2015/04/13

La Gouffrè de Olabarry

Part: ADESko gazteria: Iñaki, Martin, Josu, Unai

Historia pixkat egin dezagun lehenik:

Gabon Egun arratsalde hartan, Aulesti inguruko piñudi baten, hurbilen dagoen kotxetik 200 bat metro desnibelera eta naturaz inguratuta, Unaiek Antua deitu zuen mobiletik; lurrean zabaltzen zen zulo handi baten aurrean. Abenduak 24 zen.
"Antua! Aqui esta! Estaba mas o menos donde Jesus me ha enseñado, pero en la txara!"
"Es profundo?"
"Pues no se..." eta mobila eskuan, Unaiek lurrean zegoen enbor ustel bat ostikada batez zulora bota zuen.
PAM!..PAM!
"Bah, dos golpes, no parece muy profunda, es como una rampa,...". Baina dena oker. Unai hori esaten zegoen bitartean, enborra 67 metro hegan zegoen erortzen Olentzeron Putzuan behera, hutsunean, iluntasunean. Beranduago enborrak lurra jo eta mila zatitan birrindu zenean, Unaiek goitik ezin izan zuen entzun haren zartada.

Handik 2 egunera Antua eta Ritxar zuloa errepasatzera joan ziren, eta kristoren sorpresa hartu zuten. Putzu bertikalean zintzilik, sokak elkarrekin enpalmatzen ibili behar izan ziren...

Hurrengo esplorazioan behea jo genuen. Baina Olentzeron Putzuak azpian jarraipenik ez zuela zirudien. Baina ez zen izango horrela. Batzuentzako beti lezak amaitu egiten direla dirudienean, ADESko beste batzuentzako beti dago jarraipena, eta horrela, Gotzon eta Antuak beste 60 metro potzu aurkitu zituzten Olentzeron Putzuan azpian.

Eta -120m jo genuen. Ia dena bertikala.
Lea Ibaiaren alturan geunden, baina mendi barrenean.

Meandro estu baina altu bat eta gero, zulo txiki batek progresioa oztopatu zigun. Baina, natura natura da eta misterioak misterio, eta egundoko haize putzada batek, hurrengo baten etorri eta zuloa zabaltzera animatzen zigun. Horren atzean zer egon litekeen?

-Dr. Josuk: espeleologia kuantikoaren teoremaren arabera, "koba guztiak aldi berean Doaz eta Ez Doaz Lezatera".
-Antuak: "el meandro fractura intersectará con una barra de areniscas que respiran, que al estilo de Lezandipe, formaran una sala e iran hasta la Surgencia de Oiniz".
-Unaik: "lo que diga Antua".
-Gotzonek: Ilusos....

Oraingoan ADES-ko gazteak joan gara historia jarraitzera. Ez gara egongo beti Dakitenen batutaren atzean. Baina ezin izan dugu zuloa pasa. Eta ez ez garelako heldu. Kristorenak eta bi egin eta gero, magia eta borondatea gastatu egin zaizkigu zulotxoaren aurrean. Hori bai, airea ez zein airea, haizea baino.

Dr. Josuren arabera, zuloa "meloi" baten tamainokoa omen zen. Egia esan, badirudi leku estutan sartuta zaudenean azkenean gauzen perzepzioa handitu egiten dela!

Beste "borondate" sesio bat behar du zuloak. Baina hurrengoan joaten dena, seguraski pasatu egingo da. Esan dezala zer aurkitzen duen.

Eta gorantz joan gara. Martinek, bere sorbalda sendatu berri, terapia amaitzeko erarik onena 120 metro leza desekipatzea dela pentsatu du.

Olentzero igotzea gozada bat da, ganorazko pantin batekin eta Galarregitik destrozatuta ez dagoen kroll batekin. Hile batzuk aurrera Torca del Carlistan entrenatzen ibiltzea asko eskertu dugu. Goitik erortzen diren lokatz zati txiki txikiek "uuuuuuu..." egiten dute putzuan behera.

Berriro ere Joango Gara Torca del Carlistara, entrenatuta egon behar bait gara, badaezpada beste Olentzero-ren bat agertzen bazaigu ere...

Nork daki Lea Artibaiko piñudi eta basatzen azpian zer egon daitekeen....

Cita literaria

Barbarismos liburuan, Andrés Neuman idazleak "abismo" hitzaren definizio pertsonala formulatzen du: "Lugar donde el vértigo es más alto que la caída".

Lea Artibai inguruan abismoak ere badaude!

No hay comentarios: