150411: Oier.
Beste plan
barik eta eguna libre nekanez, 4 gauza pendiente egin dittudaz:
Atxamonten
(Amoroto), Anek begiztatutako zulua ikustia. Allegau besain laster konturatu
naiz Pepetxo V baiño ez zala (neguan txaria zapalduta eta soilduta dagonez, kamiñotik
ikusten da, udan kontrarea). Bide batez, “Posible Error Coord” kobazulo famatua
geokokatzeko asmua nekan, baiña Pepetxo V-kuakin zapuztuta, ez dot egin eta
“taxistia” aprobetxauta etxera bueltau naiz.
Gero, Foru
Liburutegirako bidai-relanpago bat egin dot, autobusez, aspaldi begiratu nahi
neban liburu bat eskuratzeko (ADAN DE YARZA R. 1892. Descripción física y geológica de la provincia de Vizcaya. Memorias
de la Comisión del Mapa Geológico de España. Madrid.). Ordu ta erdixan izan dot
esku tartian, batez be speleokin zerikusixa zeken txatalak identifikatzen eta
fotokopiatzen. Hónek pajinak ekarri dittudaz:
- Azala-prologua-pag.XIVarte
- 44-51 Hidrografía
Urdaibai-Lea-Artibai
- 69-108 Cretáceo
- 109-121 Cuaternario
- 490-492 Indice
Iñori
interesatzen bajako, eskatzia daka.
Gero,
Lumentxan (Lekeitio) Garratxa II katalogatzera juan naiz, juan dan urtian
kasualidadez topautakua, umiekin Garratxako sarrera txikixan billa nenguala. (Josuk
IS-046 kodigua emon desta; aurreko IS-046, Amillagako aterpia, XX-006 da oiñ). Sarreria
E-ra begira (100º) Galerixa ixa horizontala (2-5º deklibia) eta bakarra da, higatutako
meandro tipikua, 7 metruan zihar transitablia; gero, tetxua jaistiakin batera,
ezk aldetik katazulo batek behera segitzen dau; sakonerutz, barriz, pare bat
metro gehixago eginda, galerixa nagusixa bera bihurtzen da katazulo,
espeleotemak zarratuta, eta emoten dau leku berera jaisten dala. Haize
korrientia 0 patatero. Lurrian eta hormetan ez dot aztarnarik ikusi. Beheia
ardi-kakaz estalitta dago, aspaldikuak kontizu, nik ez dot kalbarixuan ardirik
ezagutu eta. GPS (...), sarrerako eta barruko argazkixak
hartuta eta krokisa eginda. Amaittutakuan, prospekziño pizkat egin dot
mendixari bueltia emoten, N norabidian; lehelengo nibelian mantendu naiz, eta
hesi batekin topo egin dotenian, diagonalian gora; VIII kurutzian agertu naiz
(540339 / 4801003 / e:12).
Gero, etxian,
GEV 1968 katalogua eskaneau dot (azkenian!). Barkatuko al destazue hainbeste
denporan “sekuestrauta” izatiagaittik! PDF+OCR erara egin dot, billaketak
egitteko moduan. Hamen
ipiñi dot, nahi dozuenak deskargau deizuen; astebete mantendukot hor, eta
gero kendu eingot (badakizue, liburuak kopixatzia debekatuta dago eta... ;-) ).
Laster itzulikot lokalera.
Bide batez
esanda, beste hiru liburu galduta dabiz lokalian.
- Martínez i Rius A. Topografía espeleológica. Federación Española de Espeleología, 1992.
- EEE (Goicoechea N, Fariña J, Zubiria R, Santesteban I, Telleria J, Rigault P, Ugarte FM). Espeleología en el País Vasco. Separata de la Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Ed. Auñamendi, 1980.
- GEA. Historia de la espeleología alavesa. 25 años del Grupo Espeleológico Alavés (1962-1987). Memoria. Diputación Foral de Álava, 1989.
Pentsatzen dot
nere modukoren bat izango dala, etxian dakala ezer esan barik... Ba, Unai topo
liburuan premiñan dago, eta nik beste bixena. Eskertuko genduke ZEIÑEK dakazen
esatia, gitxienez nori eskatu bihar detsaguzen jakitzeko...
No hay comentarios:
Publicar un comentario