2017/05/02

Never Ending Illuntzar




170501: Iñaki I, Simone, Antua, Gotzon, Josu, Oier.

Illuntzarren, Iñeritze II esploratzen eta katalogo lanetan (Azkonar Zulua).


 Goizian, lokaletik pasau eta argitalpen batzuk laga dittudaz liburutegixan, gehixenak Txeruk emondakuak:
·         TOBAJAS, Angel Mª. RODRÍGUEZ, Evaristo. VARGAS, Javier. 1993. Izarraitz 1. Estudio hidrogeológico del karst de Izarraitz. Grandes cavidades de Izarraitz. Ed. Grupo Espeleológico Leizarpe.
·         ALVAREZ, JJ. LATASA, I. 1995. Guía de emergencias en espeleología. Ed. Eusko Jaurlaritza.
·         MEREDITH, Mike. MARTÍNEZ, Dan. 1986. Guía de la espeleología vertical. Ed. Amelia Romero, Barcelona 1989.
·         C.E.S. ALFA.1990. Cursillo de espeleología. Autoedizioa.
·         Pyrenaica aldizkarixa, Armintxeko artikuluana.

Kanpoko biharretan, lehelengo, aurreko baten prospekziñuan Iñeritze onduan topautako leza barrira juan gara. Leku interesgarrixa berez, haize korrientedun estuasuna, bardin lotu leikiana Iñeritzeko lehelengo geletako batekin, zein beste sorpresaren bat ekarri (Illuntzarreko Godzilloa). Lehelengo argalak sartu dira barruak ebaluatzera; hárek visto bueno emon eta gero, bestiok sarreria nasaitzen hasi gara, barruko espatula-biharrak hasten ziran bittartian. Barrukuak lehelengo estuasuna zabaldu dabenian, gela-galeria beherakari batzutan sartu gara, meandro fosil bikoitz bat, eta euretako bat haizeduna. Bertan zuzendu doguz indarrak, eta hárek agortu eta gero zabalago bai, baiña ondiokan espatula kolpe batzuk biharko dittu handik behera segitzeko. Merezi daben biharra, halan be; 20 bat m sakondu dogu, eta topua egitteka geratu da.

Hazur batzuk identifikau doguz, animalixenak begibistan, baiña euretako batzuk zaharrak (adar bat, kolada baten sartuta). Bio aldetik, Ischyropsalis bat jaso dogu.



Barruan egon garan denporan, bestiak inguruetan ibilli dira (alanbradetako lezia...). Gotzonek hobeto kontauko dau bere kronikan, kontizu.

Gero, aspaldiko Azkonar Zulua berlokalizatzera bajatu gara. Behin topau dogunian, oin dala 20 urte markautako letriangaittik ezagutu dogu: izan be, ordutik hona azkonarrak obra haundixak egin dittuez, eta pekorotzen eta piñu-orratzen artian ez ezagutzeko moduan zeguan. Gotzonek orduan pasautako pasabidia katazulo inpraktikablia bihurtu dala ikusi dogu, eta arraztulua eta atxurra erabilli biharko dala lur killo batzuk mobitzeko, atzian dagon gelara sartu, topo egin eta ondo esplorau ahal izateko.




2017/04/30

Iñeritze edo Iñusijako Lezia - Topoa amaitzen edo gehitzen?

Part: Gotzon, Xabi, Antua, Unai, Josu, Bittor, Idoia, Martin

Hor gabiltza Iñerija aldeko mendilepo hiper-ezagun horretan zabaltzen den zulo handi horretan gora eta behera. Paraboltak ere gastatu egingo ditugu horrelako martxan. Baina Topo 3Da amaitu beharra dago. Baina ez da izan hori helburu nagusia ere.

Iñeritze (horrela deitzen zion GEVek) fondoan dagoen aireak barre egiten digu orain ere. ADES zaharra aspaldi horra joan zenetik, ez da metro bakarra aurreratu fondorantza, baina hori bai, argi geratu da Iñeritzek Bai daukala airea. Baina harri artetik dator. Alferrik da. Aire horrek esaten digu Iluntzar mendiaren barreneko galeria horiek hor daudela, baina bebai esaten digu ez garela helduko bertara, Iñeritzeko fondotik ez behintzat...

Ideia horrekin, gaur fondoko sektorea desekipatu dute Josu eta Martin-ek. Petateak lokatzez eta basiez betetako sokaz tope jarri eta gero, eskistoen ranpako eskalada bat egitera joan dira. Bentana bat dago sabai inguruan, estalaktita eder batzuekin apaindurik. Baina eskistolutitamargosomierda-tan (geologoren batekin egon beharko da fenomeno hau aztertzeko) eskalatu ondoren, ez dute kontinuidaderik ikusi. Eskisto ranpako sabai-balkoi horretatik dagoen bista ederrarekin konformatu behar izan dira...

Gaur Satorrak taldeko Bittor-ek bisitatu gaitu. Iñeritze ezagutu nahi zuen, aspaldi sarreran bakarrik egonda zegoen eta. Argazkiak ateratzen, apurka beherantza joan gara Unai, Idoia eta Bittor. Pare bat galeria topografiatzeko pendiente geneuzkan, eta bat eskalada bat izatea suertatu zaigu. Aspaldian ez zuen eskalatu Unaiek, baina Bittor-en laguntza eta gidaritzapean lan polita egitea lortu dugu. Hori bai, galeriak gorantza handi jarraitzen du, baina hurrengo pausua 15 metro-ko eskalada bat da. Egingo dugu? Bai? Ez? Topoak dio sarrerarantza goazela, baina bi errekasto batzen diren puntuan ere bagaude... Mmm hori ezin da horrela utzi...

Gotzon eta Xabi, esperantza gutxi zuten leku batera joan dira esploratzera. "Frakzionamendu bolauaren" gela eta gero dagoen meandro inguruan zerbait. Badirudi 100 metro galeria berri aurkitu dituztela han inguruan. Topografiatu beharko da, sektore berri baten aurrean al gaude?

Apurka apurka bagoaz gorantza gauzak kentzen eta desekipatzen, baina ez da hain errez desekipatzen uzten. Badirudi Iluntzarren barrenera ez gaituela gidatuko, baina sorpresak bai emango dizkigula oraindik. Hala bedi!

Azkenengo taldeak kanpora 7-8rak inguruan irten dugu. Urdaibaiko itsasadarra ikusgarri ikusten zen ilunabarreko eguzkiaren azpian.

Zarrabentara joan gara gero jatera. Baina oraingoan, Nafarrak ekarri ditugunez, ardo botila atera behar. Piperrak ardorik gabe ezin omen dira jan eta!



2017/04/23

Iñeritze al límite

170422: Gotzon, Xabier, Iñaki, Mariano, Antua, Oskar, Oier.

Talde bat Iñeritzeko puntara (1978ko terminusa) juan gara, bertan detektautako korrientiari jarraitzen desobstrukziñuan jardutera. Piko, pala eta espatula erabilli da, baiña bai beheko aldetik (uretatik) baitta goiko aldetik (haizedun arrakalia) egindako saiuetan ez dogu aurrera egitterik lortu, eta txarrena: aurrera egitteko aukerarik be ez dogu ikusi.

Beste taldia leza erdiraiñok-edo jaitsi da, bertikaletan trebatzeko eta norbere buruan muga fisikuei tamaiñua hartzeko; bixak gauza garrantzitsuak! Gero kontau deskuenangaittik, dana ondo urten da gaiñera.

Bio lagiñak: Quaestus, Lithobius, Troglohyphantes? Saguzarrak ikusteko astirik be ez dot hartu, fondoraiñoko ondo allegatzeko kezkiakin, eta (garrantzitsuena) bestiei trabarik ez egitteko misiño printzipalakin.

2017/04/16

Dos Hombres y Un Esquisto




170415: Unai, Oier

Iñeritze (Nabarniz), topo 3D osatzeko hirugarren saiua. Aurreko eguneko azken puntuari helduta, puntoz punto, prezisiño milimetrikuan jardun dogu eskisto/lutita geruzian fabore doiazen galerixak topografiatzen, kareharri masibua eta diaklasak barriro hasten diran arte, -250 m inguruan.

Jardun luzia izan da, 9 bat ordu, baiña erritmo lasaixan eta kontuz eginda; normalian arriskatzen ez badogu be, lagun bi bakarrik izanda gitxiago. Gu ezagututa, arlo kultural/etnografiko/toponimikuak be bere lekua izan dau, jakiña: “Iñeritze” izenan zuzentasuna bera kuestionau arte, kontuan hartuta egunotan Illuntzan bueltan entzundako Iñerije (Aulestian) eta Iñusija (Nabarnizen)...

Ni neu oiñeko miñez nenbixan, eta nere ahalmen fisikuakin ez nintzan fixatzen, eta puntu horretan Unaieri bueltan egittia proposau detsat (azkenian gora ondo allegau naiz; zelan igartzen diran azken astietako jumar saiuak...). Tipexakin puntuak markatziaz gain, bio aldetik hau izan da nere jarduna:
  • Jasota: 8-10 Quaestus noltei, 1-2 Pseudosinella?, -80 eta -200 m artian. Sarrerako potzu inguruan (%80 illuntasuna) masma txiki pare bat, marraskillo espiralak, Oxychillus.
  • Sarrerako bertikalian, txori bat geldi-geldi guri begira topau dogu (potolua, biribilla, ikubil haundi baten tamañokua, grisa, buru-txikixa, moko luzia, begi haundi-haundixak). Une majikua izan da.
  • Saguzarrak: sarrerako gelatik -100  arte, (...) talde haundi bat ikusi zebela.

2017/04/10

Urrikobasoko Lezandixa: Josu Granjaren argazkixak

EGUNERAKETA: hona egun horretako emaitzia.






170409: Josu Granja, Unai eta Josu Zeberio, Idoia, Ibon, Maiteder, Pedro, Oier.

Urrikobasoko Lezandira (Itxina). Helburua: sarrerako gelako eta lehelengo bolumen haundixetako argazkixak hartzia. Leza legendario hau, Jose Mari Olabarria Lexardiko artzaiñak erakutsi zetsan GEV-ekuei 1959an; haren esploraziñua 1962 arte luzatu zan. Sarrera espektakularra daka benetan, goittik behera laja extraplomatu batetik jaitsitta, eta behetik gora zatozela (gauzak begiratzeko denpora gehixagokon) ondiok ikusgarrixagua da. Beheko gela erraldoietatik dagon ikuspegixa be apartekua da, eta hain zuzen be ikuspegi hori izan da Josuk bere objetibuakin harrapau nahi izan dabena. Emaitzak, datozen egunetan.





2017/03/26

Iñeritze edo Iñusijako Lezia, espeleo barrankismoa

Part: Josu, Unai, Idoia, Julen, Ibon

Hasi da Iñeritzeren topografia berria. Laister ikusiko dugu teknologiak cinta metrica eta brujulari irabaziko dion ala ez. Han joan gara mentalizatuta, poligonal zehatza egin nahi genuela, topo 3D-rekin bolumenak nola representatu... Zarrabentan fantaseo teknikoak ugari izan dira. Baina fantaseoek errealitatearekin laister egin dute topo, euria gelditu ere ez bait da egin ia egun guztian.

Sarrerako salaren topografia hurrengorako utzi dugu, eta 27ko putzuaren kabezeran hasi gara. Epeletan eta lehorretan, eta kalada zertxobait lehortu zaigunean, eta morala berriro igo.

Errekak eta errekaren soinuak leza guztian jarraitu gaitu. Lehorretan geunden bitartean hanka azpian behean entzuten genuen, eta beste batzutan buru gainean genuen, dutxa eder bat emanez. Baina bueno, 27ko putzuaren kabezeratik hasita eskisto ranpen hasiera ingururarte topografiatu dugu. 70 puntu. 70garren puntura distoa eta koadernoa harrikan zuloan behera botatzeko gogoarekin geunden. Baina bueno, lana aurrera doa.

Etxebarriko eta Markinako Ibon eta Julen-ek lagundu gaituzte oraingoan. ADESen esplorazioen berri bazuten, Ondarroan eman genuen hitzaldi baten eta Etxebarrin orain dela gutxi Oier-ek eman zuen hitzaldi baten ondorioz. Zelan lan egiten dugun ikusi nahi zuten, eta ahal den guztian lagundu.

Hasieran denok topoarekin batera joan gara, baina topoa egiteak geldi ibiltzea eskatzen zuen eta 2 pertsonarekin nahiko zen. Eta hotzak ez hiltzearren azkenean Idoiarekin batera leza bisitatzera joan dira, eta izerdi piska bat botatzera. Eskistoen ranpa hasiera inguruan denok batu gara berriro, Josu eta Unai-ri topoarekin pazientzia amaitu zaigunean.

Leza asko gustatu omen zaie, eta hori euri zaparradatan sartu garela eta erreka kargan!


Honen arabera, eskistoen ranpa hasiera ingurua, -150m ingurura dago. Nahiko zehatz doa gauza, sorpresa handirik gabe. Topo zaharra ondo eginda zegoelaren seinale!

Hurrengoan fondoko gaterari kaña eman beharko diogu. Eta noski, topoa jarraitu eta jarraitu egiten.

Ahal bada kanpoan euririk ez dagoenean, ez bada asko eskatzea!

B Planak




170326: Oskar, Oier.

Domeka goizeko plana. Lehelengo asmua Karakostara (Aulestia) juatia izan bada be, sartziakin batera azken eurixak katazulua inpraktikablia bihurtu dabela ikusi dogu; ezin, behintzat, halako urakin jardunaldi luzia egin. Beraz, beste “B plan” bat etara dogu txisteratik: Abittaga (Amoroto), oin dala hillabete inguru Oskarrek berak topautako leza txiki barrira.

Ur askokin topau dogu; lur azal azpittik datorren eskorrentia batek oin dala gitxi zabaldutako lezia da, bide bertikala hartzen daben puntuan desplomauta. Lehelengo estuasuna mailluz eta espatula kolpe bakarrez zabaldu dogu; lan gehixago emon desku bidia ixten geratu diran blokiak etaratziak: buruz behera, bata bestiari hanketatik oratuta finta/kontrapisu xelebrian... Azkenian, Oskar-silfidea sartu da  (“yo no paso pero tú sí” formula majikuan eragiñez) eta Bainu Turkiarran Gelara allegau da, atmosferan %150eko hezetasunez, eta aspersiño gogorrakin; hor beste espatula kolpe batekin hurrengo estuasuna pasau dau. Kontau dabenangaittik, desob lanekin segiduta jarraittu ahal izango litzake (ur gitxiagoko egunen baten) baiña ez da interes haundikua; korrientian norabidiak Abittaga I-eko lehelengo geletako urjauzixakin relazionauta egongo da seguraski.

Egun erdiko beste “B plan” pare bat adostu doguz, lehentasuneko lanik ez dagon egunetan egin ahal izatekuak; eta Klaudionian pintxo eta zerbeza batzuk hartuta (alkoholik bakuak noski) horrenbestian amaittu dogu eguna.

*********