2016/05/29

G-116 - Ahuntzen Hilobia

Part: Antua eta Unai

Oraingoan igandean zerbait egin behar zen. Josu eta Idoia asteburu guztirako Ilobira joan ziren. Larunbatean "Espeleo-Arkeologia Jardunaldiak" egon ziren, lau hitzetan esateko, espeleologoen begiak Labar Pinturak detektatzeko entrenatzea izan zen helburua. Dena oso aberasgarria zen, baina asteburua amaitzear zegoen eta zerbait esploratu beharra zegoen.

Horregatik G-116 edo "KarlistaTxikirekinBateraTopatuZenPistaAlboko Leza" bajatzera joan ginen. Antuaren hitzetan, 40 metro izango zituen. Optimisten hitzetan, Lezateko errekan bainatzera heldu arte jeitsiko ginen; ez hain optimisten hitzetan berriz, eguerdirako Juniran egongo ginen kaña batekin eskuan.

Eta horrela gertatu zen: Antua eguerdirako etxera bazkaltzeko heldu zen, eta Unaik Juniran bokadilo bat bazkaldu zuen Pika batekin.

Baina goazen ordu batzuk atzera:

Eguraldia bai-ez zebilen. Orain eguraldi ona egingo zuela zirudien, baina gero zaparrada botatzeko mehatxua agertzen zen. Lezaren inguruan geundela, Antua soka hasiera arbolari lotzen, Unai konturatu zen arnes de pecho galdu zuela. Kordino eta mosketoi batekin konpondu zen arazoa.

Gu barrura sartu aurretik, ahuntz-talde bat agertu zen balaka eta balaka gure ingurura. Ahuntzkume batek, zulo ertzetik, beltzera begiratu zuen. Prospektatzen zegoela zirudien.

Kaso gehiegi egin gabe, beherantza abiatu ginen. Unai aurretik joan zen ekipatzen, eta Antua Unairi disparatuta distoarekin, topo egiten joan zen. Lezaren basera heldu ginen orduan, eta ametsak Realidade Mazazo batekin itxi ziren, edo hobeto esanda, harri bloke artean kolmatatu ziren. Inork beste ezer uste al zuen?

Beste zulotxo batek 3-4 metro gehiago sakontzen utzi zigun. Baina kalmante txiki bat besterik ez zen izan.

Harri kolmatazio artean, arrakala txiki batetan, ahuntz bat ikusi genuen hilda. Hil berri berria zegoen. Orduan gogoratu ginen basoko ahuntz-kumearen oihuekin. Ez zebilen guri, han mendi barrenean galdu zuenari baino. Ama? Aita? Lagunen bat?

Kanpora irten ginenean ez zegoen ahuntzik. Eguraldi ona zegoen eta belar bustia. Euri egin berriak uxatuko zituen agian ahuntzak?

Gero batzuk Elizburura joan ginen. 3 ordu mendian sasi eta lar artean ibili eta gero, ez genuen zulo berririk topatu. Baina laister joango gara berriro zeren eta ez, ez dugu eskarmentatzen...

2016/05/22

Zatikan prospektatzen




160521: Oier.

Zatika (Ispaster), 3 lekutan eukalipto-basuak jo dittuezela aprobetxauta prospektatzeko.

Lehelengo, Bizkartegiko koba gaiñian dagon sailla begiratu dot (Zatikatik W aldera). Kuadrangularra gitxi gora behera, mendi bizkarretik behera S norabidian: eremua lau GPS puntokin hartu dot:
·       ( ...)

Honen barruan, intereseko hiru leku ikusi dittudaz:

  • ·         Bizkartegiko gandorra bera, oso itxura oneko lapiaza, artadi naturalakin, “está diciendo: prospéctame”. Mapan dolinaz beteta agertzen da.
  • ·         XX-57 (lehen aittatu doten 135 puntua, SE eskiñan bertan). Meandro baten arranke argi bi dira, bata bestian onduan. Euretako baten, harrixa botata 7 bat metro jausten da. Estuak dira, eta haize korrienterik ez dake. Baiña XX modura markatzia merezi dabela uste dot.
  • ·         XX-58. Sail honen behekaldetik hurre, hatxerixa haundi bat dago, eskarpe batekin; eskarpe horretan bertan, 6 bat metroko alturan, antxiñako koba desmantelau baten arrastuak ikusten dira, espeleotema eta guzti; sarreria horizontala bada be, segiduan leza formia hartzen dau eta 3 bat metro behera egitten dau; haizerik ez; blokeauta dagola dirudi (penetrablia da, baiña ez dot argirik ekarri, eta dana illuna zeguan) baiña hau be XX modura markatzekua begittandu jata. GPS (...)
XX-57



XX-57

 
XX-58

XX-58

 Gero, Zatika auzora bueltau naiz, NE aldian jotako basua begiratzeko asmoz. Bertan, (...) topau dot (130710eko kronikakua) eta (...)ra eruan nau, bertako (...)k hango barri izango zebalakuan. Pegoran topau dogu 4 lagunekin, txokolatia hartzen: produktibua izan da, txokolatia eta bizkotxuaz gain, 3 zuloren referentziak emon deskuezelako:

  • ·         “Gana” izeneko lekuan: eukaliptuak jotako sail-barrenian, eskumako piñadi gaztian zihar doian bidetik segiduta, ezkerrekaldeko hatxerixan kontra.
  • ·         “Gane” izeneko beste leku bat ei dago, gorago (ez dakat klaro kobarik dagon edo ez; baiña toponimia kontuan, argi laga desta “Gana” eta “Gane” leku diferente bi dirala).
  • ·         “Leixartxu”: harutzago dago, gatxagua da topatzeko (baiña (...)ren nebiak, Amoroton bizi danak, zihetzago esaten jakingo leuke). Eukalipto baso baten ertzian dago, txarto ulertu ez badot.


NE alderutz egin dot ba, eskabadorak egindako bide barrittik. Lehelengo, “Gana” izeneko lekura juan naiz, eta uste dot ondo identifikau dotela kobia dagon hatxerixa hori. Itxura ona daka, eta prospektatzeko erreza da, baiña gaur ez nekan arropa egokirik. Jotako basua miatu dot, beraz: eremu kuadrau regularra, goittik behera 160º SSE norabidian. 3 punto hartu dittudaz, eremua mugatzeko:
·       ( ...)
Sigi-sagan egin dot gora, eta gero behera. Ez dot ezer nabarmenik ikusi, baiña kontuan hartu bihar da ikusketia ez dala guztiz fidagarrixa: lurra adarrez beteta egon da, eta punto batzutan (aldapa behekaldian batez be) pillaketiak metruak hartzen dittu; azpixan leza haundi bat egonda be, guztiz estaliko leuke.

Azkenik, honen onduan jotako baso txiki bat be begiratu dot; norabide berian, baiña elipse erdixan formaduna. Mugak:
·       ( ...)
Hamen be ez dot ezer aipagarririk ikusi.

Abita

Idoia, Antuan, Gotzon y Xabi

Los espeleólogos de verdad, son tipos duros que no saben expresar sus sentimientos, cuando hablan conmigo, un amigo de la espeleo, me describen las cuevas con pocas palabras, dicen que tiene volumen, hablan de la dirección del río, de la travesía...  siempre me han dicho que Abita me iba a gustar. Yo pensaba que sería una cueva normal con dos salas espectaculares, pero estaba equivocado.
Hacía un calor pegajoso, pero tras una corta subida llegamos a la boca, sentimos el aire de Abita, aire frío y ancestral, como aviso del volumen que nos ibamos a encontrar. Nada más entrar, la cueva me sobrepasó, la verdad es que me agarraba a la cabeza intentando asumir lo que veía. Un meandro enorme se abría enseñando diferentes niveles, bajamos por una rampa metiendonos en la boca del lobo, nos introducíamos en la base de un gran cañon. Mirabamos hacia arriba abducidos por la enorme altura de las paredes, era una especie de laberinto. Sentiamos que los carlistas nos observaban agazapados, nos seguían desde arriba mientras avanzabamos boquiabiertos. Arriba se vislumbraba una cadena, había que instalar para subir... pero continuamos por el pasillo gigante, hasta que llegamos a la pared con los nombres pintados de los que vivieron aquella guerra, subimos por una grieta al nivel superior. Comenzaba el festival de estalagmitas, columnas... entonces Idoia me dice: "todavía lo que te queda, vas a alucinar", yo pensaba: "¿Más?"... Pues sí.

Sala ADES







Podría alargar la crónica, pero despúes de ver Abita, comprendí porque los espeleólogos describen tan poco las cuevas...
Solo puedo decir que desde ayer Abita tiene como prisionero a un amigo de la fotografía.

Ez da amaituko ba!


Part.: Ruben (Takomano) eta Josu (Ades)

Quincoces de Yuso-ko tabernan Isra-k gomendatu zizkigun eginkizunak ez ziren bat ere atseginak. 1600m eta gero, meandroaren bukaeran aurkitutako sifoiaren ingurua topografiatzea gomendatu zigun. Plana beraz, gure lana gauzatu, eta goraka desekipatzen joatea zen. Txarrena, punta 4 ordutara dugula, eta nolako 4 orduak... gehienetan oso eztuak.

Hasieratik erritmo altuan sartu ginen Putzu Tranpatik beherutz, adostutako geldialdiak egiten, sifoiaren gainean dagoen putzura heldu arte. Jeitsi, topografiatu, eta putzuaren aurrean dagoen lehiotik sartu ginen katazuloa topografiatzera. Pasamanos bat jarri nuen, Ruben-en topografiako gauzak prestatzen zituen bitartean.

Isra eta Carlos egon ziren pasadan astean leku honetan, eta eztuasun batean pasa utzi zuten jarraipena. Beste aldea ur zaratarekin. Sifoiari by-pass bat? Topoa egiten jarraitu genuen eztuasunerarte. Eta eztuasuna pasa eta erreka topatu ere!
Bi aldeetara egin genuen topoa, errekan gora sifoia aurkitu arte, eta errekan behera ere. 100m eta gero, ordeaa 7m-ko putzu ez destrepable batek gelditu ginduen.

Esplorazio gazi-gozoa bihurtu zen, alde batetik 52 puntu eta 250-300m gehiago, pozik. Bestetik 4 ordutara dagoen punta honetara bueltatu beharra. Ufff, ufff, ufff.

Jan, eta kanporutz. Zelako ezustekoa kanpora irten eta eguzkia sartu berri. 2230ak ziren. 12 ordu baino gehiagoko sarrera.

2016/05/14

Karlista Txikiaren Lezia Amaitu Da?

Part: Santi, Antua, Gotzon, Idoia, Unai, Josu

Ez da oso normala aspaldian ADESen gertatzen ari dena. Egia esanda, Olabarrin aurreko astean "mantenimiento" egiten egon ginenok ez genuen gehiegi sinestu Karlista Txikiaren istorioa. Karlista Txiki bat astoarekin erori ahal izan zen, bai, leza batera Menditxiki-Tellerije-ko mendietan, baina mendi barruan, seguraski, al mas puro estilo "Basie" Magazine, estuasun inmundo potxingero baten trinkatuta geratuta hilgo ziren bera eta bere astoa; eta ez, Karrantzako Karlista erori zenean moduan, hutsean hegan.

Baina okerretara genbiltzan. Putzu garbi eder bat eta gero, kanpai estilora sartzen zara galeria fosil handi zati baten sabaiko arrakala batetik. 30 metro boladu igual?

Behean harri erraldoiak Menhir formekin, estalagmita handi okertuak, bloke asko, eta lehorra. Galeria fosil handi bat. Harrapatu al dugu azkenean galeria handia?



Egia esan kobazulo ederra da, bisitan ekartzeko bezalakoa. Baina IA amaitu egin zaigu. Ez, ez dago galeria erraldoirik Lezatera, Paltzuaranera edo Tellerije-ko iturrietara eramango gaituenik. Dena goitik behera arakatu eta gero, 30 metro inguruko putzu inbasibo ikusgarri baten basean dagoen arrakala estu batetan utzi ditugu gure esperantza apurrak. Arkaute Putzua. Arkautek egiten omen zuen bezala, topoan "interrogante" bat marraztu behar izango dugulako...

Arrakalaren airea? Ez dakigu. Arrakalaraino ez gara heldu, taladroaren bateria gastatu zaigu ta, 10 metroko putzutxo bat gorago geratu gara, arrakala bistan dagoela. Abenduak 29ko putzuak ote daude arrakalaren atzean?

Batzuk Mortadelo eta Filemon estilora ibili dira gelan alde batera eta bestera, materiala garraiatzen. Batzuek Arkaute Putzuaren basetik gorantz oihuka bateria gehiago eskatzen zuten. Beste batzuek galeriako desobstrukzio haizedun batetik mailu te zintzela exigitzen oihuka ere.

Beste batzuk putzu ADhESibua esploratzen zebiltzaten. Ez dugu azalduko zergatik daukan izen hori ezta?

A, eta oraindik beste leza 2 jeisteko geratzen zaigu pinudian bertan. Horrelako estilokoak badira denak, non firmatu behar da?

2016/05/08

“Karlista txikiaren” lezia topatu ete da?

Lehen ekipoa: Idoia, Martin I., Unai. Bigarren ekipoa: Antua, Gotzon, Martin U., Santi


Gizaburuagan kontetan dabie zelan gerra karlisten denboran bazala soldadu karlista bat goikoen agindu espeziala jaso ebana. Lekeitiotik Gernikara mando bat eroan behar eban 200 kiloko karga hartuta mendian zehar. Izan be, Lekeitiotik Gernikarako bidea liberalek hartuta egoan, eta ez eukien beste modurik  holan egitea baino Gernika inguruetan ebiltzanei laguntzeko. Bizkorra eta txikia zalako “karlista txikia” deitzen eutsien soldadu bateri agindu eutsoen zeregina. Soldadua paraje haietakoa zan, eta Lekeitiotik Gernikara artean egozan baso, artadi eta atxarte guztiak edarto ezagutzen ebazan.

Baina, “karlista txikia” ez zan inoz heldu bere helmugara. Inork ez daki zer jazo jakon, baina antzinakoek esaten ebien Urruxola baserri inguruko lekuren baten bide guztiz ezkutuetatik joateko ahaleginetan ibili zala eta leze batera jausi zala mando eta guzti.

Zapatu honetan, atxerijakuen alkarteko hiru kide Olabarriko lezera joan diran bitartean (Idoia,Martin I. eta Unai), beste lau lagun Urruxola ondoko Menditxiki atzean dagoen Arnabala lezera abiatu gara (Antua, Gotzon Martin U. eta Santi). Sarrera ikaragarria daukan leze hori hobeto begiratzea izan da helburua. Gure buruan ideia hori ebilen, beharbada ha izango zala soldadu karlista jausiriko lekua, eta hobeto begiratu behar zala azpia. Antua barruko zirrikituetan ibili dan bitartean, besteok inguruak arakatzen ibili gara hango hatxeria eta erripetan, eta leze barri bi topatu doguz. Kanpora urten dauenean, Antuak esan dau karlistaren kontua leienda hutsa dala eta han barruan ez dagoela ezelako hondakinik.


Beste lezeak esploratzera joan gara, “galtzerdi” bi izango ziran konbentzimendu osoaz. Batak ia guztiz zarratuta eukan ahoa. Bloke handi batzuk kenduta, beherantz joan gara 25 bat metro, eta beste 10-15 itxi doguz bajatu barik, apur bat zabaldu egin behar dalako. Handik urten eta beste “galtzerdirantz” abiatu gara.

Pinudi bateko belartzan egoan sarrera, metro bi zabalerako tubo biribila, tranpa handi baten modukoa handik konturatu barik pasatu al dan edonorentzat. Antuak lotu deutso soka pinuari eta jaurti egin dau zulora. Gotzonek orduan, “no ha llegado al suelo”. Ez deutsagu kasurik egin, ezin zan egon han 30 metro baino luzera handiagoko putzurik. Baina Antua sarreraren hegalean eskegita behera begira jarri danean, “no llega al suelo” esan du harriduraz. “Ves, ya lo decía yo” Gotzonek, “nunca me hacéis caso!. Saka baten eman deutsagu beste soka bat, eta han joan da beherantz horman anklaje bat jarrita. 20 metro inguru jaitsi dituenean oihuka hasi da, “tenéis que bajar, esto es muy grande”. Ez deutsagu kasu larregirik egin.  Azpira heldu da, eta denbora baten ostean zarataka hasi da, “no me creéis o qué? Esto es grande en serio. A ver si bajáis”.

Neu nintzen burdinak nituen bakarra, eta han joan naiz. Hasierako tuboaren hegalean hankak hormaren kontra jarrita eskegita jarri naizenean, benetan inpresioa hartu dut. Urrun ikusten nuen Antua, neure oinen azpian. Bai, berak esan bezala, serioan hartu beharreko putzua zan. Joan naz geldiro-geldiro tuboan beherantz, eta 15-20 metro inguru jaitsita bapaten tuboa amaitu egin da: sala handi baten bobedan nengoan. Berehala etorri jat burura Karrantzako Karlistaren leizea, eta baita bere Gizaburuagako “karlista txikia” mando eta guzti galdu zaneko kontakizuna.

Beherantz jaitsi ahala, ikusten zan salaren zorua guztiz kaotikoa zala, bloke itzelez eta euren arteko ebaki sakonez betetako lekua. Sokaren basea sala-zoruaren nibela baino 6 bat metro beherago dago. Hantxe ibili da Antua hurrengo putzua jaisteko anklajea jartzen. Ikusi dot gengozan zuloaren alde batetik igon egin ahal zala salaren nibelera, eta horixe egin dot. Une hartan seguru nengoan haxe zala “karlista txikia” bere mando eta guzti  eroritako lekua, eta hango haitz apurtuetan gora eta behera ibili naz edozein lekutan hondakinen bat noz aurkituko. Tetxutik jausitako bloke handiak dagoz, eta heuren ganeko estalagmitak, nahiz eta zutunik egon, apurtuta; beraz kontuz ibili behar da formazioei oratuta gora edo behera joateko.  

Antua bueltan etorri da, bigarren putzuaren hondora helduta. Topografia egiten hasi gara. Funtsean koba ipar-hegoa direkzioa daroan fraktura batean dago. Horrexen zabalera handienean dago sala, eta direkzio batera eta bestera luzatu egiten da. Salaren erdia neurtu dugu, eta alde honetan albo baterantz doan konduktua esploratu barik itxi. Salaren beste aldea ez dugu begiratu ere egin. Horretarako sokarekin azpiraino heldu orduko pendulu bat egin behar da. Seguru nago hantxe egongo direla karlista txikiaren hondakinak.

Urten eta bueltan, karlista txikiaren kontuekaz barriketan joan gara pozik Urruxolarantz, aldatzean nibel bardinetik, eta beste leze bat aurkitu dogu bide ganean. Hare-harrian zabaltzen izan da, eta ha be beheraino jaitsi barik itxi dogu, anklajeak amaituta. 30 metro inguru behintzat badekoz. Topatu doguzan zulo guztiak gitxi gorabehera nibel bardintsuan dagoz, eta horrek inguru horretan elementu geologiko bereziren bat dagoela emon leike adituten. 


Egun fenomenoa izan da. Batez be, hirugarren leziak emon deusku kotxeetarako bueltan barriketarakoa gai handiena: Karlista txikiaren lezia ete da? 


Rebollar II-ko Koban Esploratzen Laguntzen

Part.: Ruben (Takomano), Josu (ADES)

Orain dela bi aste Rebollar-II-ko koban izan zen ADES "Ispiluen Gela" mitikoan Josu Granjari argazkiak ateratzen laguntzeko asmotan. Bertan, gure lurraldean aurkitzen ez diren bezelako koba bat aurkitu genuen. Galeria zabalak, lehorrak eta bolumen handikoak. Kobazulo harek gainez egiten zigun. Eta nola ez, gure lurraldeko esperientziak Takomano taldekoekin partekatzea ere beharrezkoa egiten zitzaigun. Kontatzeko modua eta intentsitatea ikusirik baten batek pentsatu ahalko luke, zulo miserableak bakarrik Busturialde eta Lea Artibain daudela bakarrik. Talde batek beste bat inbitatzen duenean ordea, leku ederrak ikusteko izan ohi da, eta ez miseriak konpartitzeko. Larunbat honetan ordea, miseria ere konpartitu nahi izan genuen.

Rubenek "hay un meandro que empieza en el pozo trampa que vas a sentirte como en casa..." Oraingoan ADES-eko errepresentate bat joan zen Rubenekin "mano a mano". Bazekien zer esaten zuen. Gure helburua meandroa topografiatzen jarraitzea zen. Dagoeneko 800m topografiatuta. Leku honek hainbat izen ditu, "caen como moscas", "meandro inmundo" eta antzerakoak.

Meandro hau Rebollar-II-ko kobari modu paraleloan aurreratzen da, haize klaruarekin. 15m-tako altuera gainditzen du punturik altuenetan, eta sabaitik zein lurretik joan beharra dago punturik zabalena aurkitzeko. Gogorra. Zati gehienetan desfondatuta, eta beste batzutan apurtutako erlaitzen gainetik. Tarteka, 15m-ko putzutxoren bat.

Pasamanosetik hasi eta lana egiten hasteko puntura heltzeko 2h behar izan genituen. 5-6h orduko lanaren ondoren topografia nabari luzatu genuen, baina zailtasun maila berean.  Zenbat eta aurrerago orduan eta zailago bihurtzen da, baina buruak ez zuen atzera egiten uzten. Jakinminak eta haizeak bultzaturik, aurrera jarraitzen genuen. Ezin bueltatu. Bitartean buruan Rubenek goizean esandako esaldi bat "pues ya verás saliendo..., lo fácil es bajar..."

Eskerrak ADES-eko espezialitatea eztuasuna dela, etxean senti arazten gaituen hori.

Orduari begiratu gabe, esplorazio ederra eginda kanpora irten ginen. Guztira 12h konpainia onean. Berriro bueltatu beharko gara.

Jose Mari Saenz "el Tigre"




160507: Oier.

Jose Mari Saenz “Tigrea” elkarrizketatzera. Iturraldeko hasierako taldetik hasitta, Ormazarretako esploraziñua oso-osorik ezagutu zeban -5 urte jarraixan-, baitta IPV taldiak Larran 1954 eta 55an egindako kanpaña haundixetan partehartu be (Etxaleku eta “H” lezak esplorau ziranekuak). Isaac Santestebanek lagundu gaittu (elkarrizketia bere etxeko egongelan egin dogu) eta bere jakitturixa speleo-enziklopedikua be oso lagungarrixa izan da.