2010/06/29
ARROLAKO URZULOA
2010/06/28
Ispasterren, Bizkaiko simulakrua
100626-27: Bizkaiko simulakrua Iñubija I-ian. ADES-etik: Oskar, Gotzon, Idoia, Petrus, Silvi, Maite, Gerardo, Mariano, Oier.
Talde desbardiñetan banatuta, 20 bat lagun ibilli gara Elizaldetik Goierrira juan-etorrixan. Nere taldiak hiru objetivo izan dittu: zapatu goiz-eguardixan Ispasterko probalekuko habietan praktikau (gitxigorabehera beteta); zapatu arratsaldian, 7A+ gelatik Laberinto hasierara kamilia mobidu (frakasua) eta domeka goizian plan bera (beteta). Neure partetik, maniobra interesgarrixak praktikau dittudaz, oiñ arte teorikoki baiño ez nittuazenak ezagutzen: kontrapisuak enkadenau eta tirolinia montau; eta bestalde, aurrekuak praktikatzen segidu (kontrapesista, reguladore eta pasacamillas). Egindakuakin pozik geratu naiz, simulakro orokorrian fiñago ibiltzeko balixoko destalakuan.
Iñubijara hurrengo juaten garanian kontuan hartzeko:
Sarrerako pasamanos hori hobeto ipiñi biharko da (hiru soka tramo geratu dira, euretako bi superpuestuak).
Gelarako jaitsiera sokia erdi apurtuta zeguan, eta Oskarrek erretirau dau. Barrixa eruan biharko da.
Maalerrekako balizamentua kentzeko dago.
PD: datorren zapatu-domekan, azkenian, ez dot espeleorik egingo. Eta hurrengo zapatuan (Uztaillan 10) be okupauta dakat. Baiña hortik aurrera oporretan nago, dana libre, hillia amaittu arte. Juango gara Jornosera????
2010/06/20
Sistema Nogales
Hamen Ibai, Ritxik etaratako argazki txorta batetik.
100619: Ibai, Silvi, Oier.
Nogales sistemara osteria. Egun politta pasau dogu, oinguan Ibai gidari izan dogula. Uzkorta mendi koskorran alde batetik bestera egin dogu, goittik beherako trabesixia eginda. Haitzulo politta, nik uste nebana baiño haundixago eta adardunagua. Entretenidua bebai: hasierako katazulo benetan estua, geroko sala zabalak, erosiño forma xelebriekin, fosil pillaketa harrigarrixa, Amabirjiñan gelia, Estalaktita uletsuena, amaierako laminadore irrintzilarixak... Zaborra eta pintadak topau doguzen arren, zorixonez nik uste nebana baiño gitxiago. Halan be, esan detsat Ibairi: merezi dau egunen baten talde haundi bat geratzia batetik zulua garbitzeko, eta bestetik ganorazko topografia bat egitteko.
2010/06/12
Iñubija-Maalerreka balizatzen
100612: Ateany, Silvi, Iñaki, Gotzon, Oier.
Hasierako plana Ereñoko kanteran progresiño bertikala lantzia izan bada be, egualdixak eziñezkua bihurtu dau eta beste bihar baten sartu gara: Iñubija I-Maalerreka trabesixia balizatzia, aste bi barru izango dan Espeleolaguntza Ariketetarako. Egixa esanda, ez da txarto etorri be: gure hiru hasibarrixak “lokatza eta miseria” ikasgai politta hartu dabe, eta hori be premiñazkua izaten da. Alderdi illuna be egon da, eze, 7a+ gelan labandu eta jausi naiz, kamara zaharran pantallia zartatuta. Lehendik be objetibua txarto zebixan, eta erremate honekin barrixa erabiltzeko beste erremedixorik ez dago... Kontu gehixagoz jakiña.
2010/06/06
Sifoia eta aintziria
100605: Iñaki, David, Jesus, Antua, Ritxar (GAES), Trotixa, Antxonio, Iker (GEMA), Oier.
Otsabidepagozabalaganekoaxpean, karriuetan laguntzen. Oinguan, helburua “Gorbea” gelatik “Soplo negruan” zihar behera doiazen galerixetan, errekian aporte lateral baten buzeatzia zan. Antuak egin dau, eta Iñaki ta ni handik hurre dagon aintziria argiztatzen egon gara, farol modura bidian laguntzeko; halan be, 15(¿) bat metro behera-aurrera egin eta gero, bueltia egin dau eta ez dogu alkar ikusi. Ulertu dotenangaittik, hurrengo baten aintziria bera buzeatzia mereziko dau, eze, gune horretako hidrodinamikia nahikua berezixa da, eta ondiok ez dabe guztiz ulertzen. Bide batez, turismo pizkat egitteko aprobetxau dot (errekan gorako sifoira, ITX-200kin jarraitzen dana)
Nere partetik, oso eroso ibilli naiz gaur. Nahiz eta 11 ordutako ekittaldixa izan dan, fisikoki ederto topau naiz (energixa-kudeaketa egokixari eta entrenamenduari esker) eta sorbaldiak be sorpresa politta emon desta, molestia oso oso gitxikin. Gaurkuan 1968ko exploradorien bidietatik aurrerago sartu gara, GAES-ekuak topautako galerixetan, eta gehixen gustau jatana “Soplo negro” pasabidia bera izan da, bigurrixa, estua eta dibertigarrixa. Ezin siñistekua: 40 urte baiño gehixago pasau dira leza honen esploraziñua hasi zanetik, eta ondiok ez da amaittu.
2010/06/05
Basobarri
Argazkiak.org Basobarri © cc-by-sa: ades
100529: Silvi, Oier.
Basobarri topografiatzen eta argazkixetan jasotzen. Kobazulo txikixa bada be, bere formaziñuen ugari eta edertasunak harrittu desku. Hazur depositto bi lokalizau doguz, bat sedimentu gaiñian, eta bestia metro gitxira, desplome baten barruan, goiko sedimentuetatik arrastrautako hazur txikixak eta azpiko kapetan harrapautako haundixaguak (argazkixa eginda).
PD: Gotzonekin berbetan, bera ta Robertok 100 bat metro ibilli ziralan diño, baiña gu asko jota 60. Kaguenzotz, etxakuan ba zeozer begiratu barik geratuko???
PPD: hamen zapatuko topo eta argazkixak. Kritikatzia eskertuko detsuet!
Argazkiak.org Sarreria © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org Barrenengo puntua © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org Lehelengo katazulorutz © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org Lehelengo katazulua © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org Jentiltxuen gelia © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org Jentiltxuen gelan 2 © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org Hazurrak © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org Sustraixak © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org Bigarren katazulorutz © cc-by-sa: ades