2017/01/30

Brindis Al Aire (Lezabizkarra - Olabarriko Lezia)

Part: Unai, Gotzon, Josu, Idoia

Gauza gutxi dira ez ditugunak esan Lezabizkarrari buruz. Burua erotzeko besteko indarra duen aire batek zoraturik, desobstruitzen eta desobstruitzen jarraitzen dugu mailuak gastatu arte. Ziur gaude, aire horrekin (haize ahal zen deitu oraingo zapatuan), atzean zerbait egon behar duela.

Horrela ba, Gotzon eta Josu fondora joan dira desobstrukzioarekin jarraitzera. Egun osoa eman dute jo ta ke desobstruitzen, gorputzak "bale!" esan duen arte. Gero Athletic Txapeldun gelara bueltatu dira, jateko, deskantzu eta beste lagunen konpainia bila.

Beste biak, Unai eta Idoia, Athletic Txapeldun gelako eskaladan zentraturik zeuden. Unai denbora askoan eskalatu gabe zegoen, eta tokatu zaion harri hain txarrean ia sekula ere ez. Han, Athletic Txapeldun gelaren goikaldean, eskalada harek asko prometitzen zuen.

Baina Athletic Txapeldun-eko eskalada Basatza Txapeldun-ekoa bihurtu da. Anklaje bakoitzeko, 7cm basatza kendu beharra zegoen, harri ona harrapatu eta gero taladro zuloa egiteko. Momentu baten, Himalayako mendietan gora, elur sakonetan bidea zabaltzen joaten diren alpinistak bezala, eskaladan gora; ekipatzeko mailua piolet bezala ibilita, bidea zabaltzen joan da Unai basatzan gora. 2 anklaje sartzea geratzen da repisa batera heltzeko, eta ikusteko atzean zer dagoen.

Baina ikusi dugu ez dela putzu inbasibo baten basea. 20 metro inguruko altuera hartzen duen meandro altu eta garbi baten basea da. Frakturak jarraitu egiten du perpendikularki, Menhirren gelan edo Erreka gelan egiten duen bezala. Eta handik ura dator. Galeriarik etorriko ote da?

Ez dugu ezer berririk aurkitu koban, baina gure buruak aurkitu ditugu. Nahikoa da hori guretzat, eguna irribarre eder batekin amaitzeko!

2017/01/29

Atxondoa (Gorozika)




170129: Unai, Antua, Oier.

Gorozikara (Ondarroa), Unairi Mokao inguruko meazuluen kataloguan laguntzera. Lehelengo Atxondoko tontortxora juan gara, eta harrigarrixa da barruan zelako laberintua topau dogun; batetik sartu, bestetik urten, antxiñako itxurako galerixa bigurrixetan gora eta behera, zein 1900 inguruko galerixa zuzenetan, barrenuen marka eta guzti. Zer esanik ez, euretako asko desplomiekin edo hondakiñekin blokeauta topau doguzela. Unai eta Antua ibilli dira sare nagusixa topografiatzen (beste sare txikixaguak be dagozela ikusi dogu), eta poliki-poliki eremu hau ondo aztertzen eta katalogatzen ibiltzia merezi dau; nere ustez, interes geologiko hutsangaittik bada be, katalogo espeleologikuan sartzeko moduko barrunbiak dira danak (artifizialak zein naturalak).

Goizian zatirik haundiña hor pasau dogu; eta gero, 15:00ak aldian, Unaiek han-hemendik lokalizauta zittuan 3-4 zulo erakutsi desku, eta barrura sartu gara; gehixenak galeria bakarrekuak, eta metro gitxikuak. Nik neuk bakarran izenakin geratu naiz: Iramategi, bertan topau dogun saguzarra errejistratzeko. Izan be, ni hortan juan naiz denpora guztian: bio kontuei begira.

Mokao-Atxondoko meazulo nagusixan jasotako lagiñak: masma txiki 1, masma haundi 1, aken haundi 1, opilioi zuri 1.

Hauek izan dira Mokao-Atxondoko meazulo nagusian (Gorozika-Ondarroa) aurkitutako saguzarrak:
(...)

2017/01/21

Bilogia (Alperdo eta Lezate)




170121: Unai, Oier.
Hibernazio sasoian saguzarrak barruan bilatu behar ditugunez, laginketa egunez burutu dugu. Gaurko plana Alperdo eta Lezate errekorritzea zen, baina ikusi dugunez, hurrengo neguan koba bi hauetako bakoitzari egun oso bat eskeini beharko diogula konturatu gara: luzera osoan begiratzeko (Lezaten “Saharako igoerara” ailegatu gara, eta Alperdon lehenengo sokaraino), eta zokoak ere miatzen ibiltzeko.
Beraz, lehen ikustaldia Alperdon burutu dugu. 11:00ak inguruan sartu gara bertan. Orokorrean, saguzar bakartiak aurkitu ditugu, itxuraz denak Rhinolophus motakoak. Esango nuke Alperdon urtean zehar egoten diren saguzarrak ez dutela koba hau neguan hibernazio gune bezela erabiltzen.  Hauxe da errejistro zehatza.
(...)
14:00ak inguruan sartu gara Lezatera. Sorpresa hartu dugu: talde handiren bat aurkitzea espero genuen, baina oso ale gutxi ikusi baitugu, gehienak banaka, sarreratik hurrengo gela handietan; salbuespen bakarra sarreratik metro gutxira aurkitu dugu, 10 Rh. ferrumequinumez osatutako taldea aurkitzean. Hona errejistro zehatza:
(...)

(Oharra: bio laginak ere hartu ditugu bi puntutan. Sahara azpiko jantokian, Quaestus noltei pila; Harri Arrakalatuaren gelan, Rh. euryalearen kaka artean, Lithobius pila eta Quaestus noltei batzuk).


2017/01/16

Crónica de una Exploracion Anunciada

Part: Urtzi, Josu, Gotzon, Antua, Unai

Zapatuan kristoren euri zaparrada erortzeko arriskua zegoen. Mendi guztien lur-azpiko akuifero guztiak urez gainezka zeuden. Elurra iragarrita zegoen 400 metrotara gutxienez.

Buruan, ostegunean Belaustegi (Ispaster) baserriaren atzeko dolinan aurkitutako leza "fresko" bat zegoen. Freskoa bai airez, eta bai esplorazioz. Sarreratik 2 metrora desobstrukzioa zegoen, eta horregatik, euri zaparradatan denok katarro XXL batekin etxera joateko arrisku handia ere bai.

Oraindik, Iñubija II-ko "Hello Kitty I" eta "Bob Esponja Anaiak" itsasuntzien naufragioa zegoen, han barruan mendiaren kontra burrukan ibili ziren esploradore adoretsuen hezurretan.

Baina berdin da, jakinmina edo kuriosidadearen limiteak gainditzeko gizakia bezalako inor ez dago, eta oraindik gehiago espeleologoa; a, bai, harri arteko zuloekin eta errekastoekin amets egiten duen izaki arraro hori...

Leza berria egon behar zuen lekuan zegoen. Errekaren gainean, altura egokian, eta koordenada egokian, dolina fondoan.

Antuak eta Gotzonek bueltatxo bat emateko asmoa zuten leza baloratzera (paseotxo osasungarri bat basoan, lezaren airea baloratu, piskat prospektatu,...), eta Unai, Josu eta Urtzik desobstruitzen jarraitu nahi zuten (aurreko egunean Urtzi eta Unai egon ziren, lurra kentzen Urtziren baserriko palarekin), eta euria egongo balitz, Lamiñetara joango ginen, sektore ez-topografiatu bat topografiatzera.

Ba azkenean ez paseotxorik, ez baloraziorik, ez Lamiñarik eta txorradarik. Gure barnean, bagenekien gure burua bakarrik engainatzen geundela. "Cronica de una exploracion anunciada".

Kristoren "txuzoak" jausten zeudela (batzuetan eguzkia agertzen zen eta handik 10 minutura dena Mordor bihurtzen zen) Antua bera bakarrik aterkiarekin prospektatzen ibili zen goiz guztia, Gotzonek azkenean patakabra eta mailuari brilloa atera zion, eta gehiago egon zen leza barruan kanpoan baino (3 metro sakonerako lezan!). Beste hiruei buruz, denak turnatu ziren leza barruan, beren "aportazio zientifikoa" egiteko.

Egia esan, ikusgarria da konturatzea ia superfiziean dagoen leza baten desobstrukziotik ere halako basatza atera ahal dugunik. Egia esan ADESen, buzoak kakaz beteta uzteari dagokionean, limiteak apurtzen ez dugu parerik.

Kontuz ibili ginen, bueltan, Belaustegi baserri ederraren ataria ez zikintzearekin; ze, bai, zikintzeko moduan geunden benetan!

Argazki batzuk ateratzekotan egon ginen, baina argazki kamararen osasunean pentsatuz, atzera bota genuen proposamena.

Baina hori bai, horrelako beste desobstrukzio sesio bat eta gero, komentzituta gaude leza zabalduko dela, eta igual Iñubijako errekara goaz zuzenean, ze letxe! Amets egitea librea da, baina lezak ixtea ere bai zoritxarrez,...

Pierre Accoce




Udan (160813) ARSIP-eko bileran ezagutu giñanetik, emaillez etenbako kontaktuan izan gara, eta tonto-tonto, oiñ arteko elkarrizketa luzena eta sakonena ondu dogu. Pierre Accoce, zuberotar-biarnesa (oiñ Alpietan bizi da), beti bigarren planuan izandako espeleologua, baiña papel garrantzitsua betetzen: bere taldekidien segurtasuna bermatzia. Lehelengo Cosyns, Loubens, Lepineux, Tazieff, Occhialini, Labeyrie etabarrekin (San Martin Harriko lezian aurkikuntzan); gero Queffelec, Arkaute, lyondarrak, Sautereau, Luquet eta bestiekin (La Verna eta beste sala haundixen esploraziñuan); gero ARSIP-en sorreratik gaur arte (Basabürüko Lezia, munduko sakonera errekorrak...). Pierrot “Accoco” Larrako speleo historia moderno osuan presente egon da, beti modu diskretuan, 1985an Queffelec hil arte sarrixago, handik aurrera bakanago; baiña gaur egunian, 88 urtekin, ondiokan ARSIP-eko aktibidadia hur-hurretik jarraitzen dau, eta billeretara etortzen da. Pribilegio haundixa izan da bere lekukotasun guztiz estrategikua jasotzia. Eskerrik hanitx!

2017/01/07

Hello Iñubija II



160107: Josu Z, Martin U, Martin I, Santi, Idoia, Antua, Oskar, Oier.

Iñubija II, aintzira haundixan ostian explo + topo.

Leijabeko sakunian leija izan dogu, ugari: bildurra emoten zeban espeleo egittera urtetziak be; eskerrak bagenkixala lurpian epelago izango giñala kanuab baiño. Halan be, barruan egin doguzen 5 orduan zihar haize korrientiak kanpoko tenperaturiakin ibilli dira (0ºC inguru), eta beraz gaur esango genduke izardi tantanik be ez doguzela bota, saiatu arren.

Allegau gara aintzirara, paraje ikusgarrixa benetan, Urgitxiko sistema ederrian gagozen seiñale. Lehendik izoztu xamarrak bagenguazen be, Gotzonek erosittako pirautxuak ikustian zero absolutora jaitsi gara: Hello Kitty itsasontzixa eta Bob Esponja kruzerua, zein baiño zein... senduagua. Gitxienez batzuk omoplatuak ez bustitzia lortu dogu, horrekin dana esanda dago.

Aintziria pasauta, “Putasemian Galerian” gora juan gara, txoko guztiak miatzen eta topografian hartzen. Gaur ahalegin gehixenak, halan be, horren eskumaldian zabaltzen dan bloke anabasiak eruan deskuz, “Kaos Fekalak”. Ez dogu lortu haize korrientian norabidia jarraitzia, eta une batzutan bloke moltzuan gaiñeko gelatxo batera allegau bagara be, eta horma naturaletik zetorren meandro minimo bat, ez dogu jarraipen argirik ikusi. Hobeto begiratu biharra dago, aintziraraiñok dagon haize korriente sendua billatzeko ahalegiña egitteko, eta oker ez banago, eskaladaren bat be egitteko geratu da.

Bio aldetik, ez dot ezertxo be ikusi koba osuan zihar; kanporakuan, potia gitxienez 3 Meta menardikin bete dot, eta hónek be erdi izoztuak zeguazen. Ez ninduke harrittuko hotz ikaragarrixangaittik barruko koko guztiak be babesteko joeria hartu izatia... Aurreko baten Gotzonek argazkittan jasotako Neobisium pseudoeskorpioia harrapatzeko beste saiakeraren bat egin biharko dogu.



2017/01/02

Torca del Porrón


TORCA DEL PORRÓN (PORRACOLINA). POZO MTDE (435,92 m)

Josu Granja


Con el recuerdo todavía fresco de la Torca de la Grajera, el pasado mes de noviembre tuvimos el privilegio de fotografiar otro inmenso abismo. En la vertiente meracha del macizo de Porracolina se había descubierto hacía unos meses un pozo que superaba los 400 de vertical en la llamada Torca del Porrón, y por tanto superaba el récord de pozos de España que hasta entonces ostentaba el Pozo de los Pasiegos (346 m).

Invitados por los colegas del Club Cántabro de Exploraciones Subterráneas y el Espeleoclub Ábrigu de Asturias, acudimos con la misión de fotografiar la gran vertical y en lo posible dar idea de lo que es aquello. El asunto en principio era llevado con la lógica reserva en este tipo de exploraciones, y había que cumplir con el “tiempo de silencio” hasta que lo anunciasen a la prensa, cosa que ha sucedido el día 31 de diciembre en Cantabria.

Con la ayuda de Alonso (Burnia) coloqué la cámara en la mitad superior del pozo, en un cambio que permitía un buen apoyo del trípode contra la pared. Además, siguiendo el consejo de los descubridores, era un lugar idóneo para captar la parte del pozo de mayor sección, que en este tramo alcanza hasta 40 x 20 m a favor de un enorme plano de falla que parece caer sin fin. Los demás espéleos se mantuvieron en los siguientes cambios para dar idea del tamaño.

No tuvimos suerte con el tiempo, después de meses de sequía nos tocó el paso de un frente. Había bastante lluvia en la vertical y era necesario maniobrar rápido. El goteo se aprecia en la parte superior derecha de la foto. La cámara acabó chorreando y nosotros también. Además, se creó un efecto niebla en la parte inferior que restaba visibilidad a lo lejos, aunque aportó su toque de ambiente.


Se trata de la segunda mayor vertical del mundo en pozo interior. Eso lo dice todo.