2021/05/09

Olatzeko plantxak


 

 210508: Oier.

Aurtenetxeko XXS pausuak uxatuta (edertasuna, eta Bolunzulo-Lastarrike konexiñua ez da nahikua ni hara eruateko!), Burumendiko lagunei deittu eta Olatzeko karstera juan naiz, ahal izan doten gauzetan laguntzera. Jente nahikua genguazela eta, lehelengo ekittaldixa talde bittan banatuta egin dogu, Kobetako zonan: batetik  Josu, Kemen eta Iki baten ibilli dira (ez dakitt kuebian ordinala zein dan), 30 bat metroko meandro estu bat topografiatzen. Bestetik Zapa, Txeru, Idoia, Aiora eta ni, Kobeta VI zonan lokalizaua eta jaisteko pendiente zeguan lezatxo bat ikustera juan gara; emaitza apala izan da, baiña inkognita bat gitxiago Olatzeko kataloguan.

Ostian, Kobaldeko hobira juan gara, egoeria ikusteko. Zulo honen ur-errejimenak (erreka biren absorziño-puntu torrentziala) bertako harri txintxar, enbor eta sedimentuen pillaketia oso aldakorra izatia dakar. Horretara, garai batzutan ezin da metro asko aurreratu, eta bestetan ostera, bide bat libratzen da eta gehixago sartu leike. Gaurkuan Burumendikuak lehelengo kontaktu bat egin nahi zeben, egin biharreko lanen estimaziño bat egitteko; ez dogu ezta topo materialik be eruan. Esperantzia 100 bat m barneratzia zan, baiña betikua: ustekabiak nagusi. Bidia estua, bajua, laminadore estilokua zan, baiña sartzeko modukua: aurrera, eta aurrera, eta aurrera, urpekari-hari baten aztarnak topau doguz (garai baten sifoia izango zan sektore baten, gaur guztiz legorra) eta segi aurrera, amaitzeko itxura barik. Azkenian, 250 bat metro egin ostian, bueltia egin bihar izan dogu; datozen egunetan beraz, mutrikuarrak "luz y topógrafos" material guztiakin itzuliko dira, ezohiko egoera hau aprobetxauta esploraziñua ganoraz burutzeko, eta gero Leizarpe speleo taldekuen topo zaharrakin erkatzeko. Emaitza oso interesgarrixa izan leike, eta esploraziñua bera, kitzikagarrixa guztiz.

Bio aldetik, Kobalden jaso dot nik jaso biharrekua: Oxychillus 1, Zospeum 1 , pare bat karabido (bat gorrixa, bestia baltza), Lithobius 1 eta koko baltz haundi bat (kanpotarra itxuraz, baiña xelebria irudittu jakuna).

Total, "paseillo torerua" izan bihar zana, azkenian, ekittaldi fisiko politta izan dala neretako, Kobaldeko laminadorietan pektoral eta tabletak (mitxeliñen azpikuak) ondo landuz! Gustua emoten dau, arratsaldez neka-neka eginda sentitzia eta bixar seguraski agujetekin, aspaldiko partez! Halako asko egitteko gogoz.



No hay comentarios: