2012/10/20

Abita berriro ezagutzen

Part: Idoia, Amaia, Marta, Unai, Antua, Ritxar, Silvi, Iñaki, Gotzon eta Josu
Orain dela hilabete bat inguru Abitara egindako sarrerek erabat asetu ginduten. Ostiralean Abita izena berriro entzun nuenean, zuzenean Rio Loco eta inframunduko potxingoetaz akordatu nintzen.

Baina ez! Oraingoan, ADES, benetako Abitara sartzeko asmoarekin joan da, eta honen bukaeran dagoen obstrukziaren inguruko dudak argitzera.

Tartean, gurekin ibiltzen ez den jende berria etorri da, horregatik gaurko sarrerak turismo kutsu bat ere izan du. Benetan koba zoragarria. Esanguratsuenak agian ADES, Casterets eta Negarren gelak dira, hala ere, espeleotema ugari inguru guztietan, eskalada zatiak, estuazunak… danetik duen kobazuloa!

Esan bezala, talde osoa Abitako azken gelara arte sartu da. Gela horretan izan dugun elkarrizketaren transkripzioa jartzen dizuet jarraian:

G.A.: Bueno, de aquí en adelante a 15 minutos está la obstrucción, en un caos de bloques. Aunque no me acuerdo exactamente como era.

U. & M.: ¿Es como para que vayamos nosotros?

G.A.:  Es una miseria, por el río…

Klaro! Ezin da egon Abitara sarrera bat potxingoan sartu gabe! Bestela bere nortasuna galduko luke.

Taldea bitan banatu da, 5 pertsona fondora joan da obstrukzioa zabaltzera. Eta besteak bien bitartean, gela horretan bertan geratu dira zain.

Desobstrukzioa oso motza izan da. Pare bat magia kolpe eta gero, pasa eta berriro itxi egin da berehala: "Impenetrable".

1h 45min-ren ondoren, berriro bildu, zerbait jan eta argazki saiakera batzuk egin ditugu. Gotzonek argi esan du argazkiak ateratzera bueltatu behar garela, eta ni bat nator berekin. Ez genuen tripoderik eta nahiko flash argazkiak era egokian ateratzeko.

Behin kanpoan, Abita eta Urgitxi?, Urgitxi eta Abita?… bi horien artea dago seguru, ADES-eko kobazulorik ederrena. Bozka bat egin behar izango bagenu, enpatea seguru! 

Gure gonbidatuei beintzat asko gustatu zaie. Eta guri ere!

Espero laister bueltatzea.


2012/10/13

27 urte eta gero, berriro 500-Gelan. Iluntzar Leizean


Part.: Gotzon, Iñaki, Idoia, Oier, Ritxar eta Josu

27 urte eta gero, ADES, "Sala 500" edo 500-Gelara bueltatu da. 

Gure artean, aspaldian horrebestetan aipatu dugun leizea bisitatu dugu gaurkoan. Goiz argitsu batekin batera, Ilurtzarreko gailurrerantz abiatu gara materiale guztia lepoan hartuta. Batzuk gehiago kostata eta beste batzuk errezago, ordu beteren inguruan Iluntzar-go Leizeko sarrera heldu gara.

1985ean egon zen ADES azkenengo aldiz egon zen 500-Gelan. Momentu hartan, bertan behera geratu zen esplorazioa gela honek ez baitzuen erakusten jarraipenik.

Gaur, egi hori baieztatzera sartu gara. Eta bien bitartean, ekipazioa berrikustera.

Kobazulo erreza eta motza izan da, zuzen zuzen mendian barrena sartzen den horietakoa. Gatera txiki bat, aldaparen bat, pasamanos bat, 40m-ko putzu bat, beste pasamanos bat eta 20m-ko beste putzu bat eta azkenik gure helburura. 500-Gela. Ikaragarria.





Miaketa azkar baten ondoren argi geratu da gela honek ez duela jarraipenik. Bloke kaos ikaragarri batek nabarmen blokeatzen du leizearen jarraipena sakonunerantz. Lezaterantz agian? Lehen esploratzaileek, beraien artean Santi, hori uste izan zuten beintzat. Momentuz 500-Gelaren alde baten aurkitzen den tximini ikaragarri bat eskalatzekota geratu gara. Badira pare bat zulo begiratu beharrekoak, bata 20-25 metrotara eta bestea gorago. Jarraitzeko aukerarik baldin badago, hortik izan beharko da.

Ekipatuta utzi dugu, eta beraz, aste gutxi-ren buruan bueltatuko gara. Argazkiak atera, eskalada egin eta 500-Gela-ren ondoan aurkitzen den beste 60m-ko putzu bat begiratzera. 3 helburu, 3 talde.

***

2012-X-13: Idoia, Gotzon, Ritxar, Josu, Iñaki, Oier.

Illuntzarko lezara, “500” gelia ikustera, eskaladia prestatzeko.

Gutako gehixenok ez genduan ezagutzen gela famosuhau; izan be, 1985an deskubridu zanetik iñor ez da bertara bueltau (2008an egindako osteretan leza barrenera jo genduan, eta ez zeskuan denporarik emon). Gela ikusgarrixa, oso ikusgarrixa: potzuak besain espektakularra (eta hori asko esatia da). Eskalada-lekua identifikau dogu –leku oso ederrian hau be- eta hurrengorako talde bi sartuko gara: bat eskalatzera, bestia apropos argazkixak etaratzera (gaur batzu etara doguz, baiña leziak full-time saio bat merezi dabela erabagi dogu).

Tontorretik bueltan gentozela, paisajiakin lilluratuta (egun ederra egin desku), Gotzon eskuma-ezker lezak seiñalatzen jardun dau, asko esplorau barik dagozenak. Eskualde honetan egitteka dagon bihar guztiakin pizkat etsitta sentitzen da bat, baiña honek ba daka bere alderdi ona be: jubilau arte jarduteko aiña entretenimendu ba dakagu behintzat...

Hórretako bat –bide baztarrian bertan- I3 siglekin markauta zeguala ikusi dogu (ADES lehelengo epokakua); eta Gotzonek esan dabenez, katalogotik despistautako leza bat dirudi. Artxibuan kontuan hartu biharrekua beraz. Ni sartu naiz eta txikixa da: meandro hasiera bat, derrubio aldapa batek 5 bat metroko sakoneran blokeatzen dabena; zabor sakuak eta osamentak barruan.

2012/10/07

Bi irteera Txakarren

Part. Zapatua: Antua eta Ritxar
Part. Domeka: Antua eta Josu

Pasadan astean Lekubason esploratzen ibili eta gero, asteburu honetan Lekubaso eta Zeberio artean aurkitzen den ingurura hurbildu gara, Txakarra edo Txakarre-ko basoetara hain zuzen ere.

Larunbatean, Ritxar eta Antuak 4 kobazulo ikuskatu zituzten. Horietatik bik jarraipen nabaria zutelarik. Lehenegoa, ur-zulo bat, nahiko metro sakondu eta gero, gatera batean bukatzen da kobazuloa. Bigarrena ordea, beste ur-zulo bat, -40m ingurura heltzen da, 20 bat metroko putzu ikusgarri baten bitartez. Antuak eta Ritxarrek esplorazioa bertan behera utzi behar izan zuten, eztuasun bat eta gero, beste putzu bat aurkitu baitzuten, eta sokarik ez!!

Horregatik, gaur igandea, Antua eta Josu berriro joan gara Txakarrera, atzokoan bertan behera utzitakoa jarraitzera. Bigarren putzua ekipatu, eta beste 10-12m inguru inguru jeitsi gara. Berriro beste estuazun bat, eta beste bat, eta beste bat estuagoa. Azkenean harri-koskorrez betetako 3-4m-ko gatera batean bukatu da koba. Haizea nabari da ordea (sartzen!!), eta beraz interesgarria izango litzateke, besterik edukiezean, gatera zabaltzera joatea.

Bueltan gindoazela, Txakarreko ingurune hartan oso ezaguna den arpe batetara hurbildu gara, eta bertatik 10m-tara, beste leze bat aurkitu dugu. Progresio gutxi eta hau ere erdi gatera batean bukatu dena.

Argi geratu da behintzat, kobazulo hauetan garai batean urak mugitutako sedimentu ugari aurkituko dugula. Gutxienez, azkenaldian hain ugaria izan den lokatzik ez dugu :-).

2012/10/02

Ez bat, ez bi, ezta hiru..... zazpi Koba Zeberion!!

Part.: Antua, Leire, Iñaki, Ritxar eta Josu

Eguneko asmoak garbiak izan dira gaur goizean Kortederran bildu garenean... Goiz pasa Zeberio gañeko karsteko hainbat zulo begiratzea. Jakin gabe zer aurkituko, laurok Antuari jarraika abiatu gara mendian gora. Antuak mendiak aurkitutako hainbat "sumidero" begiratzera joan gara.

Lehenengo eta azkenengo kobak izan dira batipat esanguratsuenak.

Lehengo koba, larrez eta bestelako landareez inguratutako sumidero sakon bat izan da. Hasiera batean soka jarri dugu pentsatzen sarrera putzu bat ere egongo zela. Baina azkenean sokaz lagunduta erraz jeitsi zitekeen malda bat besterik ez zan. Behin koba barruan, lurrean urak urteetan zehar arrastatutako harri, lokatz eta hezur asko. Morfologia aldetik 5-15 metro inguruko altuera zuen arrakala bertikala. Baina 15minuturen buruan, pasa ezin zitekeelarik, kobazuloa bukatu zaigu. Altuera gehiago hartuz ahalegindu gara obstrukzioa pasatzen. Baina ez da egon aukerarik, eta beraz kontu handiz eta harririk bota gabe kanpora irten dugu.

Jarraian hainbat surgentzia, guztira lau, begiratzen haritu gara, baina emaitz argirik gabe.

Azkenin, Javi eta Josu aurretiaz joandako koba batzuk bilatzera joan gara. Eta baita bilatu ere!! Eguneko azkenengo sarrera, arpe handiko kobazulo bat izan da. Sarrerako gela zabala eta nahiko altua izan arren, 10minuturen buruan laister geratu gara jarraitzeko aukerarik gabe. Leire ordea, oso fin ibili da, eta 5 metro inguruko putzu bat aurkitu dut kobazuloaren sarreran bertan!! Ekipatu (nahiko denbora pasa eta gero), jeitsi, arrakala estu batean sartu, eta betikoa... galeria argi bat ikusten da obstrukzioaren bestaldean!!! Eta nahiko eko esanguratsua egiten du... eta noski, zintzela eta mailua kotxean... no comment.

Eguneko sorpresa obstrukzioan bertan izan da, aurretik esploratzen ibilitako jendearen seinaleak aurkitu baititugu (aber zer esan ote nahi duen GUM-ek). Hala ere, ez ziren gai izan eztuasuna pasatzeko :-).

Kobazulo azken honetara bueltatu beharra dago, aize askorik ez, baina bai eko handia... badugu beste igande goiz baterako plana.


2012/09/29

A lo hetxo, Pepetxo!

099=Ajubita, 100=m-9 (krokisa desfasauta dago), 101=Pepetxo V
  


Part: Oier eta Unai

Hasi gara (sasoia zan!) Pepetxo-ko kobak lokalizatzen. Bi jada lokalizatuta zeuden, baina ez genekien GEV-ekoen referentzian zein zen zein: Pepetxo I, II, III, IV edo CXVIIII! Erdi erotuta geunden. Baina Idarretako baserrian galdera bat, eta inportanteena, Atxurra baserrian beste galdera batekin (bertako bi harrapatu bait ditugu) konpondu dugu dena. Pepetxo I koba aurkitu dugu. Pinudian dago, baserritarrek sobran ezagutzen dute eta sala zirkular eder bat du, estratifikazio horizontalean.

Gero, Sari Nagusia etorri da. Atxurratik hegoalderako pistan, Kastillo-ko baserrirantz, pista kontran bertan surgentzi txiki bat dago. Han sartu gara gatera amaigabe baten, eta tarte batean ataskatzen dagoen harri bloke batetik pasua bilatu eta gero (Magia gabe!), gatera jarraitu dugu. Falla bat harrapatu dugu, derrepente gaterak koba bat "zeharkatu" bait du, eta gero jarraitu egiten du amaitu gabe. Nekeak eta akojonuak (zergatik ez esan) geldierazita, buelta egin dugu. Baina han doa barrura, hori bai arrastadaka ibiltzeko prestatu!

Airea ez da fuertea, baina badator zertxobait gateratik.

Habemus Otra Covam!

Cast: Ya hemos empezado (ya era hora!) a localizar los Pepetxo. Dos ya estaban localizadas, pero no sabíamos en las referencias del GEV cual era cual: Pepetxo I, II, III, IV o CXVIIIII! Estabamos medio locos. Pero una pregunta en el baserri de Idarreta, y lo más importante, otra más en el baserri Atxurra (hemos cogido por banda a dos) hemos arreglado todo. Hemos encontrado Pepetxo I. Esta en el pinar, ellos lo conocen de sobra y tiene una bonita sala circular, en estratificacion horizontal.
Luego, ha venido el Premio Gordo. En la pista desde Atxurra a Kastillo, al lado mismo de la carretera hay una surgencia. Allí hemos entrado en una gatera interminable, y después de pasar un bloque que atascaba (sin Magia!), hemos seguido la gatera. Hemos cogido una falla, ya que la gatera ha "atravesado" de repente una cueva, y luego sigue interminablemente. El cansancio y el acojono (porqué no decir) nos ha parado, y hemos vuelto. Pero allá va hacia dentro, eso si, preparaos para arrastrarse!

El aire no es fuerte, pero ya viene algo por la gatera.


2012-IX-29: Unai, Oier.
  
Gaur hidrogeologia tallarra zeguan, baiña gu bixok ez juatia pentsau dogu. Nere kasuan, nabillen arluan (bioespeleologia eta historiografia) nahi dotelako sakondu, beste arluetan indarrik dispersau barik.

Zalantzan ibilli eta gero, azkenian Atxamontera juatia pentsau dogu, hiru helburukin: Ajubitako lezia ikuskatzera, Pepetxo kobak topatzera eta M-9 desobstruitzera. Emaitzen laburpena:
-         Ajubitako lezia = ADES-M-8 = GEV-1635 dirazela sigurtatu dogu (GEV-en kataloguan ADES-en aportaziñuen barruan dago, “Azubitxa” izenakin –pronunziatzen dan modura-).
-         Pepetxo I lokalizauta (GEV-672); I zenbakiduna dala seguro xamar: (detalliak Tanari). ADES kodigo moduan M-11 emongo detsagu (libre badago). Pendiente: GPS, topo, argazkixak.
-         Pepetxo III lokalizauta (GEV-674); bide baztarrian, III zenbakiduna dala seguro xamar, Atxurrako biztanliak konfirmau deskuelako pistia zabaltziakin batera hondatu zala. ADES kodigo moduan M-12 emongo detsagu (libre badago). Pendiente: GPS, krokis, argazkixak.
-         Aurreko baten katalogautako M-10 (kurban motan kontra dagona) pistia zabaltziakin batera agertutakua dala esan deskue Atxurran. Beraz GEV-en kataloguan ez da agertuko, eta Pepetxo-V izendatu geinkiala pentsau dogu.
-         Pepetxo IV? dagon arboladixa zihetz seiñalau desku Atxurrako gizonak. Pendiente lokalizatzeko.
-         Atxurralde lokalizauta (GEV-1634, ADES-en aportaziñuen barruan dago). Lokalizaziñuangaittik eta barruan ikusi dogunangaittik bera izango dala uste dogu. Zalantzia dakagu katalogauta dakagun edo ez (hala ez ba da M-13 kodigua emon eta pendiente: GPS, topo, argazkixak).
-         M-9: pausu bi desobstruidu eta gero, 70 bat metro sartu gara NW norabidian, eta arazo psikologikuengaittik emon dogu bueltia (galerixiak segitzen dau eta haize korrientiak bebai).

Hamen detalle gehixagokin.

Eguna armozu dobliakin hasi dogu, Lekeittion, oihanian euripian jarduteko mentalizauta juan garalako. Halan be ez desku hain egualdi txarrik egiñ. Lehelengo Unaik “bere” Ajubitako lezia ikustera eruan nau, eta “nere” M-9 zala ikusi dogu. Barruko ikustaldixan ostian, lehengo bestian geratu gara (lehendik egindako krokisa balekua da beraz) eta toponimia eta kodigo kontuak adostu doguz.

Gero, Kastillo basarriko estrato kurioso batzu ikusi eta gero, Atxurra basarrixetara juan gara Pepetxuak behingoz lokalizatzeko asmoz. Behetik gora, sasitzan sartzeko kurba egokixa aukeratu nahixan, Ajubita eta Idarreta basarrixetaraiñok allegau gara, eta azken honetan barriro galdetzia pentsau dogu ia hobeto orientatzen ginttuen. Jose izeneko gizon batek bideko kurba zehatza zein dan hobeto azaldu desku (hain zuzen, Pepetxo V edo M-10 dagon kurbiori) . Zuzenian bertara juan gara, beraz, eta han ibilli gara sasitziakin burruketan, baiña alperrik.

Beherutzko bidian Unaik bide baztarreko zulo bat erakutsi desta, nik ikusi barik nekana (gerora Pepetxo III dala jakin dogu); barruan ardi-ule pillua zeguan, eta blokeauta zirudixan arren, bloke artian zuluak beherutz egitten dabela ikusi dogu; haize korrienterik ez, baiña.

Errekara allegau garanian, Unaiek Pepetxo III-ekin alineauta ei dagon koba-arrakala bat erakutsi nahi izan desta. Bertara juan eta sartu be egin gara: galerixa altu eta garbixa, lokatzezko lurrakin, 20 bat metrotara itsututa. Ez dau emoten urik urtetzen dabenik, gehixago emoten dau ura hara kanpotik sartzen dala, erreka-ufaletan.

Atxurrara “paso ligeruan” juan gara, ordurako guztiz bustitta genguazelako eta M-9-ri lehen bait lehen ekin nahi gentsalako. Baiña Atxurratik pasatzian gizon batzu allegatzen ikusi doguz, eta hárei be Pepetxongaittik galdetzia pentsau dogu. ¡Zorixonez! Izan be, behetik gora leku zehatz bi seiñalau deskuez, Pepetxo V-ren inguruan bebai baiña ezkerreratxuago; bero-bero eginda, barriro juan gara gora (nahiz eta gose eta egarri genguazen). Segiduan topau dogu Pepetxo I, emoziño haundixakin. (detalliak Tanari). Handik kanporakuan ez genguazen goiko basua arakatzen hasteko (gose eta egarri) eta hurrenguan lokalizatzia pentsau dogu, Pepetxo I GPS, topo eta argazkittan jasotzera etortziakin batera.

Beraz, kotxetik pasau gara jan eta eratera. Gero M-9 surgentziara. Eguneko sorpresarik haundiña izan da, nik behintzat ez neban uste halakorik agertuko zanik. Hasteko, haize korriente nabarmena zeguan kanporaka (aurreko egunian ez zeguana), eta urik ez (aurreko egunian 0,5 bat l/s) . Sarreratik 15 bat metrora lehelengo estuasuna zeguan:30 bat minutu emon doguz bertan, eta aurrera egin dogu galeria bardintsuan; handik 25 bat metrotara arrakala formako gela haundixa “pintxau” dogu (15 bat metro altu, trepada arriskutsu pare batetik gora segitzeko aukeria, eta beste ramal bat kalerutz); laminadore nagusixak, halan be, norabide berian segitzen dau eta gelan bertan bigarren estuasun bat nasaitzeko beste 15 bat minutu bihar izan doguz; hortik aurrera galerixiak bardin-bardin segitzen dau denpora guztian (0,50x0,40, horizontala eta norabidia mantenduta, gure ustez Ajubitako lezara; tella zati batzuk be ikusi doguz). Baiña... sarreratik 70 bat metrotara genguazela, egun intenso honen ondorixo psikologikuak igartzen hasi gara: ni aurretik nindoian eta, nahiz eta galerixa komodua izan, halako baten estutzen hasi naiz, ia bueltia emoteko lekurik topauko ete neban edo ia atzeraka urten bihar izango ete nintzan.... lurrian etzin naiz, lasaitzeko, eta Unaien zain egoteko, ia bere konpañixiakin sosegatzen nintzan. Baiña ha allegau danian... “Oier, ni atzaka nu”, bera be ez zeguala ondo. Eta biko ekipuan bixak “yuyuak” jota dagozenian... ¡onena kanpora juatia, duda barik! Baiña han segitzen dau harek, eta haize korriente nabarmenakin gaiñera.

16.30ak aldian allegau gara kotxera, eta Gernikara deittu dogu barri onak emotera (gu behintzat oso pozik geratu gara, egun produktibua izan dala uste dogu). Arteagan harrapau doguz kafia hartzen, hidrogeologia tallarran ostian.

2012/09/27

Lekubasoko Hatxondon (Zeberio) - Explorazioko lehen eguna!

2012-IX-26 Gotzon, Antua, Unai eta Iñaki



Lekubasoko Karstera joan gara, Hatxondoko urzuloa exploratzera (ADES territorio berria). Lateral ugari batzuk begiratu ostean fondorarte joan gara, eta pausu berri batzuk igaro ostean (Iñakiren sifoia eta Unairen omoplatoaren pasua) Meandro eder bat deskubritu dugu, lokatzak bakarrik zikintzen zuena. Explorazioa eskalada batean utzi dugu, eta kobak 600 metro topografiatu ditugu, baina argi daukagu kilometro bat baino gehiagoko potentziala duela. Zeberiok gerra asko emango digu!

Cast: Hoy hemos ido al karst de Lekubaso (nuevo territorio ADES) para explorar el sumidero de Hatxondo, después de pasar varios pasos por laterales, hemos descubierto la continuación por un bello meandro (la única pega que tiene es estar lleno de barro), y hemos dejado la punta de la exploración en una escalada. Hemos topografiado 600 metros, pero tenemos claro que el potencial de esta cueva es superior al kilometro y tenemos asumido que este Karst de Zeberio nos va a dar mucha guerra!

Laister, espeleo-irteeretarako geralekua ez da bakarrik Santa Luziako Janira taberna izango; Usansoloko beste bat ere baino (izena ez naiz gogoratzen, dena be ezin da). Handik oso hurbil baserri pista bat hasten da, hasieran asfaltuan, gero zementuan eta gero hartxintxarrean,  Usansolo eta Zeberio arteko mendien piñudi eta errekondoen barrena sartzen gaituena. Kotxean denboratxo bat egin eta gero aldapan gora, pantano bat pasa eta guzti egin eta gero, piñudi baten alboan aparkatu dugu.

Txiringitoa zabaldu dugunean lurrean zehar, prestatzeko, basoan pasiatzen zebilen gizon batek agurtu gaitu. Bere lehen galdera, askotan bezala: nora zoazte horrela?

Basoan, gure hanken azpian, ez dago kare-harririk, eta gu buzoak jazten. En busca del Karst Perdido: sumiderotik oso hurbil zaudenean hasten da benetan karst-a agertzen.

Sumideroa materialen kontaktuan dago. Errekondoaren alde batean (polje itxurakoa omen da baina ez da asko igartzen, ez Lastur, Elizburu, Oma eta halakoetan bezain erraz behintzat) gure furgoneta, material inpermeable gainean, eta beste aldean sumideroa. Hor kontaktuan bertan ere, errekan behera zertxobait gehiago, Armiñetako koba dago.


Kareharria ikustea lortzen duenari zerbeza bat
Sokatxo bat bota dugu, sumideroaren hasierako musgo-blokeetan behera sartzeko. Arrakala bertikal ikusgarri bat da. Falla bat izatearen itxura dauka.

Koban barrena, bloke artetik pasuak bilatzen ibiltzea da 15minutu gutxienez. Hitoak, mendizaleek laino artean daudenean hainbeste maite dituztenak, gure lagunak dira gaur koban.

Harrapatu dugu erreka, hasi dira galeria freatikoak, hasi dira harri kantoak eta hondarra gure hanketan. Aurrera goazela, estalaktita banakan batek agurtzen gaitu. Ezker eta eskuin, batzuetan, ur aporte galeriatxo batzuk agertzen dira noizean behin. Hormako kareharria, batzuetan burdin minerala da, erreka egiten duen fallak filoi mineralak gurutzatuko balitu lez...

400metrotan errekako bidea itxi egin da, eta lokatzezko arrastadako lekuak hasi dira, baina ez dago pasorik errekan behera. Makurtzeko leku batean, eskuinetara galeriatxo batek irteten du. Gero zabaldu egiten da, eta gure gainean bloke nahastea. Leizeren baten azpian gaude.

Esplorazioa hasi da, errekaren bidea berriro harrapatzeko bypass bat bilatu behar da. Batzuon aireari jarraitzeko usainmen falta ere agerian geratu da, batzutan kontrako norabidean hasten ginen eta. El aire nos konfunde...

Bentanatxo bat topatu dugu, borobil borobila, eta justu pasa gara. Omoplatuaren pasua!

Goiko galeria batzuetan gaude orain, lokatzez apaindutako meandro batzuk agertzen dira errekaren norabidean, beste aldean, sabai altuko salatxo bat, agian leizearen azpikaldea. Gotzon eta Antua topo egiten doaz, beste biok esploratzen.

Baina heldu zaigu amaiera. Airea arrakala baten gora galtzen da, baina igo daiteke; hori bai, soka bat txarto ez da etorriko, goian lokatza bait dago, eta ez da lekua ostia bat hartzeko bezalakoa.

Ba jaunak, hau da Hatxondo-ko urzuloaren lehenengo esplorazioa, espeleologikoki deituta. 225 metro berri esploratuta, eta 400metro zahar: 625metro. Eta gehiago dauka seguro!

Karst txikiak, eta koba handiak...

2012/09/23

Alozako Zulu, Alozako Potzu, Alozako Grietazu, Alozako Haxi!

Part: Josu, Antua, Ritxar, Unai

Ondarruko Zuluk meandro kaos blokes bat, gero 7 bat metro putzu bertikal eta beste 4-5 ez hain bertikal dauzka, gero gatera luze bat hasten da, baina ez hain estua. Arrastaka ondo ibili eta gero, gatera, arrakala bertikal bihurtzen da, eta sabaia 15-20 metrotara dago! Arrakala aurrerantza jarraituz, gatera inpenetrable bihurtzen da, baina kaskoa burutik kentzen duzun bitartean zulora argia botatzeko, lur eta hondar artean etzanda zauden bitartean, aireak aurpegian ematen dizu. Laburtzeko: hurrengorako "Magia" apur bat, eta kareharri ederrean eskalada polit bat, goitik pasua topatzeko. Ez dakigu Kobatzarra egongo dan, baina Koba badago, Zulu badago.

Cast: El Zulu de Ondarru tiene un meandro-caos de bloques, luego 7m de pozo vertical y otros 4-5 no tan verticales, y luego empieza una gatera larga, pero no muy estrecha. Después de arrastrarse bien, la gatera se convierte en grieta vertical, y el techo ya estará a 15-20m! Siguiendo la grieta, se vuelve gatera impenetrable, pero mientras te quitas el casco de la cabeza para echar luz al agujero, tumbado sobre tierra y arena, el aire te da en la cara. Resumiendo: para la próxima un poco de "Magia", y una preciosa escalada en buena caliza para buscar un paso por arriba. No sabemos si hay Kobon, pero hay Koba, hay Zulu.

Zeberiotarron burugogorkeria eta Gaes-eko bi experto-espeleologoren kuriositatearekin, Alozako Zulun barrura sartu gara. Gure maskotak (kriston armiarmatzarrak) berriz egin digu harrera, bere azpitik gure kaskoak pasa direnean. Ez digu kolkora salto egin, hori nahiko da.

Meandro estutxo eta harri bloke artean beherantza egin dugu eta harri artean putzu bertikal bat agertu zaigu. Berriro irten gara kanpora soka eta material bila. Eta berriro barrura.

Josu Aranzabal kanpoan geratu da. Nahiko espeleo egin du asteburuan Abitan sartzen eta irtetzen, eta petateak ateratzen eta besteoi irtetzen laguntzen. Gasolindegira joan da Abitako katxarroak garbitzera.

Unai PalizaZabal bikote famosoarekin barrura sartu da. Indar gutxiegi baina gogo gehiegi barruan zer zegoen jakiteko. Lazo bat harri-madre-ko bloke baten, Antuak zulatutako frakzionamendu bat eta behera. Gero beste 3-4 metro destrepe erraz, lapiaz busti baina garbian.

Eta lurra eta hondarra. Gatera bat hasten da, eta batentzako (igarri zein) no paso-ko leku bat, beste batzuentzako, ni-me-entero-ko leku bat. Pare bat kurba eta arrakala bertikal ederra. Hor amaitu zaigu koba, eta hor esan digu kobak, harri atzean segi egiten duela.

Orduan, susmoak konfirmatzeko, zulotik saguzar batek Ritxarri ongietorria eman dio.

Itxura guztia dauka goiko aldetik ere leize bat egon behar duela, arrakala haren goikoaldea edo?

Antuak dolinatxo bat ikusi du, tradizioari jarraituz, beste inork ikusi ez dugun lekuan, bertokook ere ez. Hau humillazioa!

Gero Atxondo-ko minetara joan gara turismoa egitera. Mokaoko baserrikoko bertakoekin berba egin dugu, eta turismo mineroa egin dugu, praka motxetan, gure teoriak (erdiak egia badira ez da gutxi) airera botaz. Minako sabaiak kolore berde, urdinxka, hori eta gorriz tindatuta daude. Politak dira, azterketa arkeologiko-geologiko bat egitekoak bezala, eta baita topo bat ere. Zeberiotarrak arduratuko gara horretaz. 

Habemus Zulum im Gorozikam.