150419: Josu,
Martin, Antua, Gotzon, Idoia, Oier.
Olabarriko
lezara, juan dan asteko desobstrukziño puntuan biharrian segitzera.
Puntako
taldian, adarjotzia ugari. Izan be, juan dan astian gaztiak 3 espatula-kolpe
emonda be ez zeben estuasuna pasau. Gaurkuan, ostera, VIP-ak lagunduta be, 5
kolpe jo arren puntu berian geratu dira. Hori bai, inzidentiak eta katxondeoko
materiala ekarri dabe bueltan, larregi sakondutako zulo baten kontura...
Nere aldetik,
helburua apala zan: Olentzero osteko estuasuna nasaittu eta pasatzia.
Horretarako apropos eruan dot mallua eta zintzela, baiña... Gotzonek hartu
dittu eta hamar minuturen ostian, ni pasatzeko moduan laga dau. Lujo asiatico!
Handik aurrera, leza barrixa ezagutu dot. Ikusgarrixa, putzu sakonak
katiatuta... 120 m.tako sakoneran (Lea ibaiko maillan, gitxi gora behera)
arrakala horizontala hasten da. Handik aurrera, emoziño fuertiak: estuasun
Trakamalliforme bat pasatzian, panikua (nahiz eta espatula kolpe bikin
nasaittuta egon!); eta ostian, euforia. Ondo. Puntako taldian ondora allegau
naiz. Gero, biharran amaieria aurreikusi dabenian, sobrako materixalakin
kanpora hasi gara Idoia eta bixok. 19:00ak aldian urten dogu, eta azkenak ordu
ta erdi geruago.
Bio: 110
metroko sakoneran (azken soka tramuan kabezeran), Quaestus? 1, Lithobius 1 eta Cryptazeca?
bat; Olentzero osteko estuasuna pasau eta segiduan, Quaestus 1 eta
Troglohyphantes? 1.
2 comentarios:
Trakamailiforme JO JO JO
hamen datu ASKO falta dira
Publicar un comentario