2020/01/12

Amandagana


200112: Gotzon, Urtzi, Antua, Xabi, Iñaki, Oier.

Satelitez inguratuta (ume eta nagusi), eta Asier Gomez Olivencia eta Ainara Badiola paleontologuekin juan gara Amandaganara (Amoroto). Lehelengo, noski, Amandagana III (GEV Goiogana I) ikustera juan gara. Barrutik ibilli eta gero, itxuraz ez da guk pentsatzen genduan bezain interesgarrixa; ulertu dotenangaittik, kareharrixan gaiñian dagon geruzia ez dalako oso potentia. Argazki gehixago eta Disto topo eginda. Sarreratik eskumarutz, estrato beretsuan dagon beste zulo bat topau dogu, aurreragokuan ikusi ez genduana, eta dudia geratu jaku ia ez dan GEV-en Goiogana II hori izango; barruan, desobstrukziño txiki batekin jarraitzeko aukeria.ç


Gure "prospektatzeko makiñak", ohi bezala, euren txaraka-biharra egin dabe eta beste lezaren bat topau dabe, II-garrenan gaiñekaldian uste dot. Nik ez dot ikusi, pentsatzen dot gps, argazki etabarrak jasoko zittuezela katalogorako.

Gero, muiñuan eskuma aldian dagon lezara juan gara, Amandagana IV lezia. Ezin izan gara jaitsi: sarreria nasaitzen ibilli gara, baiña espatula kolpe bat biharko dala ikusi dogu. Zundatuta, hori bai, 25-30 metro emon dittu eta beraz mereziko dau ondo begiratzia. Danon iritzixan, Laxier-Odiaga auzo honetako hainbat leku oso interesgarrixak, diraz, eta begiratu barik dagoz.


Azkenik, eta bertan genguazenez, Amandagana II eta II bis ikustera juan gara; leku atsegiña, hagin baso politt eta arraro baten erdixan, eta umiak ibiltzeko moduko zuluekin. Hain zuzen be, euretako bat (Tomas) izan da II bis meandrotxuan aurreren egin dabena, guk pasa dan astian allegau ez giñan lekuraiñok. Halako esploraziñuak bakarrik egittia komenigarrixa ez danez, halan be, kanpora egin dau; hurrengo baten espeleologo txiki pare bat juntatzen badira, igual meandruan behera jarraittuko dabe!

Eguna Amorotoko soziedadian bazkari eder batekin amaittu dogu, Ainaran amak egindako garbantzo eder eta guzti! Eskerrikasko halako harrera ona egittiangaittik, halan plazerra da esploratzia!