2015/04/05

Iridiscent or Not Iridiscent, That is The Question

Part: Mortadelo eta Filemon (Josu eta Antua), Unai

Poesia eta literatura gutxi idatziko dugu oraingoan, ze gure super-galeria eta super-formazio-eszentriko-fluoritico-iridiscente-ak aurkitzeko esperantza guztiak hegan joan dira. Petra III Minazulotik irtetzen zuen aire hotzak eraman ditu hegan.

Baina goazen harira / Al grano:

Mina Petra Ondoko Lezia, pasadan astean katalogatutakoa, Mina Petra III-ko koba-minaren sabaiko zulo bat da. Hau da, pentsatzen genuena. GPSa ez zegoen ondo posizionatuta eta topoa trasladatuta zegoen.

Antua, goian leza zabaltzen zegoen, eta Unai azpiko minara sartu da. Eta orduan esan du Antuak:

"Unai! Estas ahi abajooo??!!"
"Noooo!" - erantzun du Unaiek behetik.

Mina Petra III fondoko meandroko desobstrukzioan, txokolatada egon da. Mina Petra Galarregiko Zona C txikitxo bat sortzen genbiltzan desobstrukzioz desobstrukzio. Baina airea badauka sartzen, klaro klarua. 3-4 metro aurreratu eta gero gure pazientzia desagertu egin da kolada arteko zulo txiki batetik. Bolante baten tamainokoa da, Josuren arabera.

Ez dut argazkirik atera. Desobstrukzioa nolakoa den nahi baduzue ikusi, zeuek joan beharko zarete Mina Petrara. Gorantziak emon Petrari gure partez.

Aire horren atzean zer egon ahal den? Ba bi aukera daude, zeuek erabaki, subasta zabaltzen da!!

a)Enorme sala meandriforme con aragonitos excéntricos fluoriticos iridiscentes, únicos en el mundo, que da paso a una sima ponor de 50x50 de sección circular con caliza lenarizada. A -1000 (metro arriba, metro abajo) la sima alcanza el techo de un gran colector que drena las aguas del Bedartzandi y medio Lea Artibai, y que bajando entre saltos de agua de -50 m, por supuesto al final irá a Lezate. 

b)Galarregi II

Ondo ibili eta ez asko loditu aste santutan, beharko duzue eta...

No hay comentarios: