2009/12/15

TRAKAMAÑEKO IRTEERA


Trakamañera joatea beti izaten da oso gogorra. Eskalada egin beharrekoa kobako zakonean istorioa konplikatu egiten da. Gaurko egunean, eskalada artifiziala egin dugu 20mtakoa usteldutako orma batean. Tema oso serio da. Azkenean lortzen dugu eta ikusten da itxaron beharko dogula zeozer ospatzeko. Lehio heldutakoa zulo bat irekitzen da, estalagmitak batzuk dira. Gutxienez, gaurko irteera gogoratzekoa izango da "vuelo" bategaitik egin dana eskalatzerokoan. Anklaje bat irten da lekutik eta "factor 2" eko hegaz izan da. Holako gauzak Trakamañeko koban gertatuta ikaratzeko modukoa da.


2009/12/10

IÑERITZEN


Berriro Josu Granja maisuarekin argazkiko klaseak hartzen. Egun honetan Iñeritzeko irteerako gelaien txanda da. Argazki batzuk gaur egindakoak ADESek Urdaibaiko Kobako Katalogo barriaren portada ahal izango da.

2009/12/06

Iturritzeko lezan

09-XII-6: Idoia, Gotzon, Bikain, Oier.


Iturtzeko lezara, sokorro fitxako errepasua egittera.


Lezara ondo allegau gara. Sarrerako instalaziño pizkat prekarixua geratu da, arte arbola batetik desbiadore batekin... hortik aurrera arazorik ez, bigarren potzua eta hirugarrenian (50 metrotakua) paraboltak ipiñi doguz baterixa barik geratu garan arte. Hurrengo egun baten bueltau biharko gara, hondua jotzeko. 50 metrotako jaitsieria politta dala eta, argazki edo bideo baten hartziaz berba egin dogu.

2009/12/03

ONDARO TA ZAZPILEIZAKO ARGAZKIAK



Aragazki irteera. Ondaroko kobara eta Zazpileizara Josu Granja maisurekin. Ikusi ahal didazue atera zuen argazki batzuk artista honek. Eskerrak Josu, Gurekin konpartitzen duzun zure beharrak.

2009/11/30

GOIKETXEKO EXKURTSIÑOA







Argazkiak: Bitor
Arrasate, Bilbo, Iruña eta Oñatiko adiskideei, eskerrik ematen dizugu bisitarengaitik egun polita pasatzeagaitik eta gurekin parte hartu zenuletako Goiketxeko kobak emozioak konpartitu genuelako.

Gorka eta bere familiei, hemendik gure esker minak ematen dizugu, ez bakarrik "aguantatzeagaitik" gure "inbasioa" ez bada ere zuen etxean gustora egoteagaitik baita koba ondo zaindu duzuelako ta oso atsegina da hainbat informazio ematen digu Urdaibaiko histori naturalaren buruz.


2009/11/28

2º ikasgaixa: “Estuasun agonikuak”


Argazkiak.org | 091129 rekorridua © cc-by-sa: ades

09-XI-28: Ateany, Silvia, Mikel, Bikain, Urtza eta Oier.

Aurreko asteko ibillaldittik hiru lagun deittu deskue, aste honetan gurekin barriro etortzeko. Halan, Abittagatik sartu eta mendebaldeko laminadorietatik abixau gara, estuasunen aurrian euren erantzuna ikusteko. Eta harrittu egin gara: hirurak bere estiluan, baiña arazo barik pasau dabe ez laminadore estua bakarrik, baitta geroko estuasun bixak be (“zerradura formako” pasua -nere kurtsilluan pasatzera ausartu ez nintzan bera-, eta hurrengo katazulua). Momentu guztietan, nekiak neke, buru hotza eta nasaittasuna erakutsi dabe. Halan be, momentu baten prekauziñoz atzera egittia pentsau dogu: galerixian morfolojixia aldatu eta kareharri-pareta bistan geratu danian, hain zuzen be. Ez genkixan nundik segidu errekara bajatzeko, eta 3 pertsona barrikin egonda, onena bueltatzia izango zala pentsau dogu.

Ba dirudi hirurak pozik geratu dirala gaurko txanguakin. ¡Ikusiko dogu barriro deitzen deskuen! Hala ba da, esan detsegu zein izango dan 3º ikasgaixa: “Lokatza, miseria eta hotza”. Maalerreka edo...

Neure partetik, sorbaldiakin pozarren ibilli naiz: badirudi a-c artikulaziño inguruko muskuluak indartziakin asmau dotela, eta establiago dago; kontuz ibilli bihar, halan be.

OHARRA: hamar kasko daukadaz (neriaz aparte), bost diododunak eta bost karburodunak. Hurrengo lokaletik pasatzen naizenian han lagatzeko asmua dakat, baiña lehenago bihar badozuez abixaidazue.

2009/11/22

GAESekoekin


Itxinara goaz GAESeko laguneei laguntzeko.
ITX-200 eta Otxabidetik sartzen gara talde bitan batera, "TEDRA" irratiekin. Leku eta ordu esandakoan egiten dugu komunikazioa irratitik eta eskerran honegaitik lortzen dugu hitz egitea. Azkenean lortzen dugu aurreratzea 5 m. Hemendik aurrera GAES taldeak lan gogorra dute pasoa zabaltzea baina merezi du. Lortutako lotura, haitzulo batura hori edukiko du 30 km. luzeera.
Zorionak eta sorte on.