2021/05/23

Atxumuteko Gaztiñadi Zaharra

 


 210523: Mariano, Antua, Xabi, Oskar F, Gotzon, Oier.

MG zonan, katalogo biharrak, plan mañaneroan. Lehelengo, Urtzin benedikaziñuakin, berak topautako zulo barrixa ikustera juan gara; kasualidadez, bertarutz giñoiazela, Urtzin informatzailliakin topau gara (Mikel ...), eta GPS-ak baiño zuzen eta zorrotzago eruan gaittu bertara. Ez hori bakarrik: informau gaittu hurren dagon basarrixa Idarreta dala; mendixan izena Atxumute dala; paraje hau Gaztiñadi Zaharra modura agertzen dala mapetan; eta oin dala 60 bat urte, bere etxeko zaharrak baso hori jo zebela, egurra Lekeition saltzeko. Pozik gu! Jakiña, zulora gurekin sartzera gonbidatu dogu eta han izan da gurekin, explo + topo + bio + katalogo biharretan genbizela. Kuebia politta da: ranpan beherako formako galerixatxo baten, gela haundi batera allegau gara; ez dogu jarraipen posiblerik topau, kanporutz doian arrakalatxo bat kenduta, haize korriente leunakin. Gela nagusixan bertan, (...). Bio aldetik: saguzar bat (Rhinolophus ferrumequinum itxuraz, ez nekan US gaillurik); 3 meta, 2 masma txiki, Quaestus 6-7, Oxychillus 2, Zospeum 2, Lithobius gazte 1, Pseudosinella 2.

Ostian, konprobau bihar genduzen katalogoko erreferentzia batzuk begiratzen egon gara (ejem! barkatu, nere speleo hastapenak ziran, edozer katalogatzen nebanekua!), txarakan zihar muskuluak pizkat ejerzitatzen. Bazkaltzera sasoiz allegatzeko moduan, txartela ondo kargauta!

No hay comentarios: