180527: Josu, Unai, Oier.
Txepetxabixeko Gaztainadira
(Markina-Xemein). Aurreko kronikia irakorri ostian, ezin tentaldixari eutsi eta
azken orduan hango haize korrientiakin freskatzera apuntau naiz; uliak atzeraka
botatzeko bestekua, beinke!
Gaurko jardunaldixa grisa izan
da, gauza ederrak topau ahal izateko bihar izaten dan egun arruntetako bat. Ilusiñoz
jardun dogu, halan be; hortik bizi gara gu! Harrixen arrakalak arazua emon
deskue, eta espatula biharra oztopatuta beste tresnak erabilli bihar izan doguz;
honek ekarri dau eguna killotan oso produktibua ez izatia (150 bat kg etarako
genduzen, kanpoko terraplena osatzeko) baiña ez gara geldirik egon, ez horixe. Bio
aldetik be, 6 bat Ischyroplsalis haundi eta eder jaso dittudaz, eta Oxychillus
bat.
Han mundua konpontzen ibilli eta gero, erretiro goiztiarra etorri da eta
juaterutzkuan, Barbaixolan behera, aurreko baten Gotzonekin begiratutako bide
baztarreko zulo barrixari koordenadak hartu detsadaz. Aurreko egunetan
katalogau edo ez zalantzan izan giñan, baiña Unaiek ikusi dabenian baietz esan
dau, terminantemente, eta danok dakigu katalogo kontuetan Unaiek agintzen
dabela. Beraz, fitxia zabaldu detsat Barbaiola II UB-108 kode probisionalakin
(Unaiek konfirmatzeka); GPS (...) eta sarrerako argazkixa
hartuta, krokisa falta.
PD: aste honetan izan gara Urtzin etxian, komuneko pertsianan dittuan
saguzarrak monitorizatzen; ixa ziur gagoz Pipistrellus pipistrellus dirala.
Hasierako asmua saguzarrak handik bialtzia izan da (neguan, kanpuan hibernatzen
dagozenian, zulua poliuretano-bitsez beteta), baiña ez dakit nik... aste
honetan saguzarren urteeria ikustia etxeko umien “espektakulo barrixa” bihurtu
da, eta gaiñera JEEL-eko Inazion enkarguz astero gorotzak jasotzen hasiko dira
(piñuan sitsa jaten daben aztertzen daben ikerketan kolaboratzeko), beraz... ez
dakitt nik, Urtzi, azkenian bota barik, habixia ez detsezuen egingo! ;-)