2013/06/30
El abuelo si que sabe...
Part: Antua, Leire eta Josu
Gaur Arminetako kobara bueltatu gara, aspaldian ibili garen helburuarekin jarraitzeko. Desobtrukziorako materiale guztiak hiru petatetan batu, eta Arminetako katazuloan sartu gara barriro. Pasadan astean erdi eginda utzitakoa bukatu eta beste desobstrukzio sesio potente bati ekin diogu katazuloan. Bat, eta nahikoa! harri guztiak atera eta katazuloaren beste aldera pasa gara!! azkenean!! Eta.... ce fini. Haizerik gabeko gelatxo bat, eta errekarentzako desague txiki bat.
Hala ere, azken putzuaren gainaldeko beste katazuloak ez du, aurkitu berri dugun gelatxoarekin konektatzen. Eta bertan ere erreka entzuten da. Beraz... badakigu nondik jarraitu. Baina argala izan beharko da, ez baitago leku askorik bertan mugitzeko eta. Betiko komentarioak tarteko zirela "... yo creo que Gotzon si entra...", Armineta desekipatu eta kanpora irten gara berehala.
Goizegi zelakoan, orain hiru aste, Atxondorekin konektatu dezakeen putzura bueltatu gara. Materiale guztia genuen eta... 20 minuturen buruan, listo, putzua zabalik geratu da. Itxura interesgarriarekin. Baina.... oso arriskutsu dago. Putzuaren gainean, 3-4 metrotako blokeak daude enpotraturik, eta gu, beraien azpian zulo bat zabaltzen. Akaso ez da ezer gertatuko, baina... ufff. Beldur gehiegi ematen du. Apuntalazio planen bat edo prestatu beharko da. Hurrengo ostegunean komentatzeko geratuko da.
Usansolora bueltatu, espeleo-poteo bixkat egin, bakoitza norbere etxera bueltatu da.
Asko edo gutxi, zerbait egindako sentsazioarekin gelditu gara behintzat, eta bestela el que no se consuela... es porque no quiere.

2013/06/29
Zubitxutako galeria fosillen billa
Zubitxutara, goiko galeria fosillen aukeria baloratzera. Sifoi
aldera juan gara lehelengo. Han Iñaki eta Idoia aporteko galerixia
desobstruitzen geldittu dira, eta Gotzonek eta bixok kanporako norabidian hasi
gara begira.
Trepada batzukin Gotzonek aukera guztiak agortuta ikusi dittu (ni
ez nago hain konbentziduta...). Oiñ arte oharkabian pasautako meandro ezkutu
baten gora be egin dau (estuasunian amaitzen da). 130202xan nik ikuskatutako galerixatik
sartu da Gotzon, toki beretsura allegauta. Gero nik tximinixa laban batetik
gora egin dot (bury eta buzuan 7 bana eginda) eta Gotzonek gorago bebai (nere
bizkar eta sorbaldak ondo zapalduta), haize korriente txikixa zekan baiña hau
be estuasunian amaitzen zan. Sarrera aldeko goixak sarrerako arrakala bera izatiangaittik
deskartau doguz, trepada txiki batzukin. Ez dogu taladrorik erabilli be egin.
Idoia eta Iñakigana bueltau gara. Pare bat metro egin dabe
aurrera, paretak estutzen diran leku bateraiñok. Haizia zetorren baiña bypass
itxuria hartu detse. Argazki bat etara dogu eta kanpora.
Kokuak harrapau dittudaz, danak beheko errekan: Gyas 1, 3
Lithobius, Elona? 1.
2013/06/22
Armiñetan etekin gitxi
130622: Mariano, Gotzon, Idoia, Antua, Ritxar, suhiltzaille bi
(Iñaki eta Uri?), Oier.
Zeberioko Armiñetara: azken bertikaletik beherako errekazuluan
desobstrukziñua, “Jornos Txiki” potzutik gorako meandrua ikustia, eta
barrukaldian eskalada bat. Lehelengo bixetan saiatu gara, hirugarrena ez nago
seguru.
Ura zetorren desobstrukziño lekuan behera, eta presa txiki batekin
konpondu dabe hori; espatulekin arazo teknikuak egon ei dira (gero kanpuan konpondu
dirazenak) eta etekiña gitxi izan da beraz.
“Jornos Txiki” (tranpoliñan lekua) potzutik gorako leihatilla
horretan egin dau Gotzonek, reunixo bakarra ipiñitta eta zati bat librian;
hortik gora Ritxarrek eta neuk segidu dogu. Meandro sekundario bat da, goittik
behera datorrena; guztira 15 bat metroko desarrolloko bide bat, aldapan gora,
koladekin, eta kanpoko derrubixuekin itsututa; ez guztiz, halan be, eta
leihatilla estu batzu geratzen dira, honutzko haiziakin, eta bidiak barriro
behera egitten dabela ikusi leike. Hor geratu da gauzia, etorkizunian jarraitzeko
interesik bada edo. Dana desinstalau dogu anilla+monty bat galduta.
Beheko desobstrukziño saiua ziharduala, Marianok eta bixok erreka
eskumaldeko aporte batetik gora egin dogu, Generalisimuan Katazulua nasaitzeko
asmotan (...). Pala eta piketiaz jardun dogu burua sartu ahal izateko, eta momentuz
ez da sala haundirik ikusten. Jarraitzeko aukeria dago baiña.
Bioespeleologia aldetik, hiru eremutan lortu dittudaz
harrapakiñak:
-
“Jornos Txiki”ttik gorako
derrubixuen artian: 1 Elona quimperiana?, 1 Elona quimperiana modukua baiña
zurixa, 1 marraskillo espirala, 1 kakalardo adarra?
-
Erreka maillan, aporte siku
baten: 2 miriapodo, 2 intsektu (0,5
mm zabal 1
mm luze), 2 ur-buztan?
-
Generalisimuan Katazuluan:
Ischyropsalis bat.
Kanpuan materixala garbitzeko leku ederra dago, beraz garbi-garbi
etxera aspaldiko partez. Gernikan poliziako batzu atzetik ibilli jakuz,
sospetxosuak giñan kontizu, arpegi zikiñekin eta arropa deskonjuntauekin, zapatu
arratsalderako jente apainduan artian.
2013/06/17
Armiñetako Tornilloak eta Pajita Magikoak
Part: Ritxar eta Antua, Josu eta Unai
Cast: Los objetivos de este domingo eran tres: poner una sonda de temperatura pedida por Jabi en la sala grande de Armiñeta, hacer una escalada y una desobstrucción. La sonda la hemos puesto, la escalada la hemos dejado para otra vez, y hemos hecho casi toda la desobstrucción. En el otro lado, al menos se oye eco, y parece que a un par de metros se ensanchará. A ver si es verdad, porque el objetivo es bajar a los grandes colectores de las aguas que entran en Hatxondo!
Gaurko domekako helburuak hiru ziren: Jabik eskatutako tenperatura-sonda bat jartzea Armiñetako sala handian, eskalada bat egitea eta desobstrukzio bat. Sonda jarri dugu, eskalada hurrengorako utzi dugu, eta desobstrukzio ia dena egin dugu. Beste aldean, oihartzuna behintzat entzuten da, eta badirudi pare bat metro barru zabaldu egingo dela. Ea egia den, ze helburua Hatxondon sartzen diren uren kolektor handietara jeistea da!
Cast: Los objetivos de este domingo eran tres: poner una sonda de temperatura pedida por Jabi en la sala grande de Armiñeta, hacer una escalada y una desobstrucción. La sonda la hemos puesto, la escalada la hemos dejado para otra vez, y hemos hecho casi toda la desobstrucción. En el otro lado, al menos se oye eco, y parece que a un par de metros se ensanchará. A ver si es verdad, porque el objetivo es bajar a los grandes colectores de las aguas que entran en Hatxondo!
Behera jeisteko lehenik, ekipatzeko-klase praktikoa egon da Unaientzat. Hanka artean norbera baino handiago den petate bat sokaz beteta jarri eta benga. Atzean daudenetako baten bat badirudi aspertu egin dela, baina ekipatzailearen ustez "bomba" pasa dute adarra jotzen. Esaera Zarrak esaten zuen bezala: "da igual, aunque equipes bien, te van a criticar"...
Armiñetako salan tenperatura sonda jarri dugu lehenik. Eskalada egitea ere pentsatu dugu, baina egun bat beharko luke honek bakarrik, horregatik desobstrukzioan zentratu gara.
8tik sei magia truko ondo irten dira. Hasieran problema teknikoren bat ere egon da. Arrakala horizontala zen, eta gatera batean amaitzen zen, zabaldu beharreko gatera. Pilo bat "kanto-rrodau" ere kendu ditugu. Gaur errekarik ez zegoen han sartzen, eta bentilatua egon arren airea ere ez zen oso indartsua. Baina Antuak eta Ritxarrek oso konbentzituak ematen zuten, azkenengo handik sartzen ikusi zuten errekak konbentzituta!
Azkenean 5ak aldera irten dugu Armiñetatik, lurrazalean ikusten ez den karst-aren azpitik. Beste 2 ordu gehiago eta Iñubijako sarrera beste tardatuko genuen!

2013/06/16
Iñubija I, aspaldiko partez
Argazkiak.org | Iñubija I © cc-by-sa: ades
130615: Unai, Josu, Gotzon, Idoia, Oier.
Iñubija I-era aspaldiko partez. Helburu nagusixa Sevilla aldian
desobstruitzia da, beraz 10 ordutako jardunaldixa aurreikusi dau Gotzonek. Nik,
baiña, lehenago urten bihar izan dot zulotik (umiak gaixorik) eta beraz
koko-ehizian ibilli naiz, koba honetan estraiñekotz. Katuan Pausuraiñoko tartia
alkarrekin egin dogu danok, eta harako bidian uran markekin harrittuta geratu
gara. Oin dala hille batzutako ufaletan, kontizu, urak mailla oso altua hartu
zeban: sarrerako potzuko bigarren kabezeran ikusi dogu orbela (errekian nibela
baiño 25 bat metro gorago!!!!), pasamanoko sokia etenda topau dogu eta
Laberinto del Fauno be dana urpian geratu izanan zantzuak ikusi doguz
(koskabilluak iztarrixan ipiñi jakuz, imajinauta bakarrik); zer esanik bez “7a+
Gelia”...
Katuan Pausuari traza ona hartu detsat: Ritxarrek bloke hori kendu
ostian errezago pasatzekua-edo; hurrenguan probaukot. Hara allegautakuan,
baiña, bestiei agur esan, eta kanporako bidia lasai hartu dot dana ondo
begiratzeko asmoz. Lehelengo, zisterna partian jausteko tranpia instalau dot,
ogi eta saltxitxoizko karnata onduan. Goierriko Trenbideko Tuneletik zihar
abixau naiz, eskuma-ezker-gora-behera begiratuta, baiña ez dot bizitza izpirik
ikusi. 7a+ gelako “patinaje pistan”, barriz, materia organiko gehitxuago zeguan
(orbela) eta lithobius batzu, pseudosinella? bat, oniscus? bat eta marraskillus
ñimiñus bat topau dittudaz. Aramuen Gelara pasau naiz, bertan nittuan nere
esperantza gehixenak (esplorau genduanian masmaetxe bat ikusi genduan, hortik
izena) baiña ná de ná. Gelan gora eta behera pasiau dot, eta ezer-bez-iñun-bez.
Halan be, beste jausteko tranpa bat instalau dot bertan, karnata klase berakin.
Aramuen Gelatik Telemetruan Potzuen aldera pasauta, beste lithobius bat
harrapau dot. Hurrengo gelak, Laberinto del Faunua, sokan gora, meandruan goiko
partia, lenarreko sokia, errekia, pasamanua, urteerako lehelengo sokia,
kabezerara allegau naiz ezertxo be ikusi barik. Ehizia amaittu zalakuan,
kanpora urtetzeko gogoz.... hara nun ikusi doten azken momentuan, begi ertzetik,
kabezerako instalaziñotik hurre... opilioi bakarti haundi bat! Eskuak dardarka,
ez dot asko begiratu, nahixago izan dot lehen bait lehen harrapau iges egin
aurretik (Illuntzarrekuen lehengusua ete???). Kalerako azken tramuan gora, bigarren
opilioi bat, hau gaztia eta txikixa, lehenguan lekutik hiru bat metrora; hau be
harrapau dot.
Honaiñok neuria. Oiñ beste ekipokuen txandia!
---------------
FALLEROAK PIÑUBIJAN BEHERA!
Aspaldiko partez ez zela egiten Ades-en horrelako 10 orduko sarrerarik. Helburua: Sevilla eta gero dauden kolektoreen amaieran dagoen putzu-arrakala estu baten kontinuazioa edo ez ikustea. Baina azkenean, Gotzonek esan bezala: "se acabó". Arrakala itxi egiten da behean. Koordinazio on baten ondorioz, 7rak aldera irten gara berriro Iñubijatik kanpoko Piñudijara. Baina birrinduta urten dugu. Pozik lan ona egin dugulako, baina triste Iñubija amaitu zaigulako...
Oierren muestreo biologikoaz aparte, beste lauok, Idoia, Gotzon eta Zeberioak Sevillarantz abiatu gara, bertan Falla Balentzianoak montatzeko asmoz. Fallero Mayor bat, bi Mago aprendiz eta Guia bat (aprendizentzako) petatean abituallamientorako jamoi bokadillo eta Fantarekin. Han utzi ditugu kotxeak piñudixan, Piñubijan.
Koba ikusgarriago bihurtzen da gero eta sakonago joanda. Katuaren Pasuan gora, hankentzako apoyo "artifizialak" edukitzea ASKO eskertu da, baten batek punteria faltaren bat ere izan bait du zuloan igartzerakoan.
Gero Sevillararte, "buff", "hau nola pasatzen da", "menuda caida que hay aqui" eta halakoak entzun dira. Sevilla inguruko harri blokeetan, gure Oskarrez gogoratu gara berriro. Hitzak sobran daude...
Azkenean heldu gara Kolektore fosil haundietara. Tubo freatiko ederrak eta haundiak, askotan estalaktita zuri-zuriz apainduta. Batzuk Goikoetxerekin konparazioak egiten ere hasi gara. Goierriko trenbidearen galerietan hasi gara oinez ibiltzen. "El Cañon Del Colorado" ere pasa dugu, ze egia esan, ber-eskabatutako sedimentu pila erraldoi hoiek hori bera ematen dute!
Gero lana hasi da. Tubo Freatiko handia, bapatean amaitzen da derrunbe batekin. Oier Gorosabel, zure "Sebillan" kanpamentua egiteko eta 3 eguneko Pico y Pala-ka hasteko proposamenarekin Zeberiotarrak ados gaude!
Eskumetara, arrakala-meandro bat hasten da, eta erreka berria, Cañon del Colorado ebaki duena, handik galtzen da (erreka dagoenean). Gotzonen inkognita-putzua ikusi dugu. Joder, hortik baja behar da?!
Lana, koordinazioa, Gotzon behean, Josu ia behean eta Unai pixka bat gorago. Varita Magikoak elkarri pasatzen, petateak gora eta behera, espeleologoak berriro gora, berriro behera, ederra paliza! 3 bat magia truko egin, eta actuación brillante. Txalo zaparrada, edo hobeto esanda, harri zaparrada!
Kristoren lana egin dute Fallero Mayor-ak eta bere laguntzaileak. Erdi hilda kolektorera irten dutenean, Fanta, jamoi bokadiloa eta txokolatea. Ez dago txarto!
Putzua amaitu da. Baina amaitu al da Iñubija, Urgitxi handiaren kabezera? bai?
Ikusiko dugu...

2013/06/09
EspeleoModelismoa La Vernan
Part: Idoia, Santi Yaniz, Unai
La Verna bisitatu nahi genuelako batzuk, La Verna Berriz bisitatu nahi zutelako beste batzuk, eta La Verna-ko Salan dagoen ur-jauzi ikusgarriarekin punto pendiente bat zutelako beste batzuk, han joan gara hirurok Zuberoa aldera, Pierre de San Martin-eko mendien barrenean dagoen sala erraldoia disfrutatzera. Han, argazki piloa atera dugu (eta zelako argazkiak!), eta sistemaren erreka galeriak ere bisitatu ditugu. Hura bai Karga zeukana errekak!
Belaguako baso-kontra batean, Santiren furgonetan, pasa dugu ostiral gaua. Hurrengo egunean, zita geneukan 9-10 aldean Arrakotxepian (La Vernako bisiten parkina eta rezepzioa). Godart-ek eta beste neskak oso ondo hartu gaituzte, ze ez dute eduki problemarik esateko nahi genuen beste egon ahal ginela La Verna-n. Salako argiak ze ordutik ze ordura utziko zizkigun piztuta ere esan digu.
Lehenengo bisita 10rretan zenez, 9ak pasatxo hasi gara Santa Grazi-ko eliza kontratik hasten den baso pistan gora furgoneta hartuta, errebueltaz errebuelta, pagotegiz pagotegi eta Amildegiz amildegi altura hartzen gindoazen bitartean, Arpidia-ko arroilean gora. Santik, bitartean, Zuberoa-ko arroil eta barranko guztien izenak aipatu dizkigu.
Basoko garbiune batean, kareharrizko horma kontran burdinezko ate bat, eta inguruan egur berrizko kaseta bat, barruan Pierre de St Martin-eko kuadro-topo handi batekin.
"Hasta los dientes" prestatu gara, linterna mota ezberdinak, tripodea, flash-ak, kamara, eta baita radio eta pinganillo bat bakoitzarentzako. 10rretako bisitaren furgoneta heldu denean (10 bat neska gazte frantses), guardaespaldasak gehiago ematen genuen espeleologoak baino.
La Vernara heltzeko tunel artifizial bat pasa behar da. Han sartu gara "bisita" guztia, eta freskura ederrak joten zuen tunelean. Miradorera irten dugunean, berriro kanpora irtetzea bezala izan da, baina gauez.
Pilo bat argazki atera ditugu angulu guztietatik urjauzi inguruan, Santik argazkigintza klase batzuk ematen zizkigun bitartean batzuri. Ikusgarria geratu da, hori bai, batzuri aurpegia, paparra, hankak eta "beste" zerbait ere kongelatu zaigu hari begira, kriston ur haize hotza botatzen zuen eta!
Errekan behera ere joan gara, gelak utzi digunerarte behintzat. Ura, harri artetik desagertzen da, horma erraldoi baten azpian. Ez dago sifoirik, ezta arrakalarik, ezta paso esturik ere. Era kuriosoa halako ibai ikusgarriak amaitzeko daukana!
Gero errekan gora joan gara. Marcel Loubens-en plakaren albotik pasa eta gero, Chevalier gelara heldu nahi izan dugu. Baina konfunditu egin gara, eta errekako bidetik heldu nahi izan dugu. Errekak zeukan kargarekin ezinezkoa zen.
Hurrengoan egingo dugu trabesia Lepineux-etik!
Lekubason lanean
Javi, Iñaki, Josu, Ritxar eta Antua 2013/ ekainaren /9a
Lekubasora joan gara, bi taldetan lan egiteko. Javi, ur laginak hartzera joan da Lekubasoko aporte desberdinetara, eta beste taldea, Hatxondoko puntarekin alineatutako sumideroetan desobstrukzio lanak egitera joan gara, ea Hatxondoko azkeneko meandroarekin lotzerik genuen.
Kobazulo horretan lan egitea nahiko beldurgarria zen, izan ere, Lekubasko beste kobazulo batzuk moduan (hatxondo) sarrera desplome bat da, eta ikusten den putzura bidea zabaltzeko kontu handiz egin behar da lan, desplome bat ez eragiteko...
Ez dugu zorte askorik izan eta magia gehiago egin beharko da putzura heltzeko, gainera gero ikusi dugu altura asko geratzen dela oraindik Hatxondora heltzeko.
Lana arin bukatu denez, Dolina handi batera jeistea lortu dugu Antua eta Iñakik, eta zulo txiki bat aurkitu dugu fondoan, haize barik eta kolmatatuta.
Eguna amaitzeko Armiñetako leizara egin dugu bisitia, Josuk instalazio majo bat egin du lezako putzuetan, eta hurrengo baterako geratu dira bertan egin beharreko desobstrukzio eta eskaladak (ur gehiegi zegoen, baina gatera interesgarri bat aurkitu dugu, erreka entzuten dena eta desobstrukziora eramango duena, beraz bide zuzena hori izango litzateke)
Udarako utzi beharko dira, beraz, Zeberioko biharrak (bi aste barrurako alegia?..... ea uda arin heltzen den!!)

2013/06/03
Illuntzarren, bio + desob
130602: Carlos Prieto, Josu, Antua, Oier.
Illuntzarren biharrian jardun dogu, talde bittan.
Antua eta Josu Karakosta gaiñeko desobstrukziñuakin segitzera juan
dira. Carlos eta bixok hara lagundu detsegu, lekua ezagutzeko, baiña gero
Karakosta beheko ubegira juan gara bio lagiñak hartzeko. Han jardun dogu
lehelengo; bixok ibilli gara harrapatzen (Ischyropsalis nodifera, Quaestus,
Meta...) baiña nik ez dot errejistrorik eruan, materixala Carlosek klasifikauko
dabelako lasai.
Karakostatik Lezatera juatia pentsau dogu; baiña bidian
giñoiazela, Alperdon be begiratzia pentsau dau Carlosek, printzipioz beste
mendi moltzua izanda be, egittura geologikuangaittik koko populaziñuak
harremana izan leikialakuan. Lehelengo goursetara allegau gara (“Alfredo”
saguzarran estalaktita ingurura) eta buelta. Guano-jasotzen ibilli gara batez
be, koko gitxi bestela; lehelengo bifurkaziñuak bat egitten daben galerixako
hariatzan oso hondatutako kraneo herbivoro baten arrastuak topau doguz, eta
paleontologuendako jaso.
Lezatera juan gara gero. Lehelengo sala haundiraiñok allegau eta bertan
bueltaka ibilli gara. Kostau jaku ezer harrapatzia, eta gure gaurko helburu
nagusixan (Ischyropsalis kabernikola barrixa) alerik bez. Ordurarteko hiru
kuebak errekian maillan dagozenez, opilioiori altura horretan bizi ez dala
ondorioztatu dogu.
15.00etan bazkaltzera juan garanian, Josu eta Antuanen kotxia han
zeguan ondiok. Suerterik izango al zeben!
Arratsaldian Oñizera juan gara, lehelengo Oñizko kobara. Pausu
dibertigarrixan ondo pasau dogu. Baiña hamen be, harrapaketa gitxi (nik
Quaestus noltei, Lithobius bat...), eta opilioian arrastorik bez, nahiz eta
alturan nabarmen gorago egon. Ordurako arduratuta genguazen, ia eguna helburua
bete barik juango ete jakun.
Azkenik, Oñizko lezara juatia pentsau dogu, Ischyropsalis barrixa
agertu zan leku ingurura. Eta bai, hamen bai topau dogu. Sarrerako meandroko
barrenengo aldian, sokia amaitzen dan puntuan bertan (azpixan zulua dakana
–nere eskumako guantia bertan galdu dot gaur-), hantxe zeguan bat. Aurrekua
lez, bakar-bakarrik eta paretatik oiñaz. Carloseri deittu, eta bai: koko
barrixori dala (ondiok ez dago argi espezie edo subespezie barrixa dan). Potian
sartu, eta barrurutz segidu dogu. Pasamanua pasau, eta aken kabernikola bat (Eschatocephalus
vespertilionis?) topau dogu paretan. 1º tranpa inguruan ibilli gara, eta nik
sokan gora be egin dot, reunixoraiñok; ezebe ikusi barik.
Kanporutzkuan, sarrerako potzuan opilioiak be hartu doguz;
hasieran kanpokuak izango ziralakuan –nodifera-, baiña dudia geratu jaku ale
batzui buruz; Carlosek bereiztuko dittu etxian.
21.45etan allegau gara kotxera. Egun intentsua, eta nekagarrixa
izan da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)