|
Txikiñe, Oier eta Joseba (kamara atzian), Lamentaziñuen Paetan: "Mea culpa, mea culpa, mea máxima culpa". |
230701: Oier.
Kobeta (Olatz, Mutriku). Hillabete kuebarik zapaldu barik egon ostian, egun libre bat eukiko, eta... ADESeko iñork speleorik ez! 😱 Eskerrak Burumendiko lagunak balore fijo bat dirala, eta hantxe juan naiz Mitxel, Soto, Joseba eta Txikiñekin batera dana dalako planian sartzera, eta nere arluan ahal dotenian laguntzera. Plana, ez da ahuntzan eguardiko eztula izan: Gigantes gelako eskaladia amaitzia. Punto ezbardiñetan hainbeste saio egin ostian, azken bide honen hirugarren ekittaldixa izan da gaurkua, eta baitta ondo urten be! Eskalatzaille prestu bixak galerixa horizontalian sartu dira, eta ulertu dotenangaittik 20-30 metrotako ibilbidia egin dabe, bihurgune batzuk eginda, eta Kobeta II sarrerarutz begiratu biharreko inkognita batzuk lagata. Beste hirurak, pasamano zoragarri horretatik, eureri begira egon gara, eta ez hori bakarrik: nere helburua gaur Zospeumak hartzia izan da, eta nahikua izan da Joseba eta Txikiñeri ehizian ezaugarrixak azaltzia, jo-ta-bata-bestian-atzetik dozenaka marraskillo aurkitzen hasteko!! Bai Zospeum (biscaiense, dirurixanez), baitta beste 4 klasetakuak be (Oxychillus, Discus, Obscurella eta Cryptazeca) be. Halan be ale asko izan diraz, eta euren artian beste zeozer barririk agertzen bada, Tritium burumendii izena ipintzia politta litzake. ;-)
|
Mitxel eta Soto "amildegi gigantian" bestekaldian, Josebak hartutako argazkixan.
|
Bestalde, ikusi dot espeleologo moduan zaildu ahala, Burumendikuak inguruko taldien ohittura txarrak kopixatzen doiazela:
speleo asko, baiña idatzizko kronika gitxi! Kontuz, bestela gure moduan amaittuko dozue. Aldia guztietan, txakurrak ortozik... ZUZENKETA: gaurkuangaittik behintzat,
Burumendikuak zuzendu dabe.
ADESekuok barriz... lehengo lepotik burua! |
Eguneko plan guztiak ondo urtenda, pozik. Ez da beti gertatzen eta!
|
Azkenik, nere buzo glamouroso-errepublikarrakin maitemindu zarienok (batez be neurrira eginda dalako), hamen dakazue egillian erreferentzixia: https://combi-speleo.fr/boutique/fr/ . Baitta etxian dakaten ogixa egitteko makiñiana be! https://www.pccomponentes.com/moulinex-ow610110-home-baguette-panificadora