2012/05/27

Reskatez Reskate, Lezatetik Aralarrerarte

Part: Idoia, Unai, Ritxar, Antua, Petrus
Argazkiak: Iñaki Latasa


2 asteburu oso izan dira, espeleosokorroko erreskate kurtsilloan. Lehenengo Ispasterreko frontoia izan zen topaleku, eta bertakoen harriduraren aurrean, frontoia sokaz, arnesez eta anklajez bete zen, bertako bigetatik zintzilik gora eta behera (eta ezker eta eskuinetara). Gero, domekan, Lezatera joan ginen. Egin ziren gutxienez 3 bat tirolina, gela nagusietako blokeak saihesteko, eta baita kontrapesuak ere (ustez). Hainbeste espeleologoren argi indartsuarekin, sekulako bezala ikusten ziren Mozkorti eta Jentilen gelak! Hurrengo asteburuan, gu ADESekook bakarrik zapatuan joan ginen (Idoia 2 egunetan). Erreskatea praktikatzeko leizeak Galo I, Galo II eta Ormazarreta izan ziren. Antua eta Unai Ormazarretan, Ritxar Galoren baten...


Cast: han sido 2 fines de semanas completos, en el cursillo de rescate de espeleosocorro. Primero fue en el fronton de Ispaster, y frente a la sorpresa de los ispastertarras, el frontón se llenó de cuerdas, arneses y anclajes, colgados por las vigas, hacia arriba y hacia abajo (y derecha e izquierda). Luego el domingo, a Lezate. Ya hubo por lo menos 3 tirolinas, para superar los bloques de las salas principales, y también contrapesos (creo). Con la fuerza de tantos espeleólogos, se veían impresionantes las salas Mozkorti y de los Jentiles! El siguiente finde, nosotros los del ADES fuimos solo el sábado (Idoia los 2 días). Las simas para practicar fueron Galo I y II y Ormazarreta. Antua y Unai en Ormazarreta, Ritxar en algún Galo...




Zeoze idatziko dut laster gehiago hemen, baina argazkiren batekin hobe. Eta besteren batek be egon bazarete idatzi! 

2012/05/26

MUTRUKU LEZIA

Antuak -Axbiribiliko esploratzaileak- topatariko leizean sartu gara. Hasierako lau edo bost puntu mailuaz jota apur bat zabaldu duguz -orain "pertsonak" pasetako moduan geratu dira- eta 14 metroko putzua jaitsi. 8 metroko putzu baten buruan utzi dugu, hurrenguan Antua esploratzaileak bajatu dezan. 40 metro baino ez da beherantz leizea, baina daukan neurrirako kañerua da.

Illuntzarren momorro ehizian


 


2012-V-26: Oier.

Iluntzarko Lezara (Aulestia), momorrotan. Narittik gora noiala, bidia galdu dot (zelan ez) baiña halan be errez allegau naiz goiko plataformara, kontrafuerte naturalian trepatzen. Behiñ goixan, ez nintzan ondo gogoratzen zein zan leku zihetza, eta torkaz torka ibilli naiz –akenekin sustotxoren bat hartuta-, harik eta laugarrenguan topau doten arte.

Behiñ barruan, sorpresia bikotxa hartu dot: batetik, gogoratzen nebana baiño koko gitxiago dagoz (memorixia zelako subjetibua dan), eta bestetik, gehixenak ez dira masmak, opilioiak baiño. Opilioi guztiak bardintsuak ziran, Ischyropsalis tipokuak. Jon Fernandezek emondako lupa-poto bikaiñakin, bizirik hartu ahal izan dittudaz lehelengo, alkoholetan sartu edo ez sartu erabagitzeko. 13 lagin hartu dittudaz, eta Carlosen Goikoetxeko artikuloko argazkixekin konparau dittudaz:



Lehelengo salako hormetan:
1.      Hiru opilioi. Bal-baltzak, ez dot liburuan halakorik ikusi.
2.      Hiru “bicho bola”, Lithobius?
3.      Masma txiki bi.
Lehelengo eta bigarrengo salako lurrian:
4.      Koko baltza, aurrekuan estilokua baiña pizkat txikixago eta hego barik.
5.      Koko hori-anaranjau txikixa (mm1 edo txikixago: Quaestus gazte bat?)
6.      Marraskillo oskol bi, baten espirala planua eta bestia zorrotza.
Gero barrurako pasilluan pizkat sartu naiz, eta hegan zeguan bat be harrapau dot:
7.      Koko hegodun baltza, pare bat mm-takua (Mycetophilidae?)


Metak, ostera, ikusi bez; arrarua begittandu jata... Baiña kanpora nindoiala, bi ikusi dittudaz (bournetixak, nere ustez); iges egin deste.

Pasillo barrura juateko tentaldixa izan dot, potzu bertikalen hasieria ikusteko; baiña alperriko arriskua zan. Etorriko gara bueltan, topografixia errebisau eta “500 gelia” esplorau bihar da-eta.

2012/05/21

Trianoko txango bioespeleologikua


2012-V-19: Silvi, Javi, Jon Fernandez, Carlos Prieto, Alfonso (Burnia) eta beste zortzi lagun Trianoko mendixetan, Araknologia Elkartiak antolatutako txanguan.

Antxiñako miatze-paisajian zihar ibilli gara, arkeologia industrialan hainbeste adibide ikusitta. Sasoi luzietako esplotaziño gogorrak oso eraldatutako lurraldia laga desku, eta gaur egunian handik ibiltzian orduko arrastuak ikusi leikez eten barik, paisaje natural ederrian integrauta.

Harako bidian, ezagun zan naturalisten artian genbixala: oiñ txorixen kantu bat... oiñ osin baten ekosistemia... oiñ landare espezie bat... egualdi eskasari barik, halako gauzei erreparatzen zetsen gure taldeko kidiak, eta gure txanguan objektuaz aparte gauza interesgarri asko jakiteko aukeria egon da. Ni neu errelajau xamar ibilli naiz, kokuei argazkixak eta bideuak etaratzen-eta, jakinda datorren asteko kurtsilluakin nahi dan beste apunte hartzeko aukeria izango dotela.

MT-19 (Urallaga Sistema) haitzulo moltzora hurreratu gara lehelen. Hamengo koba guztietan legez, mia galerixak eta koba naturaleko tartiak txandakatzen dira bertan. Detalle kuriosua: euli korriente pillo bat (100 bat edo) horman, danak hilda; Carlosen arabera bertan zeguan animali gorpuzkin batetik sasoi desegokixan urten eta bertan hilda-edo...

Gero Mina Dolores galerixatik sartu gara Cueva del Saucora (izan be, ba dagoz sarrera gehixago). Galerixen eta gelen tamañua nabarmen haundixagua zan, eskualde honetako estilua ei da.

Ikusi dittudazen batzuk:
  • Gyas titanus
  • Marraskillo bixak
  • Ischyropsalis nodifera
  • Meta menardi, arrak eta emiak bereizteko aukeriakin
  • Beste masma bat
  • kukaratxia
  • Quaestus bat (txikiegixa ondo ikusteko, eta harrapatzeko material egokirik ez)
  • Erube bat
  • Tritoi bat
  • ....

Mina Doloresetik kanpora atzera, bertan bazkaldu dogu. Eurixak goittik behera segitzen zeban legez, eta danon adostasunakin, planetako hirugarren zulua bisittau barik laga dogu eta atzera jaitsi gara Peñas Negrasera tabernan zeozer hartzera. Bertan, danetik pixkat berba egitteko aukeria egon da eta Alfonso eta Carlosek erreferentzia pare bat emon deste historia asuntuetarako.

Bisitta atsegiña izan da, danon esanetan. Eskerrikasko antolatzailliei eta azalpenekin lagundu daben guztiei.

2012/05/13

Plan B - Mallokun esploratzen


2012/05/12

Part.: Gotzon, Idoia, Antua eta Josu

Gaur Foru inguruko Antuak prospektatzen aurkitutako bi zulo ikustea jun gara. Esperantza gehienak lehenengo zuluan genituen jarriak, Antuaren esanetan haize askok irtetzen omen zuen eta. Bi kasuetan desobstrukzioa egin behar zen eta beraz material guztia hartu eta Foruko kanteratik gora hasi gara.

Eguneko lehenengo sorpresa lehenego zulora heldu garenean izan da, aizerik ez zegoen eta. 10m inguruko zulo bat gateatzen sartu eta,  aizerik ez zegoenez ez zuen merezi desobstruitzen hastea. Udan bero gehiago egiten duenenan buletatzeko utzi dugu. Beraz, zuloaren koordenatuak hartu eta  B plana jarri dugu martxan! Malloku inguruan, San Martingo lezeetatik ez oso urruti Antuak aurkitu zuen beste zulo bat ikustera joan gara.

Zuloa erreka bat sartzen den sumidero bat izatea suertatu da. Uraren intentsitate indartsuaren aztarnak ikusi ditugu, beste kasuren baten hortik joan den errekaren ondakiñak ikusirik. 

Sarrera estua baina sartu eta berehala kañoi antzeko kobazulo bat bihurtzen da beheranzko noranzkoan. Estuazun bat eta gero zegoen obstrukzioa. Bentilazio handirik ez zegoen. Hori dela eta, lehenego 7m-ko tximenea bat begiratu eta topografiatu dugu. Jarraian justo azpian zegoen obstrukzioa garbitzen hasi gara. Ez genuen askorik espero, baina Gotzo pasatu denean sala handi bat zegoela komentatu du. Azkenean asko kosta gabe, obstrukzioa pasa eta topografiatzen jarraitu dugu. 

Kobazuloa momentu oro beherako norantza hartzen zuen. Esan bezala errekak eramandako harri eta lokatz asko. Azkenean beste obstrukzio puntu batera heldu gara. Momentuz, udan bueltatzeko asmoarekin gelditu gara, aize gehiagorekin jakiteko non desobstruitu.

Jardunaldiaren bukaeran 100m topografiatuta eta 30m-ko sakonera duen kobazulo berri bat esploratuta: San Martin III (momentuz).

2012/05/05

IS-39, I-25 eta I-26: egun emankorra


Argazkiak.org | IS-39 © cc-by-sa: ades

2012-V-5: Mikel, Ainara, Gotzon, Simone, Josu, Antua, Ritxar, Tana, Amagoia eta Oier. 

Goizian IS-39 (Lekeitio), arratsaldian I-25 eta I-26 (Nabarniz). Bertan esploraziñuan, topografian eta lagin arkeologiko eta biologikuak hartzen egon gara. Oiñ emaitzen zaiñ.

2012/05/01

Atxamonten prospekziñuan


Argazkiak.org | Atxamonte 120501 © cc-by-sa: ades

2012-V-1: Oier.

Atxamonte mendixan gora eta behera, Pepetxon kobak ez dittudaz topau (bideko kurba hori ezin identifikauta nabil) baiña bai beste hiru, GEV-ek katalogau bakuak nere ustez:
-         099 (M-8). Aurreko egunian Juan Luis “Idarretak” esandakua. Idarretatik Kastillora jaisten dan bidian, Kastilloko pistara allegau baiño goratxuago. Hobixa, hondakiñekin (erlauntzak eta sare metalikua), 2 bat metro sakon eta 5 luzera lokatzez kolmatatzen dana. Meta bourneti.
-         100 (M-9). Atxurra-Kastillo pista baztarrian. Ubegi / itturrixa, gaur 0,5 l/s. Galerixa estua (0,80 m zabal, 0,5 altu) baiña uniformia eta transitablia, uretan sartuta hori bai, W norabidian. 10 bat metrotara harri laja batek pasua eragozten dau (errez kendu leike, edo bestela sedimentua azpittik jan) eta bestekaldian galerixiak aurrera segitzen dau, neurri bardiñakin. Haize korrienterik ez.
-         101 (M-10). Atxurra Idarreta bidian gora, eskumako adarra hartuta, lehelengo kurban motan kontra.Laminadoria, konduktuak 0,30 m alturan eta 0,50 zabaleran dittu; erdixan desfondauta dago, 1,80 metroko sakonerara lokatzez blokeauta. Meta bourneti.