2015/04/19

Olabarri, lehengo bestian



150419: Josu, Martin, Antua, Gotzon, Idoia, Oier.

Olabarriko lezara, juan dan asteko desobstrukziño puntuan biharrian segitzera.

Puntako taldian, adarjotzia ugari. Izan be, juan dan astian gaztiak 3 espatula-kolpe emonda be ez zeben estuasuna pasau. Gaurkuan, ostera, VIP-ak lagunduta be, 5 kolpe jo arren puntu berian geratu dira. Hori bai, inzidentiak eta katxondeoko materiala ekarri dabe bueltan, larregi sakondutako zulo baten kontura...

Nere aldetik, helburua apala zan: Olentzero osteko estuasuna nasaittu eta pasatzia. Horretarako apropos eruan dot mallua eta zintzela, baiña... Gotzonek hartu dittu eta hamar minuturen ostian, ni pasatzeko moduan laga dau. Lujo asiatico! Handik aurrera, leza barrixa ezagutu dot. Ikusgarrixa, putzu sakonak katiatuta... 120 m.tako sakoneran (Lea ibaiko maillan, gitxi gora behera) arrakala horizontala hasten da. Handik aurrera, emoziño fuertiak: estuasun Trakamalliforme bat pasatzian, panikua (nahiz eta espatula kolpe bikin nasaittuta egon!); eta ostian, euforia. Ondo. Puntako taldian ondora allegau naiz. Gero, biharran amaieria aurreikusi dabenian, sobrako materixalakin kanpora hasi gara Idoia eta bixok. 19:00ak aldian urten dogu, eta azkenak ordu ta erdi geruago.

Bio: 110 metroko sakoneran (azken soka tramuan kabezeran), Quaestus? 1, Lithobius 1 eta Cryptazeca? bat; Olentzero osteko estuasuna pasau eta segiduan, Quaestus 1 eta Troglohyphantes? 1.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Trakamailiforme JO JO JO

paketes dijo...

hamen datu ASKO falta dira