2024/12/22

Ogoñon eta Zubiburuan

Asteburu honetan, ADES Espeleologia Elkarteko kideok Ogoñon (Elantxobe) eta Zubiburuan (Lekeitio) lan egin dugu.


 Lehen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenarekin eta Rafa Garaita ornitologoarekin elkarlanean, zotina kentzeko moduko labarren sektore ezezagunetan prospektatzen aritu gara, haitzulo berriekin batera zenbait ekatxori eta ubarroien kabi berriak ere katalogatuz.

 Zubiburuan barriz, neguko saguzar kontaketia burutu dogu. X ale bakarrik ikusi doguz: sarrerako galerian, X; eta gela haundixian, X. Xrak Rh. hipposideros itxuraz. Datuok, beraz, juan dan urtian seinalatu genduan ildo beretik doiaz; 2022ttik hona, motiboren batengaittik, Zubiburuan hibernatzen zeben saguzar kolonixian tamaiñua nabarmen jaitsi da.

(...)

 

2024/12/08

Basobarri


 20241207: Antua, Gotzon, Julen, Oier.

Basobarri (Ispaster). IS-107 lezan, eta IS-045 koba barrixian. Egualdi oso txarrakin, tabernako armozua nahikua luzatu jaku, eta azkenian kotxetik hurre, eta ur-arazorik emongo ez zeskuan leku honetara jo dogu. Aukera ona: kanpuan haizian txistuak eta euri zaparradak entzutzen genduzen, baiña gu barruan siku eta epel egon gara.

Lehelengo, IS-107 lezara (...). Uste dot sekulan egon barik nintzala bertan. Lehelengo saletan ibilli naiz ni, kokuak jasotzen; eta bestiak potzuan behera egin dabe. Antuanek bide nagusittik beheraiñok egin dau, jarraitzeko aukerak agortuta. Gotzonek, ostera, begiratu barik zeguan potzu paralelua begiratu dau, gorutz (ni nenguan maillarañok allegauta, kontaktu bisuala) eta beherutz, desobstruitzeko eta jarraitzeko aukeriakin. hurrengorako. Bio laginak: 2 Oxychillus, 3 pequeñas arañas, 1 caracol pequeño, 2 Quaestus, 2 arañas minúsculas, 1 Cryptazeca?, 1 Lithobius, 1 Meta, 1 Lithobius? blanco minúsculo.

Gero, bueltatxo bat egin dogu IS-045 koba barrira (...). 2009an topau zeban Gotzonek, kasualidadez (IS-033 zalakuan), eta 2010ian esplorau genduan Silvik eta bixok. Kontakizun hau n-garrenez entzutziakin batera, errebisiñotxo bat egin dogu eta, bertako (...) argazki hobiak egin eta gero, kanporako laminadorian ostian dagon gelia begiratu dogu. Desob pixkat gehixago bihar dau, baiña Gotzonen esanetan merezi daben gauzia da, (...). Hau be, egun erdiko plana egin nahi dogunerako. Bio laginak: 6-7 Quaestus, 2 Lithobius, 2 Oxychillus, 2-3 arañas pequeñas.


 

2024/12/01

Aldabide eta Osiña

Aste honetan, ADES Espeleologia Elkarteak Gorbeiako urbegi nagusietako bat den Aldabiden (Orozko) jardun du, Takomano eta GAES espeleologia taldeko lagunekin elkarlanean. Azken hileetan gure urpekariek bultzada handia eman diote zonalde horretako esplorazio nagusietako bat bilakatzen ari den honi: teknikoki oso konplexua, baina Gorbeialdeko uren portaera ulertzeko datu baliotsuak emango dituena. Datozen urteetan ur edangarri hornidurak hartuko duen garrantzia kontuan hartuta, espeleologook egiten ari garen lan hau estrategikoa izango da zalantza barik.

Carlos Takomano eta Ritxar ADES, Aldabidera urpetik sartzeko prestatzen.
 

20241201: Koldobika, Gotzon, Antua, Oskar E, Oier.

Osinaga (Gautegiz-Arteaga). Zulo ederra dogu benetan. Gaurkuan, helburu nagusixa Idiotas sektorian egitteke zeguan eskaladiari ekittia izan da; danok batera juan gara "Z pasuan" osteko sokaraiñok, eta bertan Koldobikak eta bixok agur esan detsagu "eliteko ekipuari". 

Osiñako biharrei ekin aurretik indarrak hartzen.

 Lehelengo, karniboruan eskeletuari bisitta bat egin detsagu; ikusgarrixak, posiziño anatomikuan dagozen aztarnak. Ostian, goiko etxian hundidu dirazen karraskilluen azpiko potzu intrusibua ikustera aurreratu gara; eta Koldobika, oso motibauta egon dana, ondiok aurreratxuago egin dau. Hortik aurrerako gure helburuak: haraiñoko bide korapillotsua kontrako norabidian galdu barik egittia; eta errekan Bathynellak billatzeko beste ahalegin bat egittia. Lehelengua lortu dogu (gitxi gora behera) baiña bigarrena ez. Camachori idatzi biharko detsagu, prozeduria hobetzeko aholkutxo batzuk eskatzeko... Oharra: lezako sartu-urteneko maniobretan Koldobika ondo ikusi dot, nere ustez dagoeneko edonora juateko moduan dago. 

Lauhankako haragijalian aztarnak; ezagun-ezagun da ze posturatan hil zan.
 

11:15ak inguruan sartuta, 19:00ak bueltan kanpuan egon gara. Bestiak ordu ta erdi geruago urten diraz, eta kontau dabenangaittik eskaladan 80 m gora egin ostian, topografikoki kaletik metro 1era dagon puntu bateraiñok allegau dira. Ezin handik urten ostera, eta 4 petate astunekin kargauta katazulo guztietan atzera egittia ez ei da izan bihar gozua. Danak oso nekatuta eta gorputza minduta amaittu dogu baiña, bixamonian -motibaziñua zer dan!- Antuanek beste ostera bat egitteko aukeria topau dau, kanpotik punto hori topatzeko. Freskuria urtetzen dan sasitza bat lokalizau ei dau...

Osiñako poligonal topografikua (altxaera). Fletxia, atzo allegautako puntuan.