13/8/2016 Gotzon,
Antua, Zuto, Santi
Alperdoko koba
nekagarrira joan gara, aurreko astean utzitako puntan urrunago joateko
ahalegina egiteko. Helburua hauxe da, orain ezagutzen den azken ur-sifoia baino
harago joatea, goragotik beste pasabideren bat topatuz.
Bidean ura
edateko toki bat prestatu dugu. Bada estalagmita artean tantek betetzen duten
potxingo bat, eta Lurgorriko San Lorenzo jaietan hartutako ontzia eroan dugu
haraino apropos. San Lorentzoren iturria deitzen hasi gara lekuari. Ur trago
edarra emon dogu hainbeste izerdi bota eta gero! Alperdok daukan gauza on
bakarretakoa izan daiteke, hainbeste estutasun, gora igote, jaiste, eta
konplikazioen artean.
Ondoren, Aldapa Handiaren alboko galeria berrian ekin
dogu gorantz; han ibili dira Antua eta Gotzon sokak jartzen tuboan. Zenbat eta
gorago gauzak gaitzago bihurtzen joan dira; gaitzago eta ezatseginago. Izan be,
horma guztiak basa edo lokatz guztiz
itsaskorraz estalita dagoz, eta gure jantzi, bota eta burdinei buztin zati
itzelak inkau jakeez. Beste modu batean esanda, espeleologoen gogoa eta
animorako akabua den leku bat da tuboaren azken tramoa. Haren goiko aldean leku
handiagoa dago, basaz beteta hau be, eta gainean zabaldu beharreko estutasun
batean itxi dogu. Zeozelako haize korrontea zetorren handik.
Kanpora irtenda
ikusi dugu Alperdoko koban lortu den altuera handienera heldu garela, itsasoaren
mailatik 200 metro inguruko nibelera. Gainera, ur-sifoiaren parera heldu gara,
nahiz eta askoz be goragotik izan. Horregatik, beharbada, hor egon daiteke aurrera
jarraitzeko aukera, batez be estutasunaren ostean barriro beherantz egiten badu
eta errekaren nibelera jaitsi. Halan be,
tubo horrek kanpoko leize batekin konekta leike, eta horrela balitz ez
litzateke albiste oso ona izango esplorazioarentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario