100612: Ateany, Silvi, Iñaki, Gotzon, Oier.
Hasierako plana Ereñoko kanteran progresiño bertikala lantzia izan bada be, egualdixak eziñezkua bihurtu dau eta beste bihar baten sartu gara: Iñubija I-Maalerreka trabesixia balizatzia, aste bi barru izango dan Espeleolaguntza Ariketetarako. Egixa esanda, ez da txarto etorri be: gure hiru hasibarrixak “lokatza eta miseria” ikasgai politta hartu dabe, eta hori be premiñazkua izaten da. Alderdi illuna be egon da, eze, 7a+ gelan labandu eta jausi naiz, kamara zaharran pantallia zartatuta. Lehendik be objetibua txarto zebixan, eta erremate honekin barrixa erabiltzeko beste erremedixorik ez dago... Kontu gehixagoz jakiña.
No hay comentarios:
Publicar un comentario