160813: Oier.
ARSIP billeria, Aretan (Baretous).
Gaurkuan berezixa, erakundian sorrerian 50 urteurrena zalako: Basabürüko Lezia
/ Verna trabesixian 50 urteurrena ospatzen zan bebai; eta bart 4:00etan Sima
del Bosquetik zauritua etara barri zebelako.
|
Anialarrako sareko azken esploraziñuak azaltzen; SSF-eko kidiak publikuan. |
Billeria 10:00etan hasi da, udaletxeko
billera aretuan; gabian lan egindako speleosorosliak bertan bueltaka zebizen,
gaupasa eginda, eta uste dot 150 lagunen talde bat Basabürüa / Verna trabesixia
egitten ziharduala bebai; billeran bertaratutakuak, beraz, ez dira asko izan,
50 bat lagun; euren artian 50-60 beterano asko, nere objektibo printzipala:
Pierre Accoce, Michel Luquet, Migraine medikua... Accoce instantian begiz jo
dot; eta Ruben Gomezek segiduan aurkeztu desta, oso tipo atsegina eta etorri
haundikua da “Pierrot”.
|
Pierre Accoce |
Lehelengo, urteroko asanbladako kontuak
garbittu dira: aurreko urteko bilana, komisiñuen txostenak, kontuen
aurkezpena... Espainolei buruz be berba egin da, ia zelan lortu Hegoaldeko
jente gehixago etortzia billeretara; Iñaki Ortillesek (Satorrak) komentau daben
modura, interesgarrixa izango litzake billeretakoren bat Iruñan egittia; izan
be, zirkulo bizioso xamarrian gabiz bestela: espainolik ez datorrenez, billerak
Frantzian egitten dira; eta billerak Frantzian egitten diranez, espainolik ez
dator... Honen ostian, Pernette batek (ez BU56kua, beste batek) Vernako presa
inguruko urei buruzko proiektu hidrokimikua aurkeztu dau; Gomezek Sima del
Bosqueko erreskatian barri emon dau; Godartek Vernako gorabeheria komentau dau
(aurten hobeto dabiz); eta bazkaldu aurretik, Lansacen taldekuak argitarapenen
salmenta-mahaixa ipiñi dabe. Martin Ibarrola ADES-eko liburuzaiñak via libre emon
destanez, zera erosi dot talderako (guztira 109 €):
- ·
QUEFFELEC, Corentin. 1968. Jusqu’au fond du gouffre. Record du monde à la
Pierre Saint-Martin. Tome 1. Spéléo éditions, Bonnieux, 1994.
- ·
QUEFFELEC, Corentin. 1978. Jusqu’au fond du gouffre. Tome 2. Ed.
Arcora. Bourg-la-Reine.
- ·
LABEYRIE, Jacques. 2012. Les
découvreurs du Gouffre de la Pierre Saint-martin. Ed. Cairn. Pau.
- ·
Arsip bulletinen azken 3
aliak: 16 (1989 arte), 17 (1990-2001) eta 18 (2002-2016), hiru “ladrillo”, zein
baiño zein lodixagua, bakotxa bere topografia eta mapa gehigarrixekin.
- ·
Arsip Info. Especial 2014. Las travesías de la Pierre Saint Martin.
(monografikoa, espainolezko edizioa)
- ·
Arsip Info. Hors-série 2016. Jonction Tête Sauvage – Pierre Saint-Martin.
30 août 1966. Une aventure des Basaburu. (50 urteurreneko ale berezia).
|
ADES-eko liburutegirako ale barrixak |
Gero, desbandada generala izan da,
bazkaltzeko salvese-quien-pueda
estilo frantses tradizionalian ;-) Eskerrak Juan Mari Feliun kuadrillara pegau
naizela (Grahovac, Wajdenfeld eta euren emaztiak); halan be, berandu xamar
ibilli gara eta ozta-oztan ez gara tripa hutsik geratu; normanduak tabernakuak
limurtu dittuez eta in extremis,
bokata batzu etaratzeko konbentzidu doguz.
|
Kakuetako "Grotte aux Lacs": azken aurkikuntzak. |
Horren ostian, herriko hitzaldi aretuan
proiekziñuak izan dira. Lehelengua oso interesgarrixa izan da: Mickey Douatek
PSM inguru guztiko sintesi eguneratua ipiñi desku, gaur egunian martxan dabizen
exploraziñuak nabarmenduta. Gero, esploraziño kanpaña garrantzitsuei buruzko
azalpenak emon diraz, talde arduradunen eskutik. Bestiak beste, Illaminako
Ateak BU56ian egindako aurkikuntza garrantzitsuak azpimarratu dittuez, tamalez
ez da EEE/NEF-eko iñor egon haren barri
zuzena emoteko....
|
Michel Luquet |
Honen ostian, Michel Luquetek PSM-ko
esploraziñoko bilan historikua egin dau, gaur eguneko belaunaldixei begira; eta
1965eko (¿?) kanpainako super8 irudi dijitalizauekin audiobisual ebokadore bat
aurkeztu dau.
|
Roger Marcorelles |
Roger Marcorelles (Basabürüko Lezentzat taldian lehelengo
arduraduna), BL-kuen lehelengo urtiak azaldu dittu. Gero, “Pierrot” Accocek interbentziño
espontaneua egin dau, Lyoneko scouten taldia gogoratzeko. Eta honen ostian,
juan biharra nekalako, Accoce bahitu dot aretuan kanpokaldian, modu prekario
xamarrian, elkarrizketatzeko; dokumentu laburra baina esanguratsua. Bueltau
garanian, proiekziño bat emon barri zeben (2000 urte ingurukua, oker ez banago)
eta neska bat beste aurkezpen bat egitten ziharduan, espeleourpekaritzari buruz
uste dot; bere izena ezin izan dot hartu...
|
Espeleourpekaritza kontuak |
Honen ostian, amaitzeko, Migraine
medikuak Aretako alkatiari oroigarri bat emon detsa (PSM 60-ko argazki bat),
espeleologuekin izaten daben adeitasuna eskertzeko; eta danak Udalak
eskindutako afari/erromerixara abixau dira; nik etxera bueltau biharra nekanez,
danei agur esan eta soirée ederra pasatzeko opa detset, hurrengorarte...
|
Migraine, Aretako alkatia eta Gomez |
Oso gauza haundixa da ARSIP. Ez da
makala, Euskal Herriko interklub zaharrena izatia, halako osasun ona
mantentzia, belaunaldi guztietako jentia elkarlanian jartzia, eta lanerako
gogua bizi-bizi izatia!