2008/05/24

Ispaster, Ea eta Ereñoko lurretan

080524: hasiera antzua, emaitza harrigarrixa eta amaiera akzidentaua.

Bikain eta Oier, Ispasterko sumiderora (Eskako errekia) juan gara goizian. Txutxune/Axpe-Kaltzada basarri parian badago be, Kortazar auzoko etxe honetakuak ez dira Ispasterren jaixotakuak; bai ostera Luis Mendikute, Kaltzada basarrikua. Harek kontau deskunez, inguru hori urez betetzen da euri sasoietan (obstruiduta dagon seiñale) eta fabrikak egin zebenetik hondakin gehixago pillau da bertan (35 bat urte). Fabrikak egin aurretik espeleologo batzu etorri ziran bertara (GEV seguraski), zulo batetik sartu eta "15 metro zabaleko erreka bat" topau ei zeben (!!!). Guk behintzat topau ez doguna: Eska itxurri inguruko zuluak miatu doguz, baitta kamiñuan bestekaldekuak be. Osiñan fonduan zulo asko dagoz, 15-20 "bajada" bai, baiña danak obstruiduta. Sarrera haundiñak 4 metro baiño sakonera gehixago ez daka, eta toki bakarrian baiño ez da ikusten paso txiki bat, ur erdi-estankauan amaitzen dana eta haize korriente barik. Osiñan fondoko nibeletik pare bat metro igota, zulo legor bat dago eta dudia da ia desobstruitzia merezi daben eze, galerixa nagusixan kontrako direkziñuan ei dago.

Hortan genguazela, X jauna pasau da kotxez, goizian prospekziñuan egon dala (kontauko dau berak) eta Eako ibaixan sorrerako zulua billatzera doiala. Berakin juntatzen gara, eta hara goiaz hirurok. Argin errekan gora goiaz, Ulla izeneko lekuraiñok. Erreka aktibua obra batekin hartuta dago, eta goragotik "trop plein" urteera bat dago, 6 bat metroko sakoneran estuasun baten amaitzen dana, baiña igual penetrablia dana. 3 bat metro gorago, beste sarrera txikitxuagua
dago; handik sartzen gara Bikain eta Oier, eta arrakala oblicuo baten zihar 20 bat metro goiaz. 9 m. altu, 4 m. zabaleko galerixa batetik aintzira batera heldu gara. 15 m. luze, 2 m. zabal, eta fondua ez da ikutzen. Sifoi aparentia bada be, entzutzen dan ur-hots haundixangaittik hobeto begiratu biharko da. X jaunak bere hagin luziekin estropozu egin baiño lehen urtetzia pentsau dogu, eta trunboien soiñupian ixa-korrika allegau gara kotxietara.

Justo-justo emon desku denporia aldatzeko, eta zaparrada ikaragarrixa hasi da ¡haxe libradia! Baiña onena falta zan: Oier martxa atrasian zetorrela, kurpil bat zubittik kanpora etara eta trabauta geratu da, kotxian ipurdixa erreka gaiñian orekan. Desesperaziño busti momentu baten ostian, ondoko basarrikua agertu da aingeru guardakua lez, eta kate eta soka batekin, uste baiño errezago etara dogu katxarrua.

2008/05/18

Espeleolaguntza eta parrilladia Santa Eufemian















080518: Santa Eufemian espeleolaguntza praktikak.

Goizian X jauna eta Oier Bedartzandiko lezara bisittan. Argazkixan ondo ikusten da sarrerako berdian ederra eta sakontasunan illuna.

Eguardixan Bikain, Urtza, Igor, Ander eta Oier laguntza maniobrak praktikatzen Santa Eufemiako zelaiko paguetan. Igo/jaitsi/igo aldaketak, korapilluak pasatzia, laguna askatu eta jaistia. Maniobra batzu geratu dira egin barik. Beste egunen baten be geratu biharko dogu, parrillada eta guzti. Ha zelako faenia, ¿eh?

2008/05/10

Abittagan

080510: Bikain, Urtza, Ander, X jauna, Oier.

Egualdi txarra iragarritta, esploraziño guniak arriskutsuak izan leikezela eta, Abittagara goiaz. ADES gelia, Negarrena, Solidarixuena. Bueltarakuan, Trakamañekin 2º konexiñua pizkat billatu, baiña ezebez (ez gara asko saiatu). 1º konexiñora jaisten gara eta eskalaraiñok heldu. Bueltatzian, karlisten gordelekua pizkat ikusi, eta kanpora poz-pozik.

2008/05/01

Asteburu luze eta emankorra
























080501-A: X jauna, Igor eta Oier.

Ispasterko Maalerreka eta Iñubija I lezen arteko loturia topau dogu. Maalerrekatik sartuta (argazkixan), "caos de bloques" laberintiko bat pasauta, X jaunan X izpixei esker barriro, Apirillan 26ko azken topo puntora heldu gara alderantzizko bidian. Sorpresa bat izan da, eze, desobstrukziño latz baterako prest giñoiazen eta ixa harririk mobidu barik topau dogu pasua, errez errez. Oindik aurrera "Iñubija-Maalerreka sistemiaz" berbetan hasi biharko ete gara?

080501-B: Santi, Roberto.

Abittagara juan dira txango, baiña ez dakigu zelan ibilli diran. Ia, idatzi deixela eurak!

080502: Txomorro, Oier.

Topografia praktikak Lekeittion, Inzuntza I haitzuluan. Oin bai markauta geratu dira erreferentziak, eta marrazkixa pizkat fidagarrixagua dalakuan nago. Dana dala, bueltan juan bihar gara bide marjinal batzu eta zabalera-alturak hartzera. ¡Topografia hori ondo egin arte! ¡Erregular!

2008/04/27

Iñubijatik Maalerrekara


080426: X jauna, Oier.

Iñubijan sartu gara, "Igorren potzua" eta "7a+" geletako azpikaldiak errebisatzeko. Hasieran emaitzak eskasak izan badira be, X jaunaren begixetako X izpiak (hortik izena) bloke batzuen artian jarraipena topau dabe, eta ustez galerixa marjinal txiki bat zana hode luze, emankorra eta aukeraz betia bihurtu da. Azkenian, "Apirillan 26ko urjauzixan" geratu bihar izan gara, soka faltan.

Kanpoko planuekin alderatuta, pista ezkerrekaldeko lubakixan bertan genguazela konturatu gara. Bertatik doia Maalerrekia, eta ha harriartian galtzen dan ingurua ikuskatzen, hainbeste hobi penetrable ikusi doguz. Euretako bat haize korriente nabarmenakin, eta gaur lurpetik ikuskatutako guniakin konektatzeko aukera askokin.

Juan baiño lehenago, Goitxi basarrixan geratu gara leku-izenak galdetzeko. "Maalerreka" hor agertu da, eta bide batez beheko larre zabalen partia "Zelaata" izena dakala jakin dogu.

2008/04/13

Bihar teknikuak

inubija080401.jpg
080412 X jauna, Bikain,Oier.

Iñubija I-an bihar txikixak: Zisterna inguruan desobstrukziñua (40 metro barri, eta ez da amaittu); Katuan Pasuan gaiñetik ezkerrerako gune bi topografiau (desfondiak: estuasunetan agortu dira, eta beste zeozer be neurtu da baiña kronista hau ez zeguan bertan).

Arratsaldez, garbiketia Zallo auzoko errekan: sokak, petatiak, mosketoiak.

2008/04/06

Sevilla aldian


080406: Urtza, Ander, Bikain, X jauna, Oier.


Iñubija I-ko plana: Sevillako galerixan hazur muestrak hartu; bide nagusi inguru guztia topografiatu. Plan hau bete dogu, ez dogu ustekaberik izan, eta 10 ordu ta erdi egin doguz barruan. Kronista hau korputza banatuta, baiña gustora eta gauza produktibuak eginda moduan geratu da.