2016/05/08

Rebollar II-ko Koban Esploratzen Laguntzen

Part.: Ruben (Takomano), Josu (ADES)

Orain dela bi aste Rebollar-II-ko koban izan zen ADES "Ispiluen Gela" mitikoan Josu Granjari argazkiak ateratzen laguntzeko asmotan. Bertan, gure lurraldean aurkitzen ez diren bezelako koba bat aurkitu genuen. Galeria zabalak, lehorrak eta bolumen handikoak. Kobazulo harek gainez egiten zigun. Eta nola ez, gure lurraldeko esperientziak Takomano taldekoekin partekatzea ere beharrezkoa egiten zitzaigun. Kontatzeko modua eta intentsitatea ikusirik baten batek pentsatu ahalko luke, zulo miserableak bakarrik Busturialde eta Lea Artibain daudela bakarrik. Talde batek beste bat inbitatzen duenean ordea, leku ederrak ikusteko izan ohi da, eta ez miseriak konpartitzeko. Larunbat honetan ordea, miseria ere konpartitu nahi izan genuen.

Rubenek "hay un meandro que empieza en el pozo trampa que vas a sentirte como en casa..." Oraingoan ADES-eko errepresentate bat joan zen Rubenekin "mano a mano". Bazekien zer esaten zuen. Gure helburua meandroa topografiatzen jarraitzea zen. Dagoeneko 800m topografiatuta. Leku honek hainbat izen ditu, "caen como moscas", "meandro inmundo" eta antzerakoak.

Meandro hau Rebollar-II-ko kobari modu paraleloan aurreratzen da, haize klaruarekin. 15m-tako altuera gainditzen du punturik altuenetan, eta sabaitik zein lurretik joan beharra dago punturik zabalena aurkitzeko. Gogorra. Zati gehienetan desfondatuta, eta beste batzutan apurtutako erlaitzen gainetik. Tarteka, 15m-ko putzutxoren bat.

Pasamanosetik hasi eta lana egiten hasteko puntura heltzeko 2h behar izan genituen. 5-6h orduko lanaren ondoren topografia nabari luzatu genuen, baina zailtasun maila berean.  Zenbat eta aurrerago orduan eta zailago bihurtzen da, baina buruak ez zuen atzera egiten uzten. Jakinminak eta haizeak bultzaturik, aurrera jarraitzen genuen. Ezin bueltatu. Bitartean buruan Rubenek goizean esandako esaldi bat "pues ya verás saliendo..., lo fácil es bajar..."

Eskerrak ADES-eko espezialitatea eztuasuna dela, etxean senti arazten gaituen hori.

Orduari begiratu gabe, esplorazio ederra eginda kanpora irten ginen. Guztira 12h konpainia onean. Berriro bueltatu beharko gara.

No hay comentarios: