Eurtenerrota
(Nabarniz). Puntaraiñok juan gara (azken estuasuna nasaittu dogu), eta han
desobstrukziñuakin jarraittu dogu 3-4 bat orduz, haize korrientiari
jarraittuta. Bestekaldetik zetorren hotsakin zalantzia izan dogu, ura edo haizia
ete zan; nere ustez, haizia. Kueba ederra begittandu jata, politta eta
dibertigarrixa; itxuraz, Zazpilezetan mailla aktibua. Merezi dau bai desobstrukziñuakin
jarraitzia. Bio aldetik: Lithobius garcia gamerii, Quaestus noltei?, diptero bi. Ferra-saguzar pare bat be ikusi doguz, espeziea ezin zehaztu ostera. Koladak lupaz miatu dittudaz, baiña ez dot lortu Zospeumik topatzia!
Illuntzixan, I-042
(...) saguzarretara, udazkeneko trantsizio garaiko laginketa.
Barikuan Oskarrek Kanala gainean topatutako zulo berria esploratzera joan ginen. Behingoan zuloak lan egin gabe aurrera egiteko aukera eman zigun. Hasieran kolmatatutako salatxo txiki bat zela ematen zuenak jarraipena izan zuen eta goiz - eguerdia berau esploratzen igaro genuen. 200 metro inguruko topoarekin gure esploratzeko nahiak neurri baten asetu ahal izan genituen.
Kobazuloak zati ederrik ere eskaini zigun, adibidez San Martin Kanoia, bere tamaina eta edertasunaz edozein espeleologo maiteminduta uzteko gaitasuna daukana. Argatxako San Roke galeriak topatu zirenetik ez da ADES-en horrenbesterainoko bolumen itzelik ezagutu.
Hegoaldeko aldean haize korronte txikia ere badauka (3 ko bufada Oskarren eskalan) eta bueltatu beharko da noizbait iztu unada zabaltzen jarraitzeko. Kokatuta dagoen lekuagatik ez dauka interes berezirik baina Atxarreko mendebaldeko maldan topatu den kobazulo handiena denez mereziko du metroak ateratzen jarraitzea. Gainera momentuz ez doa itsasorantza, hegoalderantza (Argatxarantza) baino.
-------
2018/10/13
Antua, Xabi, Martin.U
Zapatuan Atxarreko erdialdeko sakonera joan ginen, orain dela aste batzuk Marua hegoaldeko atxerian topatutako arrekala esploratzeko asmoz. Zulo horren GPS punturik ez geneukanez artadian bueltaka ibili ginen eta bila genbiltzanaren ordez beste zulo bat topatu genuen. 7 metro inguruko galtzerdia baino ez zen izan zoritxarrez. Ohitura bihurtu den desilusio nabari horren ostean kotxerantza abiatu ginen, Atxarren alperrik galdutako beste egun bat utziko genuelakoan. Halan be, ahaleginak lehenago edo geroago beti izaten du saria: Txakurzulora bidean kobatxo bat agertu zitzaigun, 40 metro inguruko garapena duena. Koba hau, gainera, ez da edozein. Txakurzulo-Kobeaga-kraterra hirukoaren lerrokaduran dago eta seguruenik garai batean Txakurzuloko errekarako sarbidea izango zen; gaur egun, ordea, kolmatatuta dago eta ez digu jarraitzen utzi.
181008: Martin U,
Martin I, Unai, Josu, Idoia, Ibon, Oskar E, Oier.
EEL Simulakro
Orokorra Landubian (Tertanga). Koordinatzaillien baloraziño orokorran zain, neure
sentsaziñua da dana nahikua ondo urten dala. 60 lagun parte hartu genduan
(espero zana baiño gehixago), eta beraz talde operatibuak gehixago izan ziran,
sobran.
Komunikaziño
taldian, hasieran 4 lagun jardun genduan: Oskar eta Aitor GAES aurretik kablia
botatzen, eta Abel eta ni atzetik, kablia instalatzen. Lehelengo E8-an bertan planak
aldatu bihar izan genduzen; “banpiruak” sartzian (instalau ahala testatzen
genduzen), PB-kin komunikaziñorik ez genkala konturatu giñan, eta gutako bat
kanpora juan bihar izan zan arazua konpontzera; ordu ta erdi inguru juan jakun fallua
detektau arte. Bittartian, Javi eta Andekan laguntzia jaso genduan
espeleofonuak eruateko, eta Oskar-Aitorrek bere biharra amaittuta, Aitor
sorosle modura juan zan eta Oskar Abeleri laguntzera; beraz, azkenian,
espeleofono harixa eta aparatuak ondo funtzionau zeben.
Nikolari buruz, 3
aparatu instalau ziran: bata lezian sarreran, bestia Sala del Arcon eta azkena
honduan (kamilia mobitzen hasi zan lekuan). Neu ez nintzan gaiñian egon, beraz
funtzionamenduari buruzko informe zehatzik ezin dot emon; bakarrik une batzutan
komunikaziñua perfektua izan zala, besteren baten aldaketaren batek oztopatu
zebala.
Gizaburun, Lariz
inguruko bidegorrixan Oskar E-k seiñalatutako pare bat ubegi ikustera.
Lehelengo ikustaldi bat egin dogu, eta bai horixe. Katalogau eta topografiau
biharko dira:
Lehelengua, harriz egindako arketa baten
honduan, katazulo agoniko xamarra da, ostian Kastillo Errekako itxuran
aurrera segitzen dabena. Haize korrientia, Beaufort-Etxebarria eskalan “0”
da; hain zuzen be, bertan egon leikezen gasak neurtzia mereziko leukela
pentsau dogu. Galerixia estua da, baiña praktikablia; gune batzutan
bueltia emoteko aukeria be badago; azken tramuan Antua sartu da bakarrik,
eta ulertu detsatenangaittik, estuasun baten amaitzen dana, nasaitzen bihar
nahikotxo emongo leukiana.
Bigarrena, mota barrenian dagon leza txiki
bat da. Honek ba daka haize pixkat (BE-1, sarreran) eta hortik aurrera
galerixa zabaltxuaguan perpendikularra hartzen ei dau (ni neu ez naiz
sartu, sarreria estuegixa). Itxuraz, goiko kamiño baztarrian tapauta dagon
kueba txikixakin zerikusixa izan leike.
Ostian, presan
erropak ederto garbittu doguz eta, zelan ez, bertan dagon errejistrua (presia
garbitzekua) barrutik zelan dan ikusteko aprobetxau dogu. XVIII-ko injenieria
obra ederra!
180916: Esther
(GAES), Ruben eta Joxe (Takomano), Txabilo (GEMA), Oier.
EEL Komunikaziño
Taldian praktikia La Andubian (Tertanga). Nicola probau dogu lehelengo, eta
gero Tedra. Barruko taldekuak sarreratik 20 minutura dagon gela haundixian instalau
doguz; kanpoko taldekuak, errepide inguruan. Txabilo komandantia ez da oso
pozik geratu; baiña bestion arabera, balantzia positibua izan da: sistema
bixekin komunikau dogu, nahiz eta soiñu kalidadia eskasa izan. Arazo
probablienak: ez doguz norabide paraleluetan ipiñi (hurrenguan kanpuan beste
norabide bat saiatu; barruan ez dago aldatzeko aukerarik); eta barruko zein
kanpoko antenak lur ez oso hezian ipiñi bihar izan doguzela (hurrenguan zoru
hobia topatzen saiatu; eta bustitzeko ura eruan). Nere ustez, gaur egindako
aprobiak urrixan bertan egingo dogun simulakruan fiñago ibiltzeko balixoko
desku, eta sorosliei ganorazko komunikaziño sistemia bermatzeko. Dana dala,
Txabilo Aragoneko simulakrora juatekotan da, eurengandik ikasteko; ondo
etorriko da.
Talde bittan
banatuta, lehelengo hirurak Atxarrera juan diraz Martiñen azken aurkikuntzak
begiratzera. Azken bixok, barriz, Damazulon Antuanek eta Gotzonek topautako
zulo puzkarira, “haize asko” ei zekana, “sarrerako iria mobitzeraiñok”.
Bertara juan
gara, eta imajinatzen genduana: sarrerako irak mobidu bez; eta lekura juan
garanian (Salisbury eta Ojeda gelen arteko Katazulo Adhesibua), zulotxuan
haizia bai, baiña ez despeinatzeko beste. Geologiaren adiskide bihurtu gara
(zehazki, sedimentologiaren maitale lizunak) eta hasi dogu biharra. Gero kalkulau
dogunez, bertan 4 ordu ta erdi inguru jardun dogu; guztira 60-70 balde lokatz,
buztin, hare eta kolada etara doguz Ojeda gelara; biharra ez da konplikaua,
baiña bai astuna, buztiñian pegauta gelditzen zaralako. Hori bai, gauza ona:
hotzitzeko aukerarik be ez dago.
Lehelengo 3,5
orduetan gure esfortzuak repartiduta egon dira: zuluan sakontzia, baiña batez
be zuluan sakondu ahal izateko inguru guztia libratzia. Behiñ bihar hori
eginda, koladak eta tarteko sedimentuak kentzen sakondu ahal izan dogu, eta
orduan sorpresia: hormia barruraka jauzten hasi da; ordutik aurrera zulua
haunditzeko biharra asko erreztu da, eta horregaittik egon gara hainbeste
denpora. Halan be, azkenian fisikuak fallau dau: gogua egon arren, hainbesteko
“hondeamakiña” biharran ostian besuak ez zeben erantzuten. Halan laga dogu ba:
0,35x0,35 zmtako leihatilla bat, tamaiñu respetableko galerixa beherakari batera
emoten dabena, beste sumideruen morfologixakua; Stonehenge izena ipiñi detsagu.
Halan be, haize korrientia ez dator galerixatik gora, ez bada eze bertan
ikusten dan laminadore batetik, zeharka, norabidia mantenduta. Biharra dago,
baiña lekuak interesa daka duda barik. Hurrengo datorrena, ez ahaztu: bidoia
soka bikin, atxurra, palia, mallua eta guante luze onak ekarri. Komentatzen
egon gara, baitta, argazki edo bide ikusgarri batuk egitteko lekua izan leikela
(horko lokatz-festiak badakalako bere alde fotogeniko ederra be...).