezie barri baten trazia hartu zetsala; eta ale gehixago eskatu zetsezela hori determinau ahal izateko. Baiña GEV-ekuak ez zebenez lagin gehixago hartzeko aukerarik izan, ikerketa lerro hau txintxilizk geratu zan; horregaittik komentau zeskuan Nestorrek, gutako bateren batek harixari tira egin nahi izan ezkero.

Ez bat, ez bi: Takomanoko Israelen ekimenez, espediziño politta montau da. Usabel auzotik gora, Austigarbin errefujixoraiñok allegau gara (eurak gabia bertan pasau dabe... ¡lau umekin!) eta handik gora Zastegiraiñok. Urratxa aldian, koba txiki bat arakatu dogu lehelengo (aztarnategiduna), eta gero bigarren bat (haundiña, laberintiko xamarra); bertan emon dogu denpora gehixena, eta espezie desbardiñetako ale asko harrapau badira be, gure objektibo nagusiñan (Quaestus) arrastorik be ez dogu ikusi.

Bigarren asalto bat adostu dogu: egun baten karnatadun tranpak ipiñitta, hurrenguan erretiratzeko. Kontuan hartuta:
·         Urteko sasoia: nere apuntien arabera, GEV-en espediziñuak 1964ko martzotik maiatzera egin ziran.
·         Nestorri galdetuta, lagiñak guk ikusittako koba haundixan hartu ziran (Urratxa I / Lapurzulo, seguraski), zehazki galeria fosil haundixenian, eta tranpetan gaztaizko karnatia erabillitta.

Bestalde, Carlosek komentau dabenez, interesantia izango litzake ADES-eko zonan multzo karstiko isolatuak zehaztia (boteprontuan 15 inguru kalkulau detsadaz, baiña hobeto begiratu bihar da), eta háretako bakotxian koba esanguratsu baten lagin bilketa sistematiko bera egittia (egun baten de visu, bestian tranpak jasota).

2014/05/16

URGITXIREN BILA

Part.: Petrus and Oskar

Laka topografiatzera eta alboan dagoen sumidero bat desostruirutzera joan gara. Biak Etxetxu baserri inguruan dagoz. Leku hau oso interesgarria da, dolina haundiak edonon eta sumideroak ere. Leku oso aktiboa dala dirudi, ta G-58 eta Urgitxi bitartean dagoela jakinda, ba orindik eta interes haundiagoa artzen du lekua.

Baina, beti bezala, oporiak Olentzerok bakarrik ekartzen ditu eta zeozer nahi dauena lan egin behar dau.

Bagenekien lana gogorra isango zala eta garagardo batzuk eraman ditugu, ain garrantzitzua den gorpuz hidratasinoa mantentzeko.

Askenean, Laka kobie 30 metro topografiatu ditugu aize duen leku istu baten utxiz. Sumideroan berriz, arri mordo bat kendu eta gero, ez da ezer garbi ikusten, baina beste aukera bat eman behar zaio.

2014/05/11

Frantsesen Lakua - El Lago de los Franceses (Argatxa-Olalde)

Part: Antua, Josu, Unai, Oskar, Laurent, Damian, Idoia, Iñaki, Martin, Ainara, Maite



Ostegunean, Laurent eta Damian lokalera agertu zirenean, asteroko Ades-eko batzarrera, biek aste honetan ibili duten sifoi-maratoiaren emaitzak dijeritzen oraindik amaitu gabe geunden. Lastarrikeko galeria eder berriek lidar-aren gainean ia ia Bolunzulo ikutzen zuten. G-52ko galeriak Urgitxirako bidean zuzen zuzen zihoazen. Asko Urgitxiko sistema erraldoian ametsetan zeunden. Batek edo bestek loa galduta zeukan, eta Antua Lastarrike-Bolunzuloko trabesian pentsatzen zegoen dagoeneko. Unaiek ostegunean aurkitu berri zuen Kobakoganeko leizatxoa hainbeste sifoi galeria ikusgarrien istorioren uretan disolbatu zen.

Baina 3km galeria berri ikusgarriren pastelaren guinda oraindik jartzeko zegoen. Argatxaren sifoia. Laurent eta Damian-ek Argatxaren sifoia bisitatu nahi zutela esan zutenean Galarregiko planak ahaztu eta Argatxara eraman genituen. Osiñaren sifoiari galeria berriak ateratzea lortu bazuten bi frantsesek, zergatik Argatxari ez? Zergatik ez amestu Urdaibaiko koba ederrenetako biren konexioarekin?


Damian-en azkenengo eguna zen. Arratsaldean Avignon-eraino bueltatu beharra zuen. 10 ordu kotxean!! Eta horregatik, Argatxan sartu genituen. "El Circo Ades" berriro funtzioan jarri zen. Denok dakizuen bezala, "la soledad del espeleólogo ante el silencio de la cueva en la penumbra al ritmo del goteo de las estalactitas" eta horrelako gauzak ez dira Ades-en kunplitzen. Saguzarren batek letargotik esnatu beharra bazeukan, dagoeneko kanpoan dago euliak harrapatzen. Ze eskandalo kristo dabiltzate honek? Pentsatuko zuen frantsesen batek.

Argatxako errekako galeriak ederrak dira benetan, baina ez ginen joan Argatxa kontenplatzera. Bi frantsesak sifoian sartu zirenean, Ades-eko partaideek 2 ordu espera zeukaten aurretik, eta "punto caliente" bat montatu beharra zegoen. Baina azkenean, Antuak kordinoarekin kriston nahaste-maraña montatu zuen, batzuk manta termikekin hormak montatu ordez bazirudien etxeko tendederoa montatu zutela, eta cinta americana-k "Ooo Latasa..." pegatu ordez despegatu egin zuen. Punto caliente-a ordez punto-frio bat montatu genuen.

"Como se entere Iñaki Latasa os sacan del espeleosocorro vasco" esan zuen batek, guri barrezka gelaren beste aldean.

Punto frio-arekin kontzentratuta genbiltzanean, bapatean Laurent eta Damian-ek sifoitik irten zuten. Zer pasatu da ba? Amaitu da? Notizia txarrak etortzeko ziren. Argatxako sifoia ur azpiko caos de bloques baten ixten zen metro batzuk aurrerago, eta pasurik ez zuten aurkitu. Argatxa bestaldeko galeria handien ametsak urak eraman zituen errekan behera.

Eta buelta egin genuen kanpora, triste, baina noski, ez isil isilik. Ederrak gara gu!

Norbaitek pentsatu zuen Damian isilik zegoela (normala baino gehiago) triste zegoelako. Baina ez, plan B batetan pentsatzen zegoen. Ades-eko eskandaloaren artean galerietan zehar bueltan, beste sifoi batetan pentsatzen zegoen iada. Eguna ondo amaitu beharra zegoen kosta ahala kosta. Berak ez zekiena zen, ordea, Ades-eri kristoren sorpresa emateko puntuan zegoela.

Kanpoan geundela, Olalde-ko ubegira zihoazela esan zigun Laurentek (halako martxan laster Ades-eko bigarren euskal-frantsesa izango denak). Hasieran pentsatu genuen brometan zebilela, baina frantsesek ez dute bromarik egiten sifoiekin. Eta Olaldera joan ginen.


Olaldeko Ubegiaren presa-lakuan

Frantsesak ubegi barruan zeuden bitartean bazkaldu egin genuen. Iñakiren amaren arroz-ensalada hildakoak pizteko modukoa zegoen! Eta bazkaloste moduan basoan jarri ginen hizketan, espera egiten berriro, baina oraingoan kanpoan. Ainara eta Maite ere hurbildu egin ziren lakura, ez zegoen etxean geratzeko moduko eguraldirik eta...


Damian eta Laurent Olalden sartzen

Gaur egun arte Olalderi buruz ezagutzen zena ez zen asko. Bertako presaren jabea zen baserritarrak bazekien lakua husten zuenean urtean behin edo, han koba bat agertzen zela. Alfonso Antxia sartuta zegoen buzeatzen hor, baina 150 metro buzeatu eta gero agertzen den burbujaraino helduta zegoen. Baina gure frantsesek burbuja pasatu zuten orduan, eta 15 metro sifoi eta gero inundatutako laku-galeria batera irten zuten azkenean, galeriara!!! Bingo!!!

Goian dauzkazue Damian-ek ateratako argazkiak. Zuek esango duzue...

Gotzonek, izena laister pentsatu zuen. Beti daude hor kanpoko Cantabria eta Larrako kobetan zehar la galeria Vasco - Occitana, la via de los Vascos, eta halakoak. Horregatik,  Frantsesen Lakua deituko zaio barruko laku eder honi. El lago de los Franceses.

Eta berriro Antua buzeoko ekipoa zergatik ez zuen jantzi eta beraiekin joan pentsatzen hasi zen buruari bueltaka. Eta Unai Gotzon-i topo-kmz-a eskatzen baino gehiago ia Exigitzen hasi zen, jada goitik menditik Kurubijo itxurako leiza - pintxazoren batetan pentsatzen. Damian-ek erderaz ez dakienez, Laurent galderaz bonbardeatu genuen. Eta Oraindik bonbardeatuko dugu, ia geutarra da eta. Besteren bat brometan Olaldeko presa guk zabaltzekotan ere pentsatzen egon zen, motzean ur guztia kentzeko eta barrura gu korrikan sartzeko, baina bi frantsesen osasunagatik plana atzera joan zen; korrientearekin kobazulotik aleta eta guzti hegan irten gabe edo adar eta zamar artean, jo jo jo... 

Gauza bat argi dago behintzat: batzuek orain Olalde gaineko Lidar-a beste era batera begiratuko dugu. Puntu beltzak ez dira berdinak izango, gerizpe bakoitza, fraktura bakoitza espeziala izango da orain. Antua buzeo ikastaroak organizatzekotan ere egon da. Inork apuntatu nahi?

Norbaitek ez du gaur gauez lorik egingo. Hau da Espeleologia, mendiaren barrena deskubritzea. Gaur arratsaldez behintzat, munduan pasatzen den beste guztiak ez du inportantziarik...
_____________

A la salida de Argatxa aplaudimos a los dos espeleobuceadores. Ellos sonrieron con esa mímica tan francesa. Antua se quejó, ¡pobre Antua!, nadie le aplaude cada vez que se pierde por las aguas marrones de Bizkaia, así que le aplaudimos a él también. Pero hay que reconocer que el trabajo de los buceadores franceses, Damien Vignoles y Laurent Richard, ha sido inhumano.

En una semana, han conseguido superar el turbio sifón de Bolunta y ollar unos 400 metros de barro virgen; han descubierto las cascadas que se escondían detrás del sifón de Osiña; después de bucear en la sima que encontró Antua en Etxetxu, se acercaron tanto Urgitxi que casi lo rozaban, se quedaron a 150 metros después de haber explorado unos 700; la travesía Bolunzulo- Lastarrike está prácticamente acabada.  Agotaban cada sifón que se les proponía. Y lo de ayer… sí, supongo que lo de ayer era la única manera de acabar su incursión en las tierras del norte.

Ayer descubrieron el lago de los franceses.

Irten eta geroko azalpenak


Aunque primero fuimos a Argatxa. Un entramado de marmitas y galerías. La cueva se esconde detrás de la carretera que conduce a Laida, el ruido de los coches se difumina con el del riachuelo y los árboles mimetizan una entrada quimérica, irreal. Por esa oscuridad ilusoria nos precipitamos todos, en fila, ruidosos, ¡ ruidosos, ruidosos! Los espeleotemas se sucedían entre gritos de frío y bromas que reverberaban. El paso de la ele, siempre oculto, el caos de bloques, la galería de astelehena jai y, finalmente, el sifón. Apenas pudimos darnos un baño en el agua. Los franceses se pusieron a mear y, no mucho después, ya estaban casi listos. Gotzon solamente pudo de sacarle un par de fotos a Damien, que desapareció entre disparo y disparo. Laurent nos propuso tres horas de espera, pero no hizo falta, sólo nos dio tiempo a crear una especie punto caliente- ejemfríoejem-. Los espeleobuceadores se habían dado la vuelta después de 150m. ¡La conexión con Osiña tendrá que hacerse por otra vía!

Recogimos las cosas y salimos todos en formación arachnocampa. En el exterior aplaudimos a los exploradores franceses y también a Antua, pero los primeros se habían quedado con ganas.
 Unos días antes Damien ya había penetrado la surgencia de Omaerreka en Arteaga, el sifón de Olalde. Habló de un “big lake” que no acababa. Así que le pidió a Laurent que lo acompañara. Nadie hasta la fecha había conseguido traspasar los obstáculos de Olalde, nadie conocía el tramo acuático entre Olalde y Lastarrike. Y todos queríamos ver ese lago del que hablaba, una galería alta, recta y continuada, casi infinita. Laurent escoltó al bombero francés en este nuevo intento de desvirgar nuestros montes. Al salir, no nos lo creíamos, nos describieron coladas gigantes, casi cristalinas, estalactitas preciosas y un túnel inundado sin fin. Un kilómetro, ¡y no acaba! Damien parecía feliz. Nosotros no lo creímos hasta ver las fotos. Estas fotos de aquí. 

Tendremos que intentar pinchar ese río subterráneo de alguna manera. No se trata de una galería con sifones continuos, como se aseguraba en el ya desactualizado catálogo de Urdaibai, es un lago, el lago de los franceses, que podría alcanzar Lastarrike de una tirada y perderse más allá de Bolunzulo. La guerra entre Lea Artibai y Urdaibai acaba de volverse más interesante…

2014/05/05

IBARRONDO LEIZEAREN SIFOIA

Part.: Damien, Laurent, Oskar

Gaurko egunean, frantzesak leku bi aukeratu dabe euren gorpuak urperatzeko. Ibarrondo leziaren sifoia, Ereñoko Gabika auzoan kokaturik, eta Lekeitioko beste sifoiren bat.

Ibarrondora urbildu naz laguntzera. Oso aho ikusgarri daukan leiza honek, ia sarreran sifoi bat deko. Bertan urperatu eta 30 metro ta gero galeria batera iritzi da Damian. Galeria honetatik, 80 metro ibili ta gero beste sifoi batera iritzi da. Dirudienez, salatso bat ere dago barruan.






2014/05/04

G-52 sifoia




140504: Damien, Laurent, Lotina, Antua, Oier.

G-52 lezara (Ispaster), azken sifoia buzeatzera.

Damien gurian speleo-urpekaritza-astia pasatzen diharduala, ixa egunero gabiz hara eta hona sifoirik sifoi; gaur, jente gitxi genguazela eta Lotina etorri jaku errefuertzo modura. Horra hor, zelan gaur, lau eliteko esploratzaillien artian suertau naizen. ¿Neure helburua? Traba larregi ez egittiakin, konforme.

11:00ak aldian sartu gara zulora, eta helburura allegau eta dana prestau eta gero, 13:00etan sartu jakuz frantximantak urpera; 3 ordutako itxaronaldixa adostu dogu, eta Loti eta bixok han egon gara, geldi, bakotxak bere erara denporapasan: bera anorak moduko baten, ni manta reflexibopian karburuakin. Antua gixajua Laurenti laguntzen busti da, eta hara eta hona ibilliaz berotu dau korputza.

16:00ak inguruan agertu jakuz barriro, programautako moduan; 20 bat metrotako sifoia izan da, eta horren ostian 500 metro inguru galeria aereo, morfologia bardiñakin edo haundixago, eta beste sifoi baten geldittu dira. Ustez Urgitxiko norabidian, topografian konfirmatzeko pendiente.

Kanporako bidia, neketsuagua izan bada be, bizkorragua egin jaku danori; biharbada 5 lagunen artian 8 petate mobitzian “entretenimentuangaittik”... Ni neu, halan be, bakarra eruan dot denpora gehixenian, ¿zaharrenari deferentzia, edo bizkorrago urtetzeko gogua? Gauza bixetatik pizkat, seguraski. Frantses pizkat ikasteko aukeria izan dot be (ta gueule / tais-toi arteko desbardinttasuna, baitta con / connard artekua be...); halan be, nere Molière osuak burutik alde egin desta sarrerako atasko lotsagarrixakin, Damien lagundu nahi eta ezinda zebixala.

Toponimia: kanpuan genguazela, barrankotxo horren izenangaittik galdetu detsagu bikote bati; euren ustez paraje guzti horri “Orain” esaten jako (“Orañegi-gain” izan leike, nere ustez) halan be, Ispasterkuak izanda be ez ziran auzo horretakuak, eta esan deskuenez, leku horrek beste izen bat izan leike. Kotxia hartuta Etxetxu eta Orañegiraiñok bajatu naiz, galdetzeko asmotan, baiña ez batian ez bestian ez dot arimarik topau. Hurrengorako.

Bio: ez dot ezer harrapau. “Paulova” meandruan pseudosinella txiki bat harrapatzera nindoiala, guantiak beheraiñok jausi jataz eta azkenian ez kokorik ez guanterik (eskerrak Lotinari, harek hartu destaz); gero, sarrerako bertikalian, Lithobius bat erdi-ikusi dot; Lotinak, potzu baten, koko batzu ikusi dittuala esan desta, baiña nik neuk ez dittudaz ikusi, eta gaiñetik pasau biharra genkan, dana lokatzez beteta; eta, azkenik, sarreran ataskauta nenguala tetxua opilioiz beteta ikusi badot be, ez zan lagiñak hartzeko ez lekua ezta momentua be.

Paleontologia: Antuak kuadrupedo txikixan eskeletoko lagin batzu hartu dittu Tanari eruateko.