Gaur Laminen
kobazuloko ibilbidea egin dugu. Errekako zulotik sartu eta goiko kobatik urten
kanpora.
Hasieran errekan
gora joan gara koban. Kontuz ibili naiz eta ez ditut oinak busti. Aitak esan
dit, “hango ilunetan lamiñak ikusi ditut”. Nik ez diot sinistu, beti dabil
gezurretan eta.
Baina, beharbada,
gaur egia esaten ari zen. Horregatik une batean alde batera utzi dugu erreka,
eta gorantz igotzen hasi gara. “Benga, arin”, esan du aitak, “lamiñak konturatu
baino lehen goiko galeriara igo behar dugu”.
Zulo handia egon
da alde batean, eta laprast egin barik lau hankatan joan behar izan dut
aurrera. Arrakala bat ere egon da, eta haren gainetik salto eginda pasatu naiz
beste aldera. Leku handira heldu gara, eta amak esan du, “begira, han dago
lamiñen kaiola. Ume gaiztoak kaiola horretan sartzen dituzte lamiñek”. Nik ez
diot sinistu amari ere, beti ibiltzen da ipuinak asmatzen eta. Baina bazterrera
heldu naizenean, eta gauza hura ikusi, dudatan hasi naiz, kaiola baten antz handia
zeukan.
Buelta hartu, eta
oso baxua zen galeria batetik joan gara aurrera. Amak esan du galeriaren izena “lamiñen
dorea” zela. Nik ez dakit zer den dorea, eta amari galdetu diot, baina ez dit
erantzun. Isilik aurrera jarraitzeko esan dit, lamiñak etorri ahal direla
atzetik eta.
Gero galeria
handi batetik aurrera jarraitu dugu. Albo batean zegoen zirrikitu batetik
behera jaitsi gara, eta aita ia ataskatuta geratu da.
Aitak esan du
gora igotzeko soka bat aurkitu behar zela. Baina aita eta ama galdu egin dira
galeria hartan. Nik aurkitu dut albo baten gora igotzeko soka. Sokatik igo eta
kanpora irten gara.
Nire aita eta ama
beti galtzen dira koban, eta nik topatu behar izaten dut bidea.
Mauleko
Mediatekan hitzaldixa “Xiberoa: Eüskal espeleologiaren hastapenak”. Aretuan 30
bat pertsona, asko espeleologoak. Ruben Gomez lehendik ezagutzen genduana, eta
zorionez beste batzuk be ezagutzeko aukeria izan dogu: Gilen Iriart, Eric de
Valicourt eta izenik gogoratzen ez doten beste batzuk be. Gaiñera, Dominique
Ebrard arkeologoa, eta Christophe de Prada kazetarixa.
Hitzaldixa batez
be 1900-1965 arteko historixiari eskindu detsat, eta hortik aurrera rekorrido
ultrabizkor eta ultrasuperfiziala izan da (hutsune nabarmenekin), gaur egunian
Larran dabizen taldien biharran aipuakin amaitzeko. Hortik aurrera, lekukua
Gomezi pasau detsat harek informaziño eguneratua emoteko.
Hitzaldixan
zihar, nere helburu nagusixa speleologo xiberotarren berri gehiago jasotzia zan.
Horren barruan:
Konfirmatu dot Maulen Veisse izeneko botika
bat izan zala, gero Privat izena eruan zeban bera.
Sorpresa haundixena: Martelen kolaboratzaile
xiberotarretako bat, Alexis izenekua, Gilen Iriarten birraittitta dala
dirudi. Honek Alexis Mandagaren izena zekan, 1885ean Larrañen sortua, eta 1908an
basozain lanetan hasi zan Lestarpé izeneko basozain atharraztarran
tutoretzapian. Etxian galdetuta (Alexisen seme bi ondiok bizi dira,
Gilenen aittan osabak), ez dira gogoratzen Ariegera Martelekin juan
ziranik, baiña beste guztia bat dator.
Cercle Magique (agian Otsibar moduan dakaten
bera? Otsibarreko lepo onduan dago) Gamereko Xobe (?) auzuan dagola.
Hilondo izenakin dakaten hori Hidondo da,
seguru. Bidalur izenakin dakatena, barriz, Bidalune da seguraski.
Lurrazaleko
jentiari gustau jakola emoten dau; lurrazpikuak (normala dan modura) hutsuniak
nabarmendu dittuez. Informaziño gehixago eskatu deste hainbatek:
Arratsaldian,
Piellenian bazkaldu eta gero Allande Sokarrosek Arbailletara eruan gaittu. Han
paraje ederretan ibilli gara, eta hainbeste gauza ezagutu doguz, bestiak beste:
Bertako skyline edurtuko tontor eta
azpi-tontor bakotxan izena.
Otsibarretik Cercle Magique zulua (izan
daitekeena), eta gaineko maide korralia.
Estaintzia: lurretik urtetzen dan surgentzia
batek egitten daben urmaela. Biarnesez “estaing”. ADES gunian
aplikagarrixa: Olaldeko estaintzia, eta beste.
Sokarrua = kareharrixa (sokarrotze
=hatxerixia).
Harsüdürra = Pic des Escaliers.
Ostian, Altzaiko
“Txaranbela” jardunaldixan egon gara, benetan interesgarrixa. 3 emanaldi izan
dira (Ttk + JM Bedaxagar + Beltran; Hegiaphal Mitikilekoa eta bere laguna; eta Beñat
Itoiz + Txanbezpel taldia), eta harrigarrixa izan da. Nik Petiri Caubet baiño
ez nekan entzunda, eta harena eta hónena entzutzian, benetan, 4 instrumento
desbardiñak zirala emoten zeban. Dana jotzeko formia (eta mihidurak egitteko
formia, Mitikilekuak azaldu destanez). Gero, zeozer jan-edateko aukeria izan
dogu, eta harreman sozial gehixago: Beltran (etxian dakatena Txilibrinen
albokia dala konfirmau destana), Biarnon bizi dan albokari/albaitari orduñarra,
eta... Jean Mixel Bedaxagar bera! Goizeko hitzaldixangaittik zorionak emotera
etorri jaku eta 1001 galdera egin deskuz espeleologiari buruz; gero bere alaba
Maiderrek esan desku... Leize Mendikuekin ibilli dala speleo egitten! Bere
maillarako Baigorrikuak gogortxuegi ei dabiz, baiña; bistan da, ADES-ekuengana
etortzeko gonbitia egin detsagu ;-) Gustora egon gara berbetan, hain da eze...
agur esateko orduan, bixamonian euren etxian bazkaltzera gonbidatu gaittuen!
Kabidu ezinda, Atharratzera juan gara lotara (Sü Aziakuak Piellenian gela bat
hartuta zeskuen).
Bixamonian,
pasiotxo bat emon dogu: Atharratze inguruetan oiñaz, txakhur erraldoi sinpatiko
oihulari baten laguntziakin; eta gero kotxez, Maidalena puntara. Hango bistak
ikusi eta gero, Urdiñarbeko plazara. Tabernan zeguazen gazte poligonero batzu
“Jaun baruak” kantatzen entzunda flipau ostian, etorri da Maider eta aldirixetako
basarri txiki batera juan gara. Han hartu gaittue, eta pribilejio haundixa izan
da etxe normal baten, sukalde normal baten, sutondo goxuan (sic), bazkari
normal bat dastatzia, halako VIP-ekin. Jean Mixelek eten barik speleo gauzak
galdetu eta galdetu ibilli jaku: bere familixia Garaibiko mainüetakua da,
Pierrenia (?) etxekua, Martel-Rudauxek 1908an etaratako argazkixan agertzen
dana; Jentiletxetan egona dago (Olatz); arte rupestrian eta izarren
korrespondentziakin interes haundixa daka; eta beraz, zelan ez, Xabier
Gezuragan teorixei buruz berbetan amaittu dogu; “Gezuraga” abizenan esanahixari
be bueltaka ibilli da... Gero Maiderrek Baionara juan biharra zekan, eta gurekin
eruan dogu kotxian, bazkalostian prorrogia eginda. Ez ahaztutzeko asteburua,
Xiberua “pata negra” (turistak ikusten ez dabena) dastatuz.